Ela Sindikatua
2025/02/07 - 18:29
Oñatiko Stadler lantegiak bere ateak itxi eta behargin guztiak, 58, kaleratuko ditu
Enpresak automobilgintza sektorerako sintetizatutako pieza metalikoak ekoizten ditu, eta 2024ko uztailetik dago hartzekodunen konkurtsoan. ELAren ustez, "guztia zuzendaritzaren kudeaketa eskasaren ondorioa da".
2025/02/06 - 14:28
Confebaskek uko egin dio EAEn gutxieneko soldata propioa adosteko negoziazio mahaia osatzeari
ELA, LAB, CCOO eta UGTk patronalaren jarrera gaitzetsi dute mahaia osatzeari uko egin diolako. Confebaskek, berriz, bere jarrera defendatu du EAEn lanbidearteko gutxieneko soldata propioa ezartzeak enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna arriskuan jarriko lukeela iritzita.
2025/02/06 - 08:45
Albiste izango dira: Gutxieneko soldataren mahaia, Sidenor - Talgo eskaintza eta Guau plataformaren aurkezpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/06 - 06:00
Gutxieneko soldata baten gaineko akordioa lortzen saiatzeko mahaia gaur eratuko dute EAEn
Lan Harremanen Kontseiluaren Bilboko egoitzan bilduko dira ELA, LAB, CCOO, UGT eta Confebask, 11:00etan hasita.
2025/01/31 - 18:30
Langileen aldarrikapenei erantzuten dieten proposamenak egiteko eskatu diote sindikatuek Hezkuntza Sailari
Hezkuntza publikoko sukaldeko eta garbiketako langileen grebaren bigarren egunak atzokoaren antzeko jarraipena izan du gaur: % 70etik gorakoa, sindikatuen arabera, eta % 30,3koa, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera.
2025/01/31 - 14:37
Hezkuntzako sukaldariak eta garbitzaileak kalera bueltatu dira, hobekuntzak eta hitzarmena berritzea eskatzeko
Hezkuntzako sukaldari eta garbitzaileen % 70ek egin dute lanuztea bigarren greba egunean, sindikatuen esanetan, eta % 30,3k, Eusko Jaurlaritzaren arabera.
2025/01/30 - 21:36
ELAk salatu du Osakidetzan dagoen "baliabide faltaren" ondorioz "erasoak ugaritu" egin direla
Sindikatuak adierazi duenez, urtarrilaren 23an "Basurtuko Ospitaleko larrialdietako mediku batek eraso bat jasan zuen, eta kasu hori ez da isolatua". Gaineratu duenez, "egoera jasanezina da eta langileak egoera normalizatzen hasi dira".
2025/01/30 - 19:14
Hezkuntzako sukaldari eta garbitzailek "behingoz" euren eskaerei erantzuteko eskatu diote Sailari
Sindikatuen arabera % 70ekoa izan da jarraipeana. ELA, LAB eta CCOOren arabera, hainbat eskolatako sukaldetan % 100ekoa izan da eta garbitzaileen artean ere babes zabala espero dute. Eusko Jaurlaritzaren arabera % 33,5ekoa izan da jarraipena.
2025/01/30 - 09:57
Hirugarren greba eguna Nafarroako Hezkuntza publikoan
Lehen bi mobilizazioak irailean eta urrian izan ziren, eta irakaskuntza publikoan ordezkaritza duten sindikatu guztiek deitu zituzten. Hirugarren hau sindikatu gehienek babesten dute: Steilas, LAB, CCOO eta ELA sindikatuek, eta Anpe, Afapna eta UGT sindikatuek, berriz, ez.
2025/01/29 - 22:25
Jantokietako eta garbiketako greban "gehiegizko gutxieneko zerbitzuak" salatu dituzte ELAk, LABek eta CCOOk
Sindikatuek ziurtatu dutenez, "oztopoak oztopo", jarraipen "oso zabala" espero dute ostegun eta ostiral honetan, eskura dituzten datuen arabera.
2025/01/29 - 14:33
Haurreskolen lanuzteak % 85eko jarraipena izan duela diote sindikatuek; Hezkuntzak, berriz, % 48koa dela dio
Dozeneka langilek elkarretaratzeak egin dituzte Hezkuntza Sailak Gasteizen, Bilbon eta Donostian dituen egoitzen aurrean, lan-baldintzak hobeen defentsan.
2025/01/28 - 15:42
Sindikatuek beste proposamen bat eskatu diote Jaurlaritzari, haur-eskoletako langileen lehen greba egunean
LAB, Steilas eta ELA sindikatuek azpimarratu dute haur-eskoletako lehen greba egunak jarraipen "zabala" izan duela eta Hezkuntza Sailari euren aldarrikapen guztiak bilduko dituen proposamena eskatu diote.
2025/01/28 - 14:27
Sindikatuek diote haur-eskoletako grebaren jarraipena % 85ekoa izan dela; Hezkuntza Sailak, berriz, % 49,5ekoa
Hezkuntza publikoan deitutako mobilizazio-sortaren barruan, gaur eta bihar 0 eta 3 urte arteko hezkuntza-zentro publikoetako langileen txanda da. Blanca Guerrero Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak elkarrizketarako deia berretsi du.
2025/01/28 - 10:00
Haurreskolen Partzuergoko langileek greba dute gaur eta bihar, EAEko hezkuntza publikoko mobilizazioen baitan
Ostegun eta ostiralean, aldiz, sukalde eta garbiketako langileen txanda izango da. LABek, Steilasek, ELAk eta CCOOk EAEko hezkuntza publikoko beharginen lan hitzarmenak berritzeko deitutako grebak dira.
2025/01/25 - 14:07
Uberreko 20 bat ibilgailu gurpilak zulatuta agertu dira
Abenduaren 11z geroztik greba deituta dauka ELAk, soldata-igoerak eskatzeko, eta otsailaren 28ra arte luzatu du orain. Greba mugagabea izan daitekeela ohartarazi du sindikatuak.

2025/01/24 - 12:07
Brainlab laborategia sortu dute, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa, parkinsona edo esklerosi anizkoitza ikertzeko
Zentro berria Gurutzetako Ospitalearen Biobizkaia institutuan egongo da aurrerantzean, eta Osasun Sailaren eta BBk Fundazioaren lankidetzaren emaitza da.
2025/01/23 - 10:32
Sindikatuen arabera, grebaren bigarren egunaren jarraipena % 75ekoa izan da; Hezkuntzaren arabera, % 47koa
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak langileen "aldarrikapenak serio hartzeko" eta "negoziatzeko" eskatu dio Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuari Radio Euskadin.
2025/01/22 - 14:34
Manifestazio jendetsua Bilbon, Hezkuntzako grebaren lehen egunean
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako milaka langile atera dira Bilboko kaleetara, eta manifestazioa egin dute Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik Arriaga antzokiraino.
2025/01/22 - 13:25
Irakasleen % 75ek egin dute greba, sindikatuen esanetan; % 48k, Hezkuntza Sailaren arabera
Bere aldetik, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak berretsi du bere Saila "elkarrizketak izateko prest" dagoela. Negoziazio betean sindikatuek lanuzteak deitzea kritikatu ondoren, mahai gainean "proposamenak" badaudela azpimarratu du.
2025/01/22 - 08:49
Albiste izango dira: Greba hezkuntza publikoan, Guardian enpresaren itxiera Laudion eta omnibus dekretua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.