Egipto
2023/11/03 - 14:25
Hegazkin baten sotoan Loiura iritsi zen polizoia Egiptora deportatu dute
Espainiako Auzitegi Nazionalak baztertu egin du asiloa lortzeko eskatu zuen kautelazko neurria. CEAR Euskadik jakinarazi duenez, arrazoi erlijiosoengatik egin zuen ihes Egiptotik.
2023/11/02 - 15:51
''Rafahko pasabide irekita dago bigarren egunez, baina, gerran egonik, egoera egunez egun aztertzen dute''
Atzerriko pasaportea duten 50-70 palestinarrez betetako lau autobusek eta beste herrialde batzuetako herritar batzuek Gazako Zerrenda utzi dute gaur goizean.
2023/11/02 - 13:10
Zauritutako 60 pertsona eta atzerriko pasaportea duten 400 aterako dira gaur Gazatik, Hamasen arabera
Bigarren egunez jarraian, Egipto eta Gazako Zerrenda lotzen dituen Rafahko pasabidea zabalduko dute ebakuazioa egiteko. Egiptoko Atzerri Ministerioaren arabera, 60 nazionalitatetako 7.000 pertsona helduko dira gaur bere herrialdera.
2023/11/01 - 21:21
Ehunka atzerritar eta dozenaka zauritu irten dira Gazatik, Rafahko igarobidetik
Larri zauritutako palestinarrak eta atzerriko pasaporte edo nazionalitatea dutenak Egiptora igarotzen hasi dira. Asmoa da ate hori irekita mantentzea, eta iragarri dute bihar AEBko herritarrak irtengo direla.
2023/11/01 - 15:24
Mikel Ayestaran: ''Qatarren bitartekaritza ezinbestekoa izan da Rafahko pasabidea irekitzeko''
Gerra hasi zenetik lehen aldiz ireki da Rafahko pasabidea Gazatik irteteko. Rafah da une honetan Gazan geratzen den muga bakarra, beste guztiak guztiz itxita baitaude.
2023/11/01 - 11:16
Nazionalitate bikoitza duten palestinarrak Gazatik Egiptora igarotzen hasi dira Rafahko pasabidetik
Nazionalitate bikoitza duten palestinarrak Rafahko pasabidea zeharkatzen hasi dira Gazatik Egiptorako bidean. Era berean, dozenaka anbulantzia sartu dira Gazako Zerrendan, zauritu gazatarrak Egiptoko ospitaleetara eramateko.
2023/11/01 - 11:00
Rafahko pasabidea ireki dute larri dauden palestinarrak eta atzerriko pasaportea dutenak handik ateratzeko
Egiptok baieztatu du larri zaurituta dauden 81 palestinar hartu dituela gaur, Egiptoko osasun zentroetan arta ditzaten. Bestalde, atzerriko pasaportea duten ehunka lagun atera dituzte Gazako Zerrendatik (eguna bukatu orduko 400 izango omen dira).
2023/11/01 - 10:36
Egiptoko dozenaka anbulantzia Rafahko muga zeharkatzen ari dira zauritu palestinarrak eramateko
Egiptoko dozenaka anbulantziak Rafahko muga zeharkatu dute Gazako zauritu palestinarrak Egiptora eramateko tratamendua jasotzera. Israelek Palestinako enklabean bonbardaketak hasi zituenetik lehen aldiz utzi diete anbulantziei muga zeharkatzen.
2023/10/31 - 23:09
Litekeena da datozen orduetan Rafah pasabidea irekitzea Gazatik zaurituak ebakuatzeko
Orain arte soilik giza laguntza sartu da pasabide horretatik, tantaka, baina beti itxita egon da Palestinatik Egiptora irteteko. Gainera, Hamasek iragarri du atzerriko gatibuak aske utziko dituela, baina ez dago konfirmatuta noiz eta nola egingo lukeen.
2023/10/29 - 17:44
Elikagaiak, ura eta osasun materiala daramatzaten 34 kamioi sartu dira Gazako Zerrendara baina erregairik gabe
Kamioietan ez dago erregairik, Israelek ez baitu sartzen uzten, nahiz eta premiazko duten ospitaleek. Bestalde, UNRWAk salatu du milaka pertsonak arpilatu egin dutela Gazan duen janari biltegia.
