Elkarrizketak kultura arloko pertsonei
2018/05/12 - 23:31
Antonio Mercero euskal zine zuzendaria hil da
“Verano Azul”, “Farmacia de Guardia” telesailak idatzi eta zuzendu zituen. Gainera, Emy sari bat irabazi zuen, "La Cabina" pelikularekin 1972. urtean.
2018/05/12 - 23:25
'Beste egun bat bizirik' animaziozko filma, Cannesen ikusgai
Raul de la Fuenteren 'Beste egun bat bizirik' animaziozko filma Canneseko zinemaldian dago ikusgai. Filmak Angolan bizi izandako kazetariaren bizipenak kontatzen ditu. EiTBk filmean parte hartu du.
2018/05/12 - 20:23
Iruñak Amaia Romero babestu du Eurovisionen atarian
Amaia Romero nafarrak gaur gauean Eurovisión jaialdian abestuko du Alfred Garciarekin batera. Horregatik, pantaila erraldoiak jarri dituzte Itaroa merkataritza-gunean.
2018/05/10 - 22:53
Ugaitz Alegria aktoreak etxerako bueltan erasoa jasan zuen Bilbon
Atzetik etorri zitzaizkion, lurrera bota zuten, eta 70 euro eta mugikorra lapurtu zizkioten. Ez zien aurre egin, baina hala ere kolpea jo zioten sudurrean.
2018/05/08 - 19:50
Eulalia Abaituaren argazkiak, Eibarko 'Argazkilaritza maiatzean' jaialdian
XIX. eta XX. mendeen artean bizi izan zen Eulalia Abaitua argazkilari bilbotarra. Duela 100 urteko Euskal Herriko jende arruntaren argazkiak biltzen dira bere erakusketan.
2018/05/08 - 19:34
110 artelanekin ospatuko du Bilboko Arte Ederren Museoak 110. urteurrena
Lucas Cranach, El Greco, Goya eta Marten de Vos artistek eginiko obrak egongo dira ikusgai, besteak beste, Bilboko Arte Ederren Museoak 110 urte betetzen dituelako.
2018/05/07 - 20:23
Josu Okiñenak euskal musikaren altxorrak berreskuratu ditu
‘Xuxurlak’ donostiar musikari eta ikertzailearen proiektuak partiturak berreskuratu, inprimatu, disko formatuan kaleratu eta kantuok kontzertu biran taularatuko ditu, Europa, Amerika eta Asian.
2018/04/11 - 11:48
Imanol Ubeda: 'Neure burua berrasmatu nahi nuen'
'Mugiro bila' Don Inorrez proiektuaren disko berria zuzenean aurkeztuko du Imanol Ubedak aste honetan, ostegunean, apirilak 12, Kafe Antzokian, eta apirilaren 14an Dabadaban, Donostian.
2018/04/07 - 22:45
'Boxeolarien sentimenduak adierazi nahi izan ditut'
Sergio Monedero argazkilari bizkaitarrak 'Boxeolariak' erakusketa inauguratu du Getxon. Bi urteko lana 15 erretratutan laburbildu du; 100 boxealari baino gehiago jarri dira bere kameraren aurrean.
2018/04/03 - 14:09
Voltaia: 'Natural ateratzen zaizkigu kantuak'
Zumaiar hirukotea bueltan da ‘Erortzen’ bere ohiko stoner doinuak eta lelo erakargarriagoak uztartzen dituen lanarekin.
2018/03/12 - 11:32
Gorka Urbizu: 'Konfiantza handia daukagu gure kantuetan'
"Infrasoinuak" munduaren bestaldean hedatzen hasi eta gero, Berri Txarrakek larunbatean, martxoak 17, aurkeztuko du disko berria Euskal Herrian, BECen, taldeak inoiz egin duen kontzerturik handienean.
2018/03/02 - 10:48
Paul Urkijo: 'Ez izan beldurrik demonioari aurpegira begiratzeko'
Gasteiztar zinemagileak ‘Errementari’ estreinatuko du gaur Hegoaldeko eta Espainiako Estatu osoko zinema aretoetan, ‘Patxi errementaria’ ipuinean oinarritutako “ipuin gotikoa”.
2018/03/01 - 11:30
'Ulergarritasunak izan du pisu handiena ‘Errementari’ko euskaran'
Gorka Lazkano “Errementari” filmeko euskara arduradunak ostiralean zinema aretoetara iritsiko den filmaren euskararen inguruko zertzelada batzuk eman dizkigu.
2018/02/20 - 15:35
Pello Lizarralde: 'Modiano euskaratzeko hautua berretsita gelditu da'
Oro har,ustekabea izan da Literaturaren Nobel saria Patrick Modiano frantsesari eman izana.Pello Lizarralde idazle eta itzultzaileak 2008an ekarri zuen euskarara “Udaberri alua”Modianoren lana.
2018/02/16 - 13:36
Shinova: 'Entzun nahiko genukeena egiten dugu'
Durangaldeko taldeak Plateruena Durangoko aretoan joko du larunbatean, otsailak 17, “Volver” diskoa aurkezteko biraren azken txanpan.
2018/02/16 - 10:36
Igor Legarreta: 'Istorioa bihurritu egin behar da baina erabat hautsi gabe'
Igor Legarreta bizkaitar zuzendariak “Cuando dejes de quererme” bere lehen film luzea erakutsiko du gaurtik aurrera zinema aretoetan, “maitasunez, maitasunik ezaz eta misterioz betetako thrillerra”.
2018/02/14 - 12:03
Cecilia Solaguren: 'Istorio inportante eta konprometitua da ‘Los años rápidos’ lana'
Basauriar aktorea “Los años rápidos” Secun de la Rosak idatzi eta zuzendutako laneko antzeztaldeko kidea da. Ostegunean, otsailak 15, taularatuko dute Gasteizen, Jesus Ibañez de Matauco antzokian.
2018/02/10 - 19:46
Placido Domingo, Donostiako Alde Zaharrean bisitan
Eneko Goia Donostiako alkatearekin paseatzen ibili da tenor madrildarra. Pepita Embil bere amari egingo dioten omenaldian parte hartzera etorri da Gipuzkoako hiriburura.
2018/02/06 - 12:33
'Handia'ko Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga, 'Egun on Euskadi'n
ETB1eko saioak pelikulako zuzendari eta gidoilaria (Arregi) eta gidoilaria (Goenaga) elkarrizketatu ditu astearte honetan. Ikusi, osorik, elkarrizketa hori.
2018/02/04 - 23:00
'Asko hunkitu ninduen nire lagunek Goya Sariak jaso izanak'
Aitor Arregi, 'Handia' filmaren zuzendarietako bat, EiTBko egoitzan izan da, Gasteizen, eta atzo pelikulak izandako arrakastaren inguruan mintzatu da (jatorriz, gaztelaniaz).