Eliza Katolikoa
2025/04/21 - 21:57
Ehunka fededunek arrosarioa errezatu dute, Vatikanoan, Frantzisko aita santuaren alde
Vatikanoak deitu du gaur arratsaldean egin den arrosarioaren otoitza. Mauro Gambetti kardinalak zuzendu du gaur goizean hil den Frantzisko aita santuaren aldeko otoitza.
2025/04/21 - 21:28
Horrelakoa izan zen Frantzisko aita santuaren azken eguna
Aita Santuak aurtengo Aste Santuan ekitaldi nabarmen gutxiago egin arren, atzo San Petri plazan agertu zen Urbi et Orbi bedeinkapen tradizionalerako, eta ondoren plazan zehar ibili zen "papamobil" eta guzti. Aurretik, JD Vance hartu zuen bere egoitza pribatuan.
2025/04/21 - 19:15
Frantzisko aita santua Vatikanoko Santa Marta Etxean duen egoitzan hil da, gaur goizean
Atzo eguerdian agertu zen azkeneko aldiz jendaurrean; "Urbi et Orbi" bedeinkapena ematera. Oso ahul zegoen aspaldian, pneumonia bilateral batek eragindako arazoengatik.
2025/04/21 - 18:26
Aita Santuak bakearen eta justizia sozialaren alde erakutsitako "konpromisoa" nabarmendu du Sanchezek
Munduko buruzagi politiko nagusiek mezuak idatzi dituzte Jorge Mario Bergoglioren heriotzaren ondoren.
2025/04/21 - 18:07
Hil kanpaiak joaz eta meza bereziak ospatuz omendu dute Frantzisko aita santua eliza askotan
EAEko hiriburu guztietan jo dituzte hil-kanpaiak Frantzisko aita santuaren heriotza iragartzeko eta hura omentzeko. Horretaz gain, elizkizun bereziak ere ospatu dituzte hainbat elizatan.
2025/04/21 - 17:15
Eliza Katolikoa eraldatzeko Frantzisko aita santuak zuen nahia azpimarratu dute euskal Elizaren ordezkariek
Elizako abusuak argitzen, emakumeengana hurbiltzen, pobre eta migranteen alde egindakoa... Frantzisko aita santuaren hainbat aurpegi aipatu dituzte euskal elizbarrutien buruek.
2025/04/21 - 16:17
Frantzisko aita santuak ahulenen alde egindako lan "irmoa" azpimarratu du lehendakariak
Pradalesek esan du "2013tik munduko geopolitikan funtsezkoa" izan zela, eta "bere ondarea erlijiotik harago" doala. Ildo beretik, Aita Santua "giza balioak" zituen gizona zela nabarmendu du Chivitek.
2025/04/21 - 14:29
Frantzisko aita santuaren azken agerraldiak
Martxoaren 23an Gemelli erietxea utzi zuenetik, hainbat aldiz ikusi ahal izan dugu Frantzisko aita santua jende aurrean, azkena Pazko igandean, hil baino egun bat lehenago.
2025/04/21 - 14:08
Aita santuak hileta sinpleagoa izango du, Frantziskok berak hala erabakita
2024ko apirilean onartu zuen aita santuen hileta erritualak sinpletzea, eta jada ez dira hiru zerraldo, katafalkorik edo aita santu makulurik egongo.
2025/04/21 - 12:45
Honela jakinarazi du Vatikanoak Frantzisko aita santua hil dela
Kevin Joseph Farrel kardinalak irakurri du Aita Santuaren heriotzaren berri eman duen komunikatua. "Jaungoikoaren eta Elizaren zerbitzura" eman duela bizitza osoa adierazi du.
2025/04/21 - 12:29
Frantzisko, Eliza eraldatu nahi izan zuen aita santu apala
Hasieratik kutsu pertsonala eman zion Elizari, eta berriztatzeko ahaleginean askoren miresmena bereganatu zuen, baita hainbat elizgizonen mesfidantza ere.
