Ela Sindikatua
2024/10/10 - 20:27
Lan eskaintza publiko eredu berri "arinago" bat proposatu die Osakidetzak sindikatuei
ELAk Osasun Sailari eskatu dio Osakidetzako biltegien "pribatizazioa" gelditzeko eta kontsolidaziorako lan eskaintza bat martxan jartzea, behin-behinekotasun tasa % 8ra jaisteko "kategoria guztietan".
2024/10/05 - 17:17
Ehungintzaren eta oinetakoen sektoreko greba Araban eta Bizkaian, ''Estatuko hitzarmena inposatzearen aurka''
Arropa eta oinetako saltokietako langileek greba eguna dute gaur Araban eta Bizkaian. ELAren deialdiarekin bat eginez, manifestazioa egin dute Bilbon, "Espainia mailako hitzarmena inposatzearen aurka".
2024/10/03 - 19:54
Erreforma fiskal ''justua'' eskatzeko manifestazioa egingo du ELAk azaroaren 16an
Gaur egungo zerga-sistemari langile klaseak eusten dio, horren ustez. Sindikatuak ezagutzera eman duen txosten baten arabera, zerga gutxi jasotzen da, modu injustuan, eta iruzur fiskala ohikoa da.
2024/10/03 - 13:41
Hezkuntza Publikoan urriaren 29rako deitutako grebaren aurrean, eskua luzatu die Chivitek sindikatuei
Nafarroako Hezkuntzako sindikatuek zuzenean Foru Gobernuarekin negoziatzea eskatzen dute, baina Chivitek erantzun die Hezkuntza kontseilaria Gobernuko gainerako kontseilariak bezain baliozkoa dela hezkuntza gaietan.
2024/10/03 - 11:16
Atzera bota dute UGTk Euskotreneko egonkortze prozesuko euskara eskakizunak baliogabetzeko egindako eskaria
UGTk berak enpresaren lan-hitzarmenean ontzat emandako hizkuntza irizpideak dira egonkortze prozesuan ezarritakoak. Gaia aztertu duen epaileak dio hautaprobetako euskara eskakizunak hitzarmenarekin zein enpresak onartutako euskara planarekin bat datozela.
2024/10/01 - 15:03
Gipuzkoako ehungintza merkataritza eta zapata dendetako langileen lanuztea, euskal hitzarmenaren alde
Patronala osatzen duten Inditex, Mango eta Primark kate handiek bilera dute gaur, Madrilen. Euren asmoa sektoreko euskal langileei ere Estatuko lan hitzarmena ezartzea da. Protesta egin duten langileen ustez, horrek zeharo okertuko lituzke lan baldintzak.
2024/09/26 - 22:11
Sindikatuak "pozik", Nafarroako Hezkuntza Publikoko grebaren jarraipenarekin
Grebaren jarraipena % 26,5ekoa izan da, Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren arabera. Sindikatuek, ordea, greba egin ahal zutenen hirutik bik egin dutela adierazi dute.
2024/09/24 - 19:53
Sindikatuak Nafarroako Hezkuntza Mahai Sektorialetik altxatu dira, Foru Gobernuaren "borondate faltagatik"
Bestalde, Nafarroako Gobernuak kritikatu du irakasleen sindikatuek bilera "hasi eta hamar minutura" utzi dutela, "Hezkuntza Departamentuak, Carlos Gimeno kontseilariariaren ahotik helarazi nahi zizkien proposamenak, entzun gabe".
2024/09/20 - 19:17
1.795 euroko lanbide arteko gutxieneko soldata eskatuko du ELAk Hego Euskal Herrirako
Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua bultzatu nahi dituzte, herri ekimen legegile baten bitartez, Espainiari eskumena eska diezaioten. Ostiral honetan eman dute horren berri Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak eta Roser Espelt Azterketa Bulegoko kideak.
2024/09/11 - 11:38
Lakuntza: ''Pradalesen Gobernuak ez du inolako konpromisorik Osakidetza publiko baten alde''
ELAko idazkari nagusiaren arabera, "arrazoiak" badituzte osasun-ituna erdiesteko eratu den mahaira ez joateko. "Jaurlaritzak mahai sektorialari bizkarra eman dio eta aurrekontuetan erabaki du Osakidetzako plantilla eta inbertsioak ez handitzea", zehaztu du.
