Ekaitzak
2023/09/17 - 23:39
Igandeko ekaitzak Nafarroa ekialdean eta Durangaldean izan du eragina, batik bat
Ordubetean 25 litro pilatu dira Gorbeian, euri gehien bota duen eremuan. Gainera, Bernan 19,8 litro bota ditu ordubetean, Mañarian 13,5, Urkiolan 13 eta Iurretan 12.
2023/09/17 - 22:33
Batez ere Durangaldean egin du gaur euria, EAEn
Gaur, bereziki, Durangaldean egin du euria. Ur-putzu handiak sortu dira Iurreta, Durango edo eta Abadiñon, eta haizeak zuhaitzak bota ditu, esaterako, Urkiola inguruan.
2023/09/17 - 20:54
Euri zaparrada gogorrak eta haizea, Jaurrietan
17:20 aldera euriak eta haizeak gogor astindu du Zaraitzu bailarako Jaurrieta herria. Nieves Urmeneta EITB Mediako erabiltzaileak bidalitako bideoa.
2023/09/17 - 20:22
Ekaitza sartu eta gaua egin da Ezkarozen
Ekaitzak euria eta txingorra utzi ditu Ezkarozen (Nafarroa) eta argindarrik gabe gelditu dira. Halaber, haizeak teilak eta adarrak bota ditu. @Noainmeteo erabiltzailearen bideoa.
2023/09/17 - 19:48
Ekaitzak zaparrada mardulak utzi ditu Otsagabian
German Gorraiz EITB Mediako erabiltzaileak igande honetan Otsagabian grabatutako bideoa.
2023/09/17 - 14:14
Hainbat abisu ezarri dituzte Euskal Herrian igande honetarako, euriteengatik
Meteorologia zerbitzuek abisu horiak ezarri dituzte Euskadin eta Nafarroan, baita Iparraldean ere. Gainera, azken horren kasuan alerta laranja ere sartuko da indarrean 16:00etan.
2023/09/16 - 19:14
Abisu horiak aktibatu dituzte asteburu honetarako Hego Euskal Herrian, beroagatik eta ekaitzengatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak luzatu egin du abisu horia, tenperatura altu iraunkorrengatik; Aemetek gauza bera egin du Nafarroan, euri handia espero baita erdialdean eta Erriberan.
2023/09/12 - 17:57
Nork ordaintzen ditu txingorrak ibilgailuei eta etxebizitzei eragindako kalteak?
eitb.eus-ek OCUrekin hitz egin du ibilgailu edo etxebizitza batek Euskadin txingor-denboralearen ondorioak jasan baditu zer egin jakiteko.
2023/09/12 - 12:43
Euriteengatik abisu horia ezarri dute, zaparrada handiak eta txingorra egin baititzake
Jaurlaritzak eguneratu egin du muturreko eguraldiagatik ezarritako abisua, eta eguerditik gauerdira egongo da indarrean EAEn. Nafarroak eta Ipar Euskal Herriak abisupean jarraituko dute euriteengatik eta ekaitzengatik.
2023/09/12 - 11:04
Denboraleak kalteak ibilgailuetan, uholdeak, hodien leherketak eta putzuak eragin ditu Bizkaian eta Gipuzkoan
Bizkaian, ibaiak gainezka egin zuen Etxebarrian, eta txingor zaparrada handiak izan ziren Igorren; gainera, pertsona bat artatu behar izan zuten. Berrizen, Iurretan eta Durangon, harri-jasak kalteak eragin zituen ibilgailuetan, eta AP-8an, Zornotza parean, ibilgailu asko gelditzera behartu zituen.
2023/09/12 - 10:28
Albiste izango dira: Ekaitzaren ondorioak, Donostiako ostatu turistikoak eta Marokoko lurrikara
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/12 - 00:13
Euri eta txingor zaparradek kalte handiak eragin dituzte Bizkaian eta Gipuzkoan
Igorre izan da herri kaltetuenetako bat. Emakume bat zauritu da han, txingorraren ondorioz. Errepideetan arazoak izan dira nonahi, ur-putzuengatik, eta aire-trafikoan ere eragina izan du denboraleak.
2023/09/11 - 22:53
Igorreko futbol zelaia, golf piloten tamainako txingor alez estalita
Ioar Alvarezek bidalitako bideo honetan ikus daitekeenez, golf piloten tamainako txingor aleak bota ditu astelehen arratsaldean Igorren. Kazkabarrak ia-ia guztiz zuritu du Igorreko Urbieta futbol zelai osoa.
2023/09/11 - 21:54
Txingorrak etxe barruetan ere egin ditu kalteak, Diman
Txingor-erauntsiak Dimako etxebizitza batean eragindako kalteak ikus daitezke erabiltzaile batek bidalitako bideo honetan.
2023/09/11 - 21:12
Euri-zaparradak irudi ikusgarri hau utzi du Ondarroan
Ekaitzak ekarritako euriak erreka bat sortu du Ondarroako eskailera hauetan. Irudi ikusgarriak utzi ditu Bizkaian euri eta txingor ekaitzak.
2023/09/11 - 20:13
Euri-zaparrada mardulak eta txingorra, Bizkaian
Iragarritakoa bete da, eta Bizkaiko mendebaldetik sartu dira ekaitzak arratsaldeko lehen orduan. Erruz egin du euria. Alerta Laranja ezarri du Eusko Jaurlaritzak, euriteengatik.
2023/09/11 - 11:43
Bilboko Aireportuko zazpi hegaldi beste aireportu batzuetara bideratu behar izan zituzten atzo ekaitza tarteko
Gautegiz Arteagako estazioan (Busturialdea) metro koadroko 23,7 litro pilatu ziren 30 minutu eskasetan. Euskal Herria osoa abisu horian izango da gaur berriro, euriteengatik.
2023/09/11 - 10:36
Albiste izango dira: Eskola garraioa, lurrikara Marokon eta ekaitza
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/11 - 00:49
Euri-jasa bortitzak eta ekaitz elektrikoak eguna amaitzeko, Bilbon eta inguruetan
Prezipitazioengatik ezarritako abisu horiak indarrean egongo dira asteleheneko 21:00ak arte. Cadaguako korridoretik Bilbo inguruetaraino gogotik bota du iluntze-gauean. Tximista bat erori da Portugaleteko gasolindegi batean.
2023/09/10 - 16:40
Kazkabar ekaitzak kalte material ugari eragin ditu Erriberan
Goizalde honetan, Fitero, Corella eta Cintruenigo inguruan eroritako txingorkadak, ur eta harri pilaketa handiak eragin ditu herri horietako kaleetan. Gaur kalteak zenbatzeko eguna da.