Eliza Katolikoa
2025/05/07 - 13:30
Mario Icetak gaur deklaratuko du Beloradoko mojen koakzio eta administrazio desleialaren akusazioengatik
Burgosko artzapezpikuak ikertu gisa deklaratuko du Briviescako epaitegian, koakzioagatik, administrazio desleialagatik eta sekretuak ezagutarazteagatik. Gainera, maiatzaren 13an kaleratzearen gaineko epaiketa egingo dute.
2025/05/07 - 12:32
Done Petri basilikak konklabea hasi aurreko ''Pro eligendo pontifice'' meza hartu du
Bertako 16:15ean, 133 kardinalak Kapera Paulinoan bilduko dira, eta handik Kapera Sistinora joango dira, prozesioan. 16:30etan (bertako ordua) sartuko dira.
2025/05/07 - 10:11
Aita santua aukeratzeko bozketa, urratsez urrats
Ia seguru hainbat bozketa egongo dira Frantziskoren ondorengoa zein izango den erabakitzeko. Konklabeak irauten duen bitartean, egunean bitan aterako da kea Kapera Sistinoko tximiniatik, goizean eta arratsaldean.
2025/05/07 - 09:48
Albiste izango dira: Konklabearen hasiera, amen osasun mentala eta Sanchezen azalpenak itzalaldiari buruz
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/07 - 07:00
Aita santua aukeratuko duten kardinalen erradiografia: Zenbat dira, nondik datoz eta nork izendatu ditu?
252 purpuradunek osatzen dute kardinalen kolegioa, baina 135ek baino ez dute bozkatzeko eskubidea. Gainera, horietatik bik uko egin diote konklabean parte hartzeari, osasun-arazoak direla eta.
2025/05/07 - 07:00
Kapera Sistinoa, aita santuen aukeraketaren lekuko den Vatikanoko harribitxia
Maiatzaren 7tik aurrera aita santu berriaren aukeraketaren lekuko izango da Kapera Sistinoa, Michelangeloren freskorik ospetsuenak gordetzen dituen Vatikanoko harribitxia.
2025/05/07 - 07:00
Konklabeko Nor den Nor
Hautagai aurrerakoiak, kontserbadoreak, gehiengoak josteko ezinbestekoak izango diren kardinalak eta konklabea baldintzatuko duten beste protagonista batzuk.
2025/05/07 - 07:00
Konklabearen agenda: aita santuaren aukeraketa jarraitzeko gida
Asteazkenean, maiatzak 7, hasiko da Vatikanoan Eliza Katolikoaren 267. aita santua aukeratzeko konklabea. Ezagutu ezazu aukeraketak iraun bitartean kardinalek jarraituko duten ordutegia.
2025/05/07 - 07:00
Konklabeari buruzko bitxikeriak eta aita santu berria aukeratzeko moduak historian zehar
Aita santua aukeratzeko konklabearen sistema 1274. urtean ezarri zuen Gregorio X.ak, hautaketa-prozesua bizkortzeko asmoz. Izan ere, bera hautatu bitartean Eliza Katolikoa bi urte eta bederatzi hilabete egon zen aita santurik izendatu gabe.
2025/05/07 - 07:00
Frantzisko aita santuaren ondorengoa aukeratzeko konklabearen gakoak
Vatikanoko Kapera Sistinoan mundutik isolatuta, 133 kardinal hautesleek Eliza Katolikoko aita santu berria aukeratuko dute datozen egunetan. Hauexek dira konklabearen prozesua ulertzeko gako nagusiak.
2025/05/06 - 21:28
Aita santuak Frantziskoren ''legatuarekin jarraitzea'' espero dute Hego Euskal Herriko gotzainek
Fernando Prado Donostiako gotzainak adierazi duenez, aita santu berria "Frantziskoren antzekoa izatea" gustatuko litzaioke, "beste izen batekin", baina baita "berritasuna" ere, eta "bere izaerarekin".
