Elkarrizketak kultura arloko pertsonei
2024/10/30 - 10:30
"Ferminek aurrea hartu dio beti bere garaiari"
Verde Pratok, Hofe x 4:40k eta Nakar taldeak Fermin Muguruzaren 40 urteko ibilbide musikala ohoratuko dute ostegunean, urriak 31, Bilboko Kafe Antzokiko oholtzaren gainetik. Hoferekin hitz egin dugu, irundar musikariaren bideaz.
2024/10/11 - 10:05
Alcalá Norte: "Ez gara erretzeko beldur; aurrera egiten ez badugu, errudunak garelako da"
Madrildar seikotearen 'La Gira Cañón' bira Bilbora helduko da ostiralean; taldearen oihartzuna, zarata barik, post punkeko hamaika kantu baliotsuren durundi neurritsua dela zaleekin ospatu eta eszeptikoei frogatu nahi diete.
2024/10/10 - 09:56
Unai Elorriaga: "Errealitateak traba egiten zidanean, salto egiten nuen gainetik ezelango beldurrik gabe"
Algortar idazleak "Francesco Pasqualeren bosgarren arima" eleberria argitaratu du, XIX. mendean Sapritik Euskal Herrira mugitu zen gizon baten ibilbidearen kronika, hamabost ipuinez osatua.
2024/07/13 - 11:18
Oki Moki: "Gauza gutxirekin asko transmititzen duten kontzertuak maite ditugu"
Getariar pop punk taldeak Kobetamendin joko du gaur, larunbatarekin, Bilbao BBK Liveko azken gauean. "Barnetik ateratako emozioz beteriko kontzertua" agindu diete bertaratzen direnei.
2024/07/11 - 10:43
Shinova: "Seguru gaude egun ahaztezina izango dela"
Bizkaiko taldeak lehenengoz joko du, ostegunean, Bilbao BBK Liven. "El presente" diskoa aurkezteko bira mardulean murgilduta eta eremuko agertoki nagusietako batean joko dutela, "emozioa, intentsitatea eta, esan gabe doa, errespetua" agindu dituzte.
2024/05/23 - 10:51
Pello Lizarralde: "Idaztean, ez dut gogoko 'esatea', nahiago dut 'erakutsi'; esplikazioak soberan daude"
Idazleak "Lanbroa" argitaratu du, memoriaren eta ahanzturaren zirrikitu menderakaitzetan maisuki barrentzen den eleberri gandutsu baina xehea, zehatza eta, literatura estimagarriari dagokion bezala, zorrotz askoa.
2024/05/09 - 16:20
Andrea Jaurrieta: ''Publikoarengana ondo iristen den autore zinema egin nahi dut''
"Nina", nafar zinemagilearen bigarren film luzea, zinemetara iritsi da, EITBren parte-hartzearekin. Zuzendariarekin berarekin eta Iñigo Aranburu aktorearekin hitz egin dugu, Patricia Lopez Arnaiz protagonista duen film garaikide eta feminista honi buruz.
2024/04/25 - 09:56
Jasone Osoro: "Arrakasta polisemikoa da, malgua eta lorgarria"
Elgoibartar idazleak "Arrakasta" saiakera kaleratu du, arrakastaren kontzeptuari eta horrekin lotutako hainbat hari muturri buruzko gogoeten bilduma.
2024/04/24 - 12:51
Jasone Osorok ''Arrakasta'' bere liburuko elkarrizketatuak deskribatu dizkigu, bi hitzetan
"Arrakasta"n, hamaika euskal sortzaile elkarrizketatu ditu elgoibartarrak: Jon Garaño, Itziar Ituño, Izaro, Gorka Urbizu, Maider Egues, Harkaitz Cano, Eneko Atxa, Markel Irizar, Aizpea Goenaga, Eva Domingo eta Joxemari Agirretxe "Porrotx". Horiek guztiak eta bere burua deskribatu ditu test honetan.
2024/03/07 - 15:52
Anari: ''Kantua ez bezatzeko instintu bat dago nire DNAn''
Anarik zazpigarren diskoa kaleratu du, "Giza zarata", betiko poetikoari lotuta baina ikuspegi zabalago eta sozialagoarekin.