2024/09/11 - 11:14
Lakuntza: "Osasun mahaia herren dago; Gobernuak ez du inongo konpromisorik Osakidetza publiko baten alde"
Euskadi Irratiko "Faktoria" albistegian egin diogun elkarrizketan, Mitxel Lakuntza ELA Sindikatuaren idazkari nagusiak justifikatu egin du Osasun Itunaren bileran parte hartu ez izana. Uste du Jaurlaritzak ez duela konpromiso nahikorik osasun publikoarekin.
2024/09/05 - 19:32
Osasun Sailak egiturazko erreformak egitea defendatu du, Osakidetzak "etengabe okerrera" ez egiteko
Alberto Martinez buru duen Sailak "aldaketa sistemikoak" eskatu ditu, osasun-itunaren lehen bileraren partaideei igorritako txosten batean.
2024/09/05 - 16:57
Osakidetzaren egoera irauli eta bikaintasuna berreskuratzea asmo duen osasun mahaia, abian
Bi ordu pasa iraun duen bileran, 264 orriko lan zirriborroa jarri du mahai gainean Alberto Martinez Osasun sailburuak. Osasun sistemaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko oinarriak zehazten hasteko abiapuntua izan nahi du dokumentuak, eta eragile guztien ekarpenekin osatu nahi da.
2024/09/05 - 07:00
Osakidetzaren etorkizuna marrazten hasteko lehen bilera
Eusko Jaurlaritzaren arabera, Euskadiko Osasunaren etorkizunari begira oinarriak eta metodologia ezartzeko lehen hartu-emana da bilera, eta hainbat alderdi politikok, gizarte-eragilek, elkargo profesionalek, unibertsitatek eta sindikatuk parte hartuko dute, ELAk izan ezik.
2024/09/04 - 21:08
Torresek Confebask eta ELArekin itxi ditu patronala eta sindikatuekin izandako bilera "eraikitzaileak"
Confebaskek "erabateko prestutasuna" agertu du garapenaren, enpleguaren eta ongizatearen alde lan egiteko, eta ELAk fokua patronalean jartzeko eskatu dio Torresi, "oinarrizko hobekuntzak" ukatzen dituelako.
2024/09/04 - 18:10
ELAk ez du osasun-itunaren lehen bileran parte hartuko
Hala jakinarazi dio sindikatu abertzaleak Imanol Pradales lehendakariari, ohar bidez. ELAren arabera, Osakidetzak "beste mahai bat baino, berehalako eta egiturazko neurriak behar ditu", eta uste du mahaiak propaganda kutsutik gehiago duela osasun alorrean sakoneko aldaketak egitetik baino.
2024/09/04 - 16:12
Pradales lehendakaria ''atsekabetuta'' agertu da ELArekin: ''Bere burua alboratzea erabaki du''
"Osasun itunaren mahaiak lan egiten jarraituko du, ELA egon zein ez. ELAren aulkia han egongo da herri honen osasun sistema publikoaren alde lan egiteko buzoa jantzi nahi duenerako", adierazi du Imanol Pradalesek.
2024/09/04 - 13:40
ELA: ''Horrelako itun batek propaganda helburua besterik ez dauka''
"ELAk jadanik hitz egiten du eta hitz egingo du Jaurlaritzarekin, horretarako prest dauden mahaietan. ELA ez dago prest mahai horietan akordiorik ez egotea eta inposaketak izatea, eta gero beste foro bat martxan jartzea, propagandarako helburuarekin", adierazi du Pello Igeregik.
2024/09/03 - 16:39
Jaurlaritzak "espero eta nahi" du ELA osasunaren inguruko herri-itunaren lehen bileran izatea ostegunean
Sindikatu abertzaleak bihar jakinaraziko du, ohar bidez, bileran parte hartuko duen edo ez.
2024/09/02 - 07:01
Mikel Torres lehendakariordeak bilera-sorta egingo du eragile sozialekin, astelehen honetatik aurrera
Lehenengo batzarra LABekin izango da, eguerdian, eta hasi berri den legegintzaldiko erronka nagusiak izango dituzte hizpide.