IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Eskola garraioa, ekaitzaren ondorioak eta inbestidurarako negoziazioak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Haur batzuk oinez, ikastetxera bidean
Haur batzuk oinez, ikastetxera bidean

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, irailak 18, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Eskola garraioa: Eskola-garraioko enpresek gaur ekingo diote berriro zerbitzuari Araban eta Bizkaian, Hezkuntza Sailarekin etorkizunerako hobekuntza proposamenak egitea adostu ostean. Hezkuntza Sailak eta eskola garraioko enpresek elkarrizketari berriro ekitea erabaki dute, eta hurbilketa horren ondorioz, ikasturte hasieran bermatuta egon ez den zerbitzua berrezarriko da. 

- Ekaitzaren ondorioak: Larunbateko eta igandeko ekaitz bortitzen ostean, lasaiagoa izango da giroa gaur. Hori bai, Euskalmetek ez du baztertu arratsaldean zaparrada mardulak egitea, zenbait tokitan trumoitsuak. Atzo arratsaldean Nafarroako erdialdea eta ekialdea gogor kolpatu zuen ekaitzak. Aemeten arabera, metro koadroko 30-50 litro pilatu ziren bi orduan. 

- Inbestidurarako negoziazioak: Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek ziurtatu du espainiarrek argi hitz egin zutela hauteslekuetan, eta gobernu progresista egongo dela. Bien bitartean, PPk eta EAJk bilera dute gaur, inbestidurara begira akordioak ixteko helburuarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

115 ikastoletako lehendakariek agerraldia egin dute
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oztopoen aurrean 'sare sendo bat' osatzen dutela adierazi dute 115 zentroetako lehendakariek

Euskal Herriko 115 ikastoletako lehendakariek agerraldi jendetsua egin dute gaur arratsaldean Hernanin (Gipuzkoa). Azken boladan izandako auzien balorazioa egiteko eta emandako erantzun kolektiboaren balioa goratzeko agerraldia izan da. Ekitaldian, Oier Sanjurjo Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakariak, Erik Etxart Seaskako lehendakaritzako kideak eta Nekane Artola Ikastolen Elkarteko lehendakariak hartu dute hitza. Azkenaldiko oztopoen aurrean ere 'indartsu eta gogotsu' arituko direla 'euskarazko hezkuntza baten alde' adierazi dute. Bi kasu aipatu dituzte bereziki: Lodosako kasua: Nafarroako Gobernuak Ibaialde ikastolari Haur Hezkuntzako ituna kentzeko egindako saiakera eta eskualdeak emandako babesa. Baxoaren borroka: Ipar Euskal Herrian azterketak euskaraz egin ahal izateko ikasle zein eragileek erakutsitako konpromisoa.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X