2025/05/06 - 20:40
Dena prest, Kapera Sistinoan, konklabearen hasierarako
Kardinalak Kapera Sistinoaren alde banatan eseriko dira bi lerrotan eta denek izango dute ikusgai Michelangeloren Azken Judizioa. Malkoen Aretoan, berriz, hurrengo aita santuak hainbat neurritako hiru jantzi izango ditu zain.
2025/05/06 - 19:46
Kardinalek sare sozialetan partekatu dituzte euren azken mugimenduak konklabea hasi aurretik
Guztiz isolatuta eta inkomunikatuta geratzetik ordu gutxira, kardinalek sare sozialetan dituzten profilak aprobetxatu dituzte, batzuk milaka jarraitzailerekin, esfera publikoari agur esateko eta itxialdiaren aurreko azken pentsamenduak, eskaerak eta prestaketak partekatzeko.
2025/05/06 - 18:45
"Gertuko artzaina" izango omen da hurrengo aita santua, kardinalen arabera, konklabearen aurretik
"Presente egon behar duen figura bat, hurbila, zubi eta gidari lanak egiteko gai izango dena, munduko ordenaren krisiak markatutako eta noraezean dabilen gizateria elkartzea errazteko gai izango dena", azaldu du Vatikanoaren bozeramaileak, kardinalen hitzaldietako batzuk laburtuz.
2025/05/06 - 18:17
Frantzisko aita santuaren Arrantzalearen Eraztuna baliogabetu dute hil eta 16 egunera
Arrantzalearen Eraztuna eta Frantzisko aita santuaren zigiluak, aita santuaren boterearen sinboloak, deuseztatu egin dituzte, puntzoi batekin gurutze bat eginez. Aita Santuaren dokumentuak ez faltsutzeko edo ez manipulatzeko egiten dute hau.
2025/05/06 - 09:54
Albiste izango dira: Iruñeko ustezko hilketa, konklabearen bezpera eta itzalaldiaren inguruko azalpenak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/05 - 23:58
Vatikanoko sare mugikorra itzali eta telefonoak konfiskatuko dizkiete kardinalei, konklabea isolatzeko
Vatikanoko Estatuari, Erroma erdian dagoen 0,4 kilometroko eremuari, eragingo dio itzalaldiak. Maiatzaren 7ko 15:00etan hasiko da eta seinalea ez da itzuliko aita santua aukeratu arte. Halere, frekuentzia-inhibizioak ez du eraginik izango San Petri plazan; izan ere, milaka fededun dira joatekoak.
2025/05/05 - 21:22
Asteazkenetik aurrera aita santu berria aukeratuko duten 133 kardinalak Erroman dira dagoeneko
Santa Marta Etxean eta Santa Marta zaharrean hartuko dute ostatu, eta logelak larunbatean zozkatu ziren. Kardinal hautesleak Santa Marta Etxetik Kapera Sistinora nahi duten bezala joan ahal izango dira, baita oinez ere, baina babestutako ibilbide batetik.
2025/05/05 - 20:30
Kardinalen arteko bilerak areagotu dituzte konklabearen atarian, "elkar hobeto ezagutzeko"
Hedabideek jada hainbat kardinal "faborito" gisa nabarmendu badituzte ere, benetan, botoa ematera deitu dituzten 133 kardinal gehienek ez dute elkar ezagutzen, eta askok argi utzi nahi izan dute ez dagoela "presarik" fumata zuria izateko, "konklabeak behar beste iraungo du".
2025/05/05 - 12:24
Gasteizko gotzainak Frantzisko aita santuaren bidea jarraitzearen alde egin du
Aita santu zendu berriaren legatua eta balioak goratu ondoren, Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzainak esan du Frantziskoren ondorengoa aukeratzeko konklabeak "jarraikortasunaren" eta "aurrerapenaren" arteko oreka bilatu beharko lukeela. "Ez dago hautagai perfekturik", esan du.