Elektrizitatea
2025/05/14 - 12:49
Euskadiko KPIa % 2,6ra jaitsi da apirilean, gasak, erregaiek eta elektrizitateak behera egin dutelako
Urtea hasi zenetik, prezioak % 1,3 garestitu dira Euskadin, Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako behin betiko datuen arabera.
2025/05/07 - 09:48
Albiste izango dira: Konklabearen hasiera, amen osasun mentala eta Sanchezen azalpenak itzalaldiari buruz
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/06 - 22:35
Espainiako Gobernuak eta ezkerreko bazkide parlamentarioek nuklearren aurkako jarrera berretsi dute
PPren legez besteko proposamen baten harira, PSOEk, Sumarrek, EH Bilduk, ERCk, BNGk eta Podemosek energia berriztagarriaren bertuteak defendatu dituzte. Besteak beste, zentral nuklearrak ixtea birplanteatzea proposatu du Alderdi Popularrak ekimenean.
2025/05/06 - 21:14
Itzalaldia izan eta astebetera, Espainiako Gobernuak ez du hipotesirik baztertzen, tartean zibererasoarena
Espainiako Exekutiboko iturriek azaldu dutenez, itzalaldiaren arrazoiak argitzeko aurrera eramaten ari diren ikerketak hiru eta sei hilabete arteko iraupena izango du.
2025/05/06 - 09:54
Albiste izango dira: Iruñeko ustezko hilketa, konklabearen bezpera eta itzalaldiaren inguruko azalpenak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/05 - 12:55
Aagesen ministroak adierazi du itzalaldia baino 19 segundo lehenago beste arazo bat izan zela
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikoko ministroak aurreratu duenez, itzalaldiaren arrazoiak zehazteko analisian ikusi dute zero energetikoa gertatu baino 19 segundo lehenago beste galera bat izan zela, baina sistema berreskuratu egin zela.
2025/05/03 - 10:48
Itzalaldia aztertzeko batzordeak datuak aztertzen jarraitzen du, eta bi lantalde sortu ditu
Lehenengoak sistema elektrikoaren operazioari helduko dio, eta bigarrenak, berriz, sistema digitalei eta zibersegurtasunari.
2025/05/02 - 22:41
Bertan behera geratu diren ekitaldi, garraio eta zerbitzuengatik erreklamazioa egin daiteke
Itzalaldiaren ondorioz ezin izan bada bidaiarik egin edo ekitaldiren batera joan, kontratuaren baldintzak egiaztatzea gomendatzen da, inguruabar horiek aurreikusita zeuden konprobatzeko, eta, hala badagokio, zer eskubide jasotzen dituen ezagutzeko.
2025/05/01 - 22:10
Honela funtzionatzen du Espainiako sistema elektrikoak
Itzalaldi historikoa gertatu eta lau egunera, zalantza asko daude argitzeko. Oraindik inork ez daki zer gertatu zen zehazki, baina nola funtzionatzen du Espainiako sistema elektrikoak eta Red Electricak?
2025/04/30 - 21:07
Arabako lantegian "hainbat milioitako galerak" izan direla salatu du Vidralak, eta kalte-ordaina eskatuko du
Vidralako zuzendariak "oso haserre" agertu dira astelehenean izandako itzalaldiagatik; izan ere, 24 orduz lan egiten duten labeak ekoiztu gabe egon ziren 11 orduz baino gehiagoz argindar hornidura faltagatik.
2025/04/30 - 19:47
Nola bizi izan zuten itzalaldia adinekoen egoitzetan?
Joan den asteleheneko itzalaldi masiboa suzko proba izan da adinekoen egoitza askorentzat. Batzuek beren sorgailu elektrikoak dituzte, eta hobeto aurre egin ahal izan zioten egoerari.
2025/04/30 - 16:41
Pradalesek ''sare elektrikoaren ahalmena handitzea'' eskatu du, industriaren beharrei erantzuteko
Laudioko Vidrala lantegian bisita egin du lehendakariak eta gogorarazi du industriak elektrizitatearen % 53 kontsumitzen duela. Bere ustez, asteleheneko itzalaldiak agerian utzi zuen energia-hornidurak industriaren lehiakortasunean duen garrantzia. Jatorrizkoa, gaztelaniaz.
2025/04/30 - 15:18
Aramaiok iskin egin zion itzalaldiari, argindar sistema propioa baitu
Arabako herriak udal argindar banatzaile propioa du, eta ez du sare nagusiaren beharrik. Astelehenean, 20 bat minutuz egon ziren argindar barik. Tarte hori behar izan zuen udal teknikari batek sorgailu propioa pizteko. Gailuak hainbat egunetarako edo astetarako autonomia du.
2025/04/30 - 13:31
Red Electricak dio itzalaldia ez zuela eragin energia berriztagarriak sistema elektrikoan sartzeak
Beatriz Corredor Redeiaren presidenteak baztertu egin du dimisioa ematea, eta, asteleheneko gertakari masiboa gorabehera, azpimarratu du Espainiako sistema elektrikoa "Europako onena" dela.
2025/04/30 - 12:37
Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi du itzalaldia dela eta ezarritako larrialdi-egoera
Argindarraren % 100 berrezarri dela baieztatu ondoren hartu du erabakia Nafarroako Larrialdietako Aholku Batzordeak.
2025/04/30 - 09:34
Albiste izango dira: Itzalaldiaren ikerketa; BOSeko greba, bertan behera eta Max sarietako izendatuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/29 - 22:47
Itzalaldian funtsezkoa izan zen Espainiaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, hemen
Hernaniko azpiestazio elektrikoa funtsezkoa izan da itzalaldiaren ondoren hornidura berreskuratzeko. Ez da lotura bakarra, bi gehiago baitaude Euskadin, eta bost, Pirinioetan.
2025/04/29 - 21:14
Sanchezek elkarlana eskatu die konpainia elektrikoei itzalaldiaren arrazoiak argitzeko
Gainera, Espainiako Gobernuko presidenteak argindar hornidura bermatzeko beharrezkoak diren hobekuntzei ekiteko eskatu die. Gobernuburua Beatriz Corredor Red Electricaren presidentearekin eta Iberdrola, Endesa, EDP, Acciona Energia eta Naturgy enpresen ordezkariekin bildu da Moncloan.
2025/04/29 - 20:55
Itziar Zubia: ''Atzoko itzalaldia ez zen akats bakar baten ondorioa izan''
EHUko Ingeniaritza Elektrikoko irakasleak uste du atzoko itzaladiaren arrazoiak ezagutzeko itxaron egin beharko dela oraindik, baina ziur dago zer gertatu zen jakingo dela eta prozedurak aldatuko direla berriro horrelakorik gertatu ez dadin.
2025/04/29 - 20:19
EAE-Bartzelona distantzia luzeko lotura, etenda dagoen tren-zerbitzu bakarra
Trenbideko garraioa kaltetu du gehien itzalaldiak. Gaur goizaldean normaltasunera itzuli da, Euskotrenen eta Metro Bilbaoren linea guztiak berrezarrita, eta, goizean, aldiriko zerbitzuak martxan jarrita.