Albiste izango dira: Aurrekontu akordioa Bizkaian, BSHren itxiera eta Koldo Garcia, Auzitegi Gorenean
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abenduaren 17an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Aurrekontu akordioa Bizkaian: EAJk eta PSE-EEk aurrekontu akordioa itxi dute EH Bildurekin Bizkaian. Adostutakoaren arabera, foru gobernuak 33 milioi euro bideratuko ditu garraio publikoa (15 milioi), zaintza sistema (10), lehen sektorea (5) edo etxebizitza (2) sustatzeko. Horrenbestez, hiru lurraldeetako gobernuek itun zabalagoak erdietsi dituzte 2025eko aurrekontuak onartzeko.
- BSHren itxiera: Etxetresnak egiten dituen BSH taldeak —besteak beste, Bosch, Siemens eta Balay marken ekoizlea— Eskirotzen (Nafarroa) duen lantegia ixteko asmoa iragarri ostean, UGT, ELA eta LAB sindikatuek borroka egingo dutela aurreratu dute enpresa eta lanpostuak mantentzeko. Bestalde, BSHk lantegia ixteko erabakia "ezustekoa" izan dela azaldu du Maria Chivite Nafarroako presidenteak. Orain bere "lehentasuna" eta "kezka handiena" 660 langileak direla azpimarratu du Foru Gobernuko agintariak.
- Koldo Garcia, Auzitegi Gorenean: Leopoldo Puente 'Koldo auzia' ikertzen ari den Auzitegi Goreneko epaileak Koldo Garciari, Jose Luis Abalos mininistro ohiaren aholkulariari, deklarazioa hartuko dio. Koldo Garcia Abalos Espainiako Garraio ministro ohiaren konfiantzazko gizona eta aholkularia izan zen, eta, Abalosek berak bere deklarazioan baieztatu zuenez, covid-19 pandemia betean ministerio horrek maskarak erosteko hornitzaileak bilatzeko kudeaketa azkartzeko agindu zion.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.