Migrazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hegazkin baten sotoan Loiura iritsi zen polizoia Egiptora deportatu dute

Espainiako Auzitegi Nazionalak baztertu egin du asiloa lortzeko eskatu zuen kautelazko neurria. CEAR Euskadik jakinarazi duenez, arrazoi erlijiosoengatik egin zuen ihes Egiptotik.
Espainiako Poliziaren autoa aireportuko pistan, polizoia atzeman zutenean. EITB Media
Espainiako Poliziaren autoa aireportuko pistan, polizoia atzeman zutenean. EITB Media

Urriaren 23an Loiuko aireportura iritsi zen egiptoarra Egiptora deportatu dute gaur eguerdian, ZEHAR Errefuxiatuekin elkarteak jakinarazi duenez. Kairotik heldu zen Bilbora, hegazkin bateko sotoan ezkutatuta.

Espainiako Auzitegi Nazionalak ukatu egin du gaztearen abokatuak eskatutako kautelazko neurria, eta Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak ukatu egin du asiloa.

CEAR Euskadiren arabera, gizonak arrazoi erlijiosoengatik egin zuen ihes Egiptotik. Islamaren apostasia egin zuen, eta tratu txarrak eman zizkioten horregatik. Bere bizitza arriskuan zegoelakoan, Egipto utzi eta asiloa eskatu zuen Bilbora iritsi zenean. Hala ere, Espainiako Gobernuak ez du eskaera onartu, froga nahikorik ez dagoela argudiatuta.

Javier Galparsoro abokatu eta CEAR Euskadiko presidenteak azaldu duenez, imam batek bortxatu zuen umetan, eta horregatik urrundu zen erlijiotik. Gainera, homosexuala dela eta gizon batekin ezkonduta dagoela esan du; beraz, Egiptora itzulita espetxeratu eta torturatuko duten beldur da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iaz baino sagar gutxiago bilduko dira aurten, baina indar handia dakarte sagardorako

Sagar uztaren aurkezpena egin dute Villabonako Otalarre sagastian; izan ere, lehortea dela eta ohi baino lehenago hasi dira batzen aurten sagarra. Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzaileak adierazi duenez, iazkoarekin alderatuta, % 60 murriztu da bildutakoa. Guztira, milioi bat eta erdi kilo jasotzea aurreikusi dute. Usain eta gustu handia izango dutenez sagarrek, sagardoak alkohol gehiago izango du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X