2024/03/01 - 10:00
Juan Garzia: "Itzultzeko, munduko pertsonarik harroena eta umilena izan beharra dago aldi berean"
Legazpiar idazle eta itzultzaileak "Moby Dick" eleberri monumentala jarri du euskaraz. Horretarako, "euskaraz Melville izateko bezain harro" eta "testuaren zerbitzura buru-belarri jartzeko bezain umil" jardun da, bost urtez.
2024/02/23 - 08:34
"'Negu hurbilak'en helburua da bakoitzak bere bidaia egitea, zalantza eta isiltasunen itsaso sakonean"
"Negu hurbilak" Negu Kolektiboa taldearen lehen film luzea gaur, ostiralarekin, iritsiko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara, berme gisa dituela zuzendari laukotearen erabakitasun artistiko erradikala eta zinema jaialdietatik egindako igaroaldi txukuna.
2024/02/03 - 14:56
Huntza: ''Gu bagoaz, baina gure musikak plazetan jarraituko du, eta hori oparirik politenetarikoa da''
Bilboko taldeak azken kontzertua eskainiko du larunbat honetan Miribillan, Bilbao Arenan, sarrera guztiak agortuta. Hamar urteko ibilbideaz mintzatu dira Huntzako taldekideak EITB Mediari eskainitako elkarrizketan.
2024/01/15 - 10:37
Xamar: "Baldintza hauetan zaila da herri kultura garatzea, probableki ezinezkoa luzeran"
Euskal Herriko bizitza soziala gidatu duten erritual, ohitura eta ospakizunak bildu ditu garraldar idazleak "Biziaroak. Herri Kultura" liburuan. "Euskal Herria hobeki ezagutu nahi duenarentzat" idatziriko lana da.
2023/12/27 - 11:55
Javier Balda: ''Ziklo bat bete dela uste dugu''
Altxerri arte galeriako gestoreak abenduaren 31n zergatik itxiko dute azaldu digu. Gaztelaniazko adierazpenak.
2023/12/01 - 13:41
Duela 15 urte isildu zuen ahotsa Mikel Laboak, gazteek ezagutzen al dute?
Laboa hil zela 15 urte bete diren honetan, gazteetara transmisioa zenbaterainokoa den aztertu dugu Iratxe Retolaza literatura irakaslearekin eta Olatz Osa Elkar argitaletxeko zuzendariarekin. Ikastetxeetan ere izan, eta elkartu ditugu Mursego eta Verde Prato musikari eta abeslariak.
2023/11/18 - 14:40
Joxemari Iturralde: "Orain, idaztea baino irakurleen bila joatea da idazlearen lana"
Literatur emanaldi musikatuekin burubelarri dabil Joxemari Iturralde idazlea. Joseba Sarrionaindia, Anne Etchegoyen eta Iñar Sastrek ere parte hartzen dute ekimenean. Musika memoriarekin oso lotuta dagoela eta, garai bateko kantuekin osatuta dago emanaldia. Baina literaturak ere tarte handia du.
2023/10/04 - 21:02
'Paradisuaren kanpoko aldeak. Idatzi komikoak eta tristeak', Atxagaren azken liburua
Bere ibilbide literarioan zehar idatzitako hainbat testu, poema eta ipuin bildu ditu Bernardo Atxaga idazle asteasuarrak. Jendaurrean irakurritako testuak dira, eta tonu, gai eta forma ugari aurkituko ditu irakurleak lan berri honetan.
2023/09/29 - 11:23
Gaztambide: 'Ericeren zineak errespetua, zorroztasuna, jakintza, exijentzia eta askatasun baldintzagabea ditu'
Michel Gaztambide gidoilariak "Cerrar los ojos" Victor Ericek hogeita hamar urtean zuzendutako lehen film luzea idatzi du gaur Donostia saria jasoko duen zuzendariarekin batera.
2023/09/28 - 07:00
Josu Martinez: "Euskara jendearen XX. mendea kontatu nahi izan dut"
Eskaintza bikoitza dakar Josu Martinez zinemagileak Donostiako Zinemaldira, Zinemira sailera: "Bizkarsoro" euskararen galtze "programatu eta planifikatuari" begiratzen dion film kolektiboa eta Jon Mirande idazlearen erretratu bat.