Elorrio
2014/02/08 - 09:38
Sakabanaketa politikaren aurka, jendetza bildu da Elorrion
17:45ean manifestazioa abiatu da, txalo eta oihu artean. Arkaitz Bellon, Cadizko Puerto I espetxean, etxetik 1.000 kilometrora , aste honetan hil den presoaren heriotza salatu dute Elorrion.
2014/02/07 - 23:40
Ezezagunek 16 pneumatiko erre dituzte Abadiño-Elorrio errepidean
Erasotzaile taldeak gurpilei su eman die eta errepidean gurutzatu ditu 20:30 aldera bi noranzkoetan, Muntsaratzen.
2014/02/07 - 16:24
Arkaitz Bellonen gorpua Elorriorako bidean da
Arrazoi naturalengatik hil zela esan du autopsien txostenak. "Etxeratentzat argi dago Arkaitz Bellonek 13 urtez bete duen zigorrak harreman zuzena duela heriotza eragin dion amaierarekin", dio.
2014/02/07 - 14:41
Elkarretaratzea Elorrion Arkaitz Bellonen heriotza salatzeko
Jende ugari bildu da guar goizean Elorrion Arkaitz Bellon euskal presoaren heriotza salatzeko.
2013/12/30 - 21:02
Bi lagunek autotik ateratzea lortu dute, Elorrion, ibaira erori ostean
Gertakaria 14:20 aldera izan da, San Agustin parean, Segurtasun sailak azaldu duenez. Auto bat ibaira erori da eta oraindik ez dakite zergatik.
2013/12/27 - 21:22
AVTk protesta egingo du Euskadin, ETAko presoen kaleratzea salatzeko
Arrasate, Elgoibar, Eibar, Durango eta Elorrio bisitatu eta udalerri bakoitzean lore eskaintza bat eta minutu bateko isilunea egingo dituzte.
2013/02/16 - 17:42
Elorrioko eskiatzaile bat zauritu da hegal batetik erorita, Belaguan
Erorketaren ondorioz, hainbat kolpe eta zauri jaso ostean, 28 urteko eskiatzailea helikopteroz erreskatatu eta Nafarroako Ospitalera eraman dute.
2013/02/03 - 23:03
Gidari batek txirrindulari bat jo eta ihes egin du Elorrion
Txirrindulariak larritasun maila ezberdineko zauriak izan ditu gorputz osoan. Gidariak, berriz, baimendutako alkohol-tasa hirukoiztu egin du.
2012/01/07 - 17:16
Kea harnasteagatik hil zen Elorrioko gaztea
Dirudienez, 24 urteko gaztea lokalean lo gelditu da, sutea eragin duen berogailu bat bertan zela, gertakaria izan den lekutik gertu dagoen taberna bateko jabeak azaldu duenez.