2023/10/22 - 17:33
Laguntza humanitarioa daraman bigarren konboi bat sartu da Gazan
Bigarren konboi honetan, 17 kamioi sartu dira Gazan, eta sendagaiak, ura eta elikagaiak daramatzate, batez ere.
2023/10/21 - 22:52
Kairoko Bakearen Goi-bilera adierazpen bateraturik gabe amaitu da
Herrialde arabiarrek Palestina babestu eta irtenbidea bi estatu direla aldarrikatu dute. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak ere jarrera hori defendatu du larunbat honetan Israelen eta Hamasen arteko gatazka aztertzeko egin den nazioarteko goi-bileran.
2023/10/21 - 19:47
Itxi dute Rafahko pasabidea, laguntza humanitarioa zeramaten 20 kamioiak Gazan hustu ostean
Israelgo Armadak ohartarazi du ez duela laguntza iparraldera eramaten utziko, bertako biztanleei berehala ateratzeko eskatu baitie Hamasen aurkako erasoak egiteko.
2023/10/21 - 19:30
Hasi dira laguntza humanitarioa deskargatzen Gazan
Rafahko pasabidea zabaldu dute larunbat honetan, eta 20 kamioi bete laguntza pasatu dira Gazara. MOEk zehaztu zuenez, traumatologiako botikak eta 1.200 lagunentzako hornidurak barne hartzen ditu lehen laguntza horrek, baita zaurituak in situ egonkortzeko 235 poltsa eramangarri ere.
2023/10/21 - 11:35
Hasi da laguntza humanitarioa Gazan sartzen, Rafahko pasabidea ireki ostean
Laguntza humanitarioa daramaten ehunka kamioi eta boluntario zain daude, baina lehenengo txanda horretan bakarrik 20 bat kamioi sartuko dira, Joe Biden AEBko presidentearen arabera.
2023/10/20 - 21:44
Bidenek iragarri du asteburu honetan sartuko dela laguntza humanitarioa Gazara
Israelgo eta Egiptoko agintariek Rafahko pasabidea zabaltzeko "konpromisoa" agertu diotela ziurtatu du AEBko presidenteak. "Datozen 24-48 orduotan 20 kamioi sartuko direla uste dut", esan du.
2023/10/18 - 13:32
Bidenek Israelen bertsioa babestu du: "Badirudi beste bandoaren kontua dela"
Gazako ospitalearen kontra egindako bonbardaketa dela eta, "suminduta" dagoela aitortu du AEBko presidenteak Israelera heltzean. Erasoak bidaia baldintzatu du, izan ere, Jordaniak bertan behera utzi du Gazako Zerrendara laguntza humanitarioa sartzeko negoziazioetan aurrera egin asmo zuen bilera.
2023/10/16 - 21:50
Europar Batasunak hegazkinak bidaliko ditu Egiptora, Gazara laguntza humanitarioa igortzeko
Bien bitartean, Gaza iparraldeko ehunka mila pertsona Khan Yunis eta Rafahra iritsi dira, Egiptoko mugan, ihes egiten saiatzeko.
2023/10/16 - 11:09
Egiptoren arabera, gaur irekiko dute Rafaheko pasabidea laguntza humanitariorako eta atzerritarrak irteteko
Laguntza humanitarioa, Gazako ospitaleetarako botikak barne, Egiptotik Rafahko pasabidetik igarotzeko zain dago. Oraingoz, Israelek ukatu egin du Gazako su-eten humanitarioa egitea, atzerritarrei irtetea ahalbidetzeko.
2023/10/14 - 15:42
Gazatik irteteko muga guztiak itxita, palestinarrak irten ezinda daude
Sei mugetatik, Rafakoa da Israelek kontrolatzen ez duen bakarra, Egiptok kontrolatzen baitu, baina hori ere itxi dute. Egipto zementozko blokeak jartzen hasi da, jendetzak muga igaro nahiko duela aurreikusita. Laguntza humanitarioa ere blokeatuta dago.