Elorrio
2019/11/25 - 10:54
Pertsona bat hil da Elorrion izandako aurrez aurreko talka batean
Ezbeharra 07:45ean gertatu da Kanpazarreko mendatearen jaitsieran, Elorriora bidean. Bi ibilgailuk aurrez aurre talka egin dute.
2019/11/25 - 10:45
Gizon bat hil da Elorrion aurrez aurreko talka baten ostean
Ezbeharra 08:05ean gertatu da, Kanpanzar mendatean, bi ibilgailuk aurrez aurre talka eginda.
2019/09/15 - 20:13
60 furgoneta inguru elkartu dira Elorrion, asteburuan
Munduan barrena bidaiatzeko hamaika modu daude. Goierriko bikote batek adibidez, astebururo bidaiatzen du furgonetan. EH Furgo Blogean furgonetan bidaiatzeko aukerak eskaintzen dituzte.
2019/09/07 - 14:31
Pertsona bat hil da kamioi batek eta furgoneta batek talka eginda, Kanpazarren
Pertsona bat hil da N-636 errepidean, Elorrio inguruan, kamioi batek eta furgoneta bat talka egin ostean.
2019/09/07 - 01:42
Pertsona bat hil da Kanpanzarren izandako zirkulazio istripu batean
Kamioi batek eta furgoneta batek talka egin dute, N-636 errepidean, Elorrio parean. Hildakoa furgonetako gidaria da.
2019/08/01 - 15:42
Adifek AHTren hiru lan esleitu ditu EAEn, ia 200 milioi euroan
Bergarako lotunean bi zati egiteko lanak lizitatu ditu; baita, Gasteiz eta Bilbo lotzen dituen ibilbidean larrialdi irteera berriak eraikitzeko lanak zein Elorrio-Elorrio tartekoak ere.
2019/06/21 - 14:41
Milaka manifestarik Bilboko Kale Nagusia hartu dute grebaren bosgarren egunean
Ibilbidean zehar petardoak bota eta edukiontziak gurutzatu dituzte. Ertzaintzak pertsona bat atxilotu eta beste hiru identifikatu ditu.
2019/06/20 - 19:14
Muturreko jarraipen-datuak eman dituzte metalgintzako sindikatuek eta patronalak
Milaka langilek protesta egin dute Durangon eta Barakaldo eta Sestao artean egindako bi manifestaziotan. Bi pertsona atxilotu dituzte.
2019/06/14 - 12:47
Udalen osaketa, akordioen menpe
Gehiengo osorik ez dagoen udalerrietako askotan EAJ-PSE itunak baldintzatuko ditu Alkatetzak EAEn, baina oraindik ikusteko dago zer gertatuko den Iruñea eta beste udal batzuetan.
2019/06/10 - 16:17
Durangon eta Elorrion udal-ituna 'bideratuta' dute EH Bilduk eta Podemosek
Andeka Larrea alderdi moreko Komunikazio idazkariaren ustez, EAJren eta PSE-EEren arteko negoziazioak 'itxurakeria hutsa' dira; 'badakigu nola amaituko den', esan du.
2019/06/06 - 19:52
Ibilaldi eguneko inbertsioa estaltzeko haina diru bildu du Azkue ikastolak
Laguntza eman duten guztiei eskerrak eman dizkie Lekeitioko ikastolak. 2020ko Ibilaldia Elorrion izango dela iragarri dute. "Hel horri!" izango da leloa.
2019/05/30 - 14:17
Bizkaiko artista gazteen lana, zazpi udalerritan ikusgai
Ertibil Bizkaia erakusketaren hogeita hamazazpigarren edizioak hamazortzi artistaren beste horrenbeste lan erakutsiko ditu.
2019/05/14 - 11:52
Doako sarrerak Bizkaiko 38 museoetan, Museoen Nazioarteko Egunaren harian
Guztira, 65 bat jarduera antolatu dituzte Bizkaiko 24 udalerritako museoetan. Ekitaldietako batzuk larunbatez egingo dira, baina gehienak asteburua osoan gozatu ahal izango dira.
2019/04/14 - 01:06
Elorrio jendez gainezka, euskararen alde korrika
Pausoz pauso, kilometroak eginez jarraitu du euskararen aldeko lasterketaren 21. edizioak. Eguraldia lagun, Elorrion jende andana elkartu da kalean.
2019/04/13 - 22:24
Ehunka lagunek babesa adierazi diote Korrikari Elorrion
21. Korrikak ez du etenik, eta larunbat arratsalde honetan Elorrioko kaleak zeharkatu ditu. Ehunka euskaltzale elkartu dira bertan, euskararen aldeko lasterketari babesa adierazteko.
2019/04/13 - 09:54
Gipuzkoarren hauspoa jasota, Bizkaira igaro da Korrika
Astigarraga, Hernani, Andoain, Tolosa, Goierri, Zumarraga... Eibartik Ermuara jauzi eginez igaro du muga lekukoak. Durangaldean ibili ostean, Artea eta Zeanuri artean amaituko du eguna Korrikak.
2019/03/05 - 00:12
M8: Bizkaian deitutako manifestazio nagusiak
Greba feminista dela eta, hainbat mobilizazio antolatu ditu Mugimendu Feministak Bizkaiko hiri eta herrietan.
2019/01/17 - 16:53
Atxondo-Abadiño zatiko lanak lizitatu dituzte, 115,43 milioi euroan
EAEtik igarotzen diren Abiadura Handiko Treneko linea guztien lanak kontratatuta edo abian dira jada, Elorrio-Elorrio zatiarenak izan ezik, idazketa fasean baitago proiektua.
2018/12/12 - 17:27
Langile bat hil da Elorrion izandako auto-istripuan
Hildako beharginak behin-behineko kontratua zuen, bi hilabeterako, hain zuzen ere. Enpresan, lanean azaroaren 20an hasi zen.
2018/12/01 - 09:55
54 urteko gizon bat hil da Elorrion, trafiko istripuan
Autopsiaren emaitzen zain daude, heriotzaren arrazoiak argitzeko. Izan ere, ez dute baztertzen gidatzen ari zela hil izana gizonezkoa, arrazoi naturalengatik.