Elgoibar
2020/03/27 - 22:22
Elgoibarko udaltzainek herriko kaleak alaitzen dituzte egunero musikarekin
Egunero arratsaldeko zortzietan udaltzainak etxean dauden guztiak animatzen saiatzen dira. Kaleetan musika jartzeaz arduratzen dira, alaitasuna zabaltzeko asmoz.
2020/01/15 - 15:40
25 hektarea kiskali ditu Azkarate mendian atzo piztu zen suak
Sua atzo arratsaldean piztu zen mendiaren beheko partean. Haize bortitza zela eta suari bere bidea egiten utzi, eta goian eraso eta aurre egin zioten.
2020/01/15 - 11:40
Suhiltzaileek Azkarateko baso-sutea itzali dute
Azken orduetako hego haize indartsuak zaildu egin ditu itzaltze lanak. Azkenean, gauerdian, suhiltzaileek amatatzea lortu dute.
2020/01/14 - 21:28
Elgoibarko Azkarate mendian sua piztu da
Hego-haize bizia guztiz ari da zailtzen suhiltzaileen lana. Azpeitia eta Elgoibar arteko baso batean sortu da sua, baina sugarrak inguruko hainbat tokitatik ikusi ahal izan da.
2019/12/03 - 22:00
Gipuzkoako Foru Aldundiak 8.854 kultura bonu jarriko ditu salgai
Bonua 20 euroan erosi ahalko da, eta 12 euroko hobaria izango du euskarazko produktuak erosteko eta 8 eurokoa, berriz, beste hizkuntza bateko produktuak eskuratzeko.
2019/11/29 - 22:08
Elgoibarko dendariek plastiko beltzak jarri dituzte 'Black Friday' ekimenaren kontra
Eurek argi dute: kontzientzia hartzen ez badugu denda txikiak ilunpean geldituko dira betiko.
2019/10/17 - 11:41
EAEko 108 herritako ikur frankistak kendu dituzte, baina 15 herritan badira oraindik
Horietatik bederatzi Bizkaian daude eta hiru daude Araban eta beste hiru Gipuzkoan. Aipatzekoak dira, besteak beste, Gasteizko katedral berrian eta Justizia Jauregi zaharrean dauden armarriak.
2019/09/28 - 23:21
Idi bat bere jabearekin 'poteoan' irten da Elgoibarko jaietan
Idia Elgoibarko San Migel auzoko jaiak finantzatzeko zozketaren saria da.
2019/09/23 - 14:53
Euskal pentsiodunek Madrilera iritsiko den martxa abiatu dute, pentsio duinen alde
"Burdinaren Martxa" gogora ekarriz, euskal pentsiodunek 420 kilometroko ibilbidea egingo dute. Hala, pentsio-sistema duina aldarrikatuko dute Kongresuan, eta, urriaren 16an, manifestazioa egingo dute.
2019/09/22 - 21:18
Gerra Zibilean hil ziren Zirardamendiko gudariei omenaldia egin diete Elgoibarren
Dozenaka herritarrek lore eskaintza egin diete Zirardamendiko gudariei oroimen ekitaldian, Elgoibarren. Borroka egin eta gutxira sortu zen Eusko Jaurlaritza.
2019/09/16 - 21:48
Danobat industria-kooperatibak Hembrug enpresa holandarra erosi du
Gogorrean egindako doitasun-torneaketan liderra da konpainia hori. Egunotan, Danobat Alemaniako Hannoverren dago, makina-erremintako azoka batean.
2019/09/12 - 14:00
Putre gazte bat agertu da Elgoibarko Sigma lantegian
Inguruan jende andana bildu da, mugikorra eskuan, ezohiko irudi hau grabatu nahian. Gipuzkoako basozainek egoera onean hartu dute animalia.
2019/09/02 - 11:24
Mauxitxa txarangak lagunduta bueltatu dira elgoibartarrak lanera
1976 urtean hasi zen Mauxitxa txaranga iraileko lehen astelehenean goizeko 07:00tan diana jotzen. Aurten ere, elgoibartarrak txarangaren doinuekin bueltatu dira lanera.
2019/07/21 - 16:49
Gernikara, azken helmugara, iritsi da presoen eskubideen aldeko bizikleta martxa
Euskal presoen eskubideak aldarrikatzea helburu duen bizikleta martxa Luhusotik abiatu zen ostiralean. Bakearen sinbolotzat hartu dituzten bi herri lotu dituzte.
2019/07/20 - 20:03
Presoen aldeko bizikleta martxa Lekeitiora iritsi da, Urola Kosta atzean utzi ostean
Euskal presoen eskubideak aldarrikatzea helburu duen bizikleta martxari harrera egin diote Lekeition.
2019/06/29 - 22:29
Dron batek ikuskatu ditu Elgoibarren behera etorri zen eraikinaren egitura kalteak
Gainera, Udalak San Bartolome kaleko sarbide batzuk itxi ditu inguruan lan egiten ari diren pisu handiko makinentzat.
2019/06/29 - 16:25
Ondoan eraikitzen ari diren etxearen obrarekin lotuta egon daitekeela uste dute
Elgoibarko Udalak balorazioak egiteko goiz dela dio. Arkitekto, aparejadore eta teknikariak batzarrak egiten ari dira egoera neurtzeko eta aurrerabideak zehazteko.
2019/06/29 - 15:13
'Baliteke alboko eraikinaren obrek eragitea etxea behera etorri izana'
Elgoibarreko San Bartolome kalean jazo da ezbeharra. Ane Beitia udalerri horretako alkateari egindako elkarrizketa osoa, 14:00etan ETB1eko Gaur Egun saioan.
2019/06/28 - 23:28
Behera erori da eraikin baten zati bat Elgoibarreko erdialdean
Hiru solairu ditu, obretan dago eta barruan ez zegoen inor. Iazko irailean Elgoibarren erre zen eraikinaren atzealdean dago.
2019/06/28 - 22:28
Lau bloke hustu behar izan dituzte Elgoibarren, eraikin bat behera etorri ondoren
17:20ean gertatu da. San Bartolome kaleko eraikinean lanak egiten ari ziren. Ez da inor zauritu.