Albiste dira
lan-istripua Bizkaian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langile bat hil da Elorrion izandako auto-istripuan

Hildako beharginak behin-behineko kontratua zuen, bi hilabeterako, hain zuzen ere. Enpresan, lanean azaroaren 20an hasi zen.
Lan istripua Elorrion. Argazkia: @ikersalgadoser1
Lan istripua Elorrion. Argazkia: @ikersalgadoser1

Correos enpresaren 46 urteko langile bat hil da Elorrion auto-istripuan, langilearen motorrak eta autobus batek talka egin ostean, Trafiko Zuzendaritzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Istripua 14:45ean gertatu da Elizburu kalean, eta Ertzaintza nondik norakoak ikertzen ari da.

Istripuaren tokira bertaratutako osasun zerbitzuek langilearen heriotza konfirmatu dute.

Hildako beharginak behin-behineko kontratua zuen, bi hilabeterako, hain zuzen ere. Enpresan lanean hasi zen aurrenekoz azaroaren 20an, ELAk zehaztu duenez.

Lanpostuan gertatutako heriotza salatu du sindikatu abertzaleak agiri batean, “prekarietateak hiltzen duela agerian geratu delako beste behin ere”. Gainera, 2018ko abuztuan Correoseko beste langile bat Gasteizen hil zela gogorarazi du ELAk.

Hildakoaren senideei, lagunei eta lankideei elkartasuna adierazi die sindikatuak. Lan-baldintzen ondorioz postariak arriskuan direla salatu du ELAK: “banaketa motorrean egiten dutenen kasuan, gainera, trafikoari datxekion  arriskua dute”.

Horregatik, lan-istripu arriskua murrizteko politikak eta neurriak eskatu dizkie Correosi eta Espainiako Gobernuari.

Era berean, “erantzukizuna onartzeko” eta prebentzioan zein lan-osasunean “benetan” inbertitzeko eskatu dio LABek Correosi.

Correoseko enpresa-batzordeak elkarretaratzea egingo du ostegun honetan, Bilbon, beharginaren heriotza salatzeko. Protesta 12:00etan hasiko da, Alameda Urkijoko egoitza zentralaren aurrean.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X