Israel-Hamas gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hasi dira laguntza humanitarioa deskargatzen Gazan

Iragarkia
20231021173927_ayuda-humanitaria-gaza_
18:00 - 20:00
Hasi dira laguntza humanitarioa deskargatzen Gazan
Rafahko pasabidea zabaldu dute larunbat honetan, eta 20 kamioi bete laguntza pasatu dira Gazara. MOEk zehaztu zuenez, traumatologiako botikak eta 1.200 lagunentzako hornidurak barne hartzen ditu lehen laguntza horrek, baita zaurituak in situ egonkortzeko 235 poltsa eramangarri ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donald Trump eta bere azoka handia, protagonista nagusiak AEBen 250. urtebetetzean

Estatu Batuen Independentziaren Adierazpenaren 250. urteurrena ospatuko dute larunbatean, uztailaren 4an. Eta Donald Trumpek bere irudia goresteko erabiliko du urteurrena. Buruzagi errepublikanoak bere aurpegia daramaten oroitzapenezko txanponak egin ditu, eta National Mallen azoka handi bat antolatu du. Ekimenak noria erraldoi bat, garaipen-arku bat, rodeoak, hitzaldiak, su artifizialak eta hegazkin militarren erakustaldiak izango ditu. Azokak, hala ere, porrot egin du orain arte. Oso jende gutxi bertaratzen ari da, eta horrek indartu egin ditu kritikak. Salatzen dutenez, Trumpek ospakizun nazionala baliatu du bere irudia indartzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X