Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ehiztari bat hil da Sopuertan, sabelean tiro bat jasota

61 urteko biktima 20 bat lagunek osatutako ehizaldi batean parte hartzen zebilen, 12:45ak aldera sabelean tiro bat jaso duenean.
18:00 - 20:00
Ehiztari bat hil da Sopuertan, sabelean tiro bat jasota

Ehiztari bat hil da igande honetan Sopuertan (Bizkaia), sabelean tiro bat jaso ostean. Ezbeharra udalerri honetako El Castaño mendi-bidean jazo da, 12:45ak aldera. Biktima Castro Urdialesekoa zen (Kantabria).

Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du jazoeraren nondik norakoak argitzeko. 61 urteko biktima 20 bat lagunek osatutako ehizaldi bateko parte-hartzailea zen. Tiroa jaso ostean, ehiztaria larri zauritu da.

SOS Deiak ezbeharraren abisua jaso du eta Osakidetzako eta Ertzaintzako kideak mobilizatu ditu. 13:00ak aldera bertan azaldu dira eta gizonezkoaren heriotza egiaztatu dute.

Ehiztari bat hil da igande honetan Sopuertan (Bizkaia), sabelean tiro bat jaso ostean. Ezbeharra udalerri honetako El Castaño mendi-bidean jazo da, 12:45ak aldera. Biktima Castro Urdialesekoa zen (Kantabria).Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du jazoeraren nondik norakoak argitzeko. 61 urteko biktima 20 bat lagunek osatutako ehizaldi bateko parte-hartzailea zen. Tiroa jaso ostean, ehiztaria larri zauritu da. SOS Deiak ezbeharraren abisua jaso du eta Osakidetzako eta Ertzaintzako kideak mobilizatu ditu. 13:00ak aldera bertan azaldu dira eta gizonezkoaren heriotza egiaztatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X