Ehiza
2016/03/10 - 00:23
Ekologistak Martxan: 'Otsoa desagertzear dago Euskadin'
Bizkaiko Foru Aldundiak espeziearen egoera oso larria dela jakin arren, urtarrileko uxaldia baimendu izana kritikatu du talde ekologistak.
2016/01/25 - 21:20
Lau otso hil dituzte Karrantzan Bizkaiko Aldundiak baimendutako bi uxalditan
Otsoaren alde diren ekologistak haserre agertu dira. Azken asteotan otsoen hogei erasoaldi inguru izan dira. Otsozaleen eta ganaduzaleen arteko eztabaida zaharra pil-pilean da berriz.
2016/01/25 - 19:15
Beste otso bat hil dute Karrantzan, baimendutako uxaldi batean
Uxaldi berria Diputazioak larunbatean baimendutakoaren ostean egin dute; aurreko horretan, hiru otso akabatu zituzten.
2016/01/25 - 17:37
Euskadiko azken hiru otsoak akabatu dituztela salatu dute
Bizkaiko Foru Aldundiak Karrantzan uxaldi bat egitea baimendu zuen eta ehiztariek hiru otso akabatu zituzten.
2016/01/17 - 12:26
Hiru lagun zauritu dira Bilbon, euren autoak basurde bat harrapatuta
01:00ean izan da ezbeharra, A-68 errepidean, Zaragozako noranzkoan. Zaurituak Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.
2016/01/16 - 16:09
500 trafiko-istriputik gora Nafarroan basurde eta oreinak tartean
Jende askok ez daki, baina halako istripuetan gidaria da erantzule bakarra, 2014ean legea aldatu zelako. Aseguru-etxeak hasiak dira eskaintzak egiten.
2015/10/18 - 20:32
Ehiztari bat zauritu da Berrizen, ustekabeko tiro bat jasota
Ezbeharra 17:00ak inguruan gertatu da Berrizen, Okango auzoan, uxaldi batean parte hartzen ari zen ehiztari batek beso batean tiroa jaso duenean.
2015/01/24 - 19:04
Ehiztari nafar bat hil da tiroz, Huescan
Antza denez, berarekin batera ehizan ari zen pertsona batek eman dio tiroa. Biktima Arruazu udalerriko auzokidea zen.
2014/12/07 - 16:23
71 urteko ehiztari bat zauritu da Forondan, tiro baten ondorioz
Zauritua Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman dute.
2014/04/25 - 16:43
Ekologistek Bizkaiko otso uxaldiak salatu dituzte
Ekologistak Martxan, Euskadiko Otso Taldea eta Otso iberikoaren Ikerketa eta Kontserbazioaren Elkartea (ASCEL) taldeek Karrantzako otso uxaldia kritikatu dute.
2014/04/18 - 22:58
Karrantzako abeltzainak arduratuta daude otsoengatik
Otsoak ardiak hiltzen ari dira. Azken ardiak ostegunean bertan hil zituzten. Egoerari aurre egiteko, Bizkiako Foru Aldundiak otsoak ehizatzea baimendu du.
2014/01/07 - 20:39
Erandioko ehiztari bat Burgoseko artzain-txabola batean aurkitu dute
Galdutako ehiztaria Erandioko bizilaguna da, eta txakur baten bila zebilela galdu zen.
2013/10/18 - 23:03
Ehiztari bat hil da Hondarribian, 15 metroko altueratik erorita
Biktimak 63 urte zituen eta Irungo bizilaguna zen. 15 metroko altuera duen ehiza-postu batetik erorita hil da.
2013/10/18 - 22:45
63 urteko gizon bat hil da gaur Hondarribiko San Telmo tiro-zelaian
15 metroko altueran dagoen postu batean zegoen gizona eta lurrera erori da. Bertara joan dira larrialdi zerbitzuak, baina hilik zegoen ordurako ehiztaria.
2012/12/08 - 15:54
Ehiztari bat hil da Sopuertan, tiro baten ondorioz
Biktimak beste ehiztari baten tiroa jaso du. Eragindako zaurien ondorioz, biktima bertan hil da, erreanimazio lanetan ibili den mediku batek azaldu duenez.
2012/10/24 - 22:12
Ehiztari bat hil da postutik erorita, Gaintzan
64 urteko ehiztari ordiziarra 10 metroko altueratik erori da, oraindik argitzeke dauden arrazoiak medio, eta bertan hil da.
2012/10/24 - 18:43
64 urteko ehiztari bat hil da Gaitzan ehiza postutik erorita
Ordiziako bizilaguna larri zauritu da erori denean eta ezin izan dute ezer egin bizirik eusteko. Orain, gertatutakoa ikertzen ari dira.
2012/09/23 - 23:26
Ehiztari bat hil da Sopuertan, sabelean tiro bat jasota
61 urteko biktima 20 bat lagunek osatutako ehizaldi batean parte hartzen zebilen, 12:45ak aldera sabelean tiro bat jaso duenean.
2012/09/23 - 22:57
Ehiztari bat hil da Sopuertan, sabelean tiro bat jasota
61 urteko biktima 20 bat lagunek osatutako ehizaldi batean parte hartzen zebilen, 12:45ak aldera sabelean tiro bat jaso duenean.