2025/04/21 - 12:09
Frantzisko aita santua, historiako lehen aita santu jesuita eta latinoamerikarra
Jorge Mario Bergoglio argentinarra 2013ko martxoaren 13an izendatu zuten aita santu, bost bozketa eta bi eguneko konklabearen ondoren. Hasieratik, kutsu pertsonala eman zion Elizari, eta berriztatzeko ahaleginean askoren miresmena bereganatu zuen, baita hainbat elizgizonen mesfidantza ere.
2025/04/10 - 17:42
Uztarizko eta Angeluko eskola katoliko banatan izandako erasoak salatu dituzte 13 lagunek Baionako Auzitegian
12 salaketa Uztaritzeko San Frantses Xabier eskolan gertatutako erasoen ingurukoak dira; horietatik hiru, sexu-erasoak. Gertaera denak 1960 eta 2005 bitartean gertatu ziren. 13.a Angeluko Jean Jaures lehen hezkuntzako Eskola publikoan 1970ean gertatutako eraso batengatik jarritako salaketa da.
2025/03/31 - 21:14
Bilbon ''apaiz faltsu'' izatea leporatu dioten gizonak dio ez dela sekula tanatorioetan apaiz gisa aurkeztu
Bilboko Elizbarrutiak tanatorioetan azken agurrak ematen ari zen "apaiz faltsu" baten berri eman zuen iragan astean. Carlos du izena eta Bilboko elkarte erlijioso bateko kide sekularra da. Era berean, azaldu du ez duela sekula bere burua apaiz gisa aurkeztu.
2025/03/27 - 15:38
Bizkaiko tanatorioetan errespontsuak egitea eskaintzen zuen abade faltsu bat atzeman du Bilboko Elizbarrutiak
Kerman Lopez bikario nagusiak azaldu duenez, Bilboko Elizbarrutiak tanatorioak jakinaren gainean jarri ditu, zerbitzu hori eskatzen duten familiei informazioa helarazi diezaieten.
2025/03/23 - 13:36
Frantzisko aita santuak sendagiria jaso du eta etxean da dagoeneko
Angelusaren orduan, 12:00etan, Erromako Gemelli ospitaleko logelako leihora atera da. 38 egun eman ditu bertan, bronkitis batek eta aldebiko pneumonia batek jota. Igande honetan jaso du sendagiria, eta Santa Martako egoitzara eraman dute.
2025/03/23 - 13:20
Frantzisko aita santuak ospitaletik agurtu ditu fededunak, sendagiria jaso ondoren
88 urteko aita santuari igande honetan eman diote alta, arnasketa arazoak zituelako Erromako Gemelli ospitalean 37 egun eman ostean. Santa Martako egoitzara eraman dute, eta gutxienez bi hilabete beharko ditu guztiz sendatu arte.
2025/03/22 - 19:37
Aita santuak igandean jasoko du sendagiria
37 egun egin ditu aita santuak Gemelli ospitalean, arnasketa arazoak tarteko.
2025/03/16 - 21:19
Aita santuari ospitaleratu zutenetik egindako lehen argazkia zabaldu du Vatikanoak
Gurpildun aulkian eserita azaltzen da argazkian, aldare aurrean, zuriz jantzita eta estola more bat (Garizumako ospakizunetan erabiltzen duten kolorea) soinean.
2025/03/15 - 21:02
Betharram kongregazioko kideen hitzaldia eten du Femenek: ''Ez dugu ahazten, ez dugu barkatzen''
Ekintzaileak sartu dira, eta ekitaldia eten behar izan dute. Betharramgo ikastetxeko ikasle ohiak gero eta bortxaketa, tratu txar eta tortura kasu gehiago salatzen ari dira egunotan. 150 salaketa-pasa daude elizgizon eta zaindarien aurka, baina ia kasu guztietan delituak preskribatuta daude.