Albiste izango dira: Iruñeko ustezko hilketa, konklabearen bezpera eta itzalaldiaren inguruko azalpenak
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko maiatzaren 6an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Iruñeko ustezko hilketa: 67 urteko gizon bat hilda agertu da Iruñeko Donibane auzoan, eta hango Udaltzaingoak ikerketa zabaldu du, heriotzaren nondik norakoak argitzeko. Poliziako iturrien arabera, odol putzu baten gainean zegoen gorpua, labana bat ondoan zuela. Oraingoz, ikertzaileek aukera guztiak zabalik dituzte.
- Konklabearen bezpera: Vatikanoak erabat blindatu nahi du Frantzisko aita santuaren ondorengoa aukeratuko duen konklabea eta hori lortzeko, Vatikano osoko telefonia mugikorraren estaldura desaktibatuko du baita kardinalen telefonoak konfiskatu ere. 133 kardinal hautesleek asteazken honetatik aurrera itxialdia egingo dute Kapera Sistinoan, eta gaua Vatikanoko eraikinetan igaroko dute, hala nola Santa Martako Etxean eta beste dependentziaren batean.
- Itzalaldiaren inguruko azalpenak: Espainiako Gobernuak apirilaren 28ko itzalaldiari buruzko galdera sorta bat erantzungo du Senatuan. Osoko bilkura 16:00etan hasiko da. Halaber, ordubete lehenago, 15:00etan, hasiko da osoko bilkura Diputatuen Kongresuan.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.