Arkaitz Bellonen heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sakabanaketa politikaren aurka, jendetza bildu da Elorrion

17:45ean manifestazioa abiatu da, txalo eta oihu artean. Arkaitz Bellon, Cadizko Puerto I espetxean, etxetik 1.000 kilometrora , aste honetan hil den presoaren heriotza salatu dute Elorrion.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Kartzela politikaren kontrako manifestazio jendetsua, Bellonen herrian

Elorrioko plazatik 17:45ean abiatu da manifestazioa. Jendetza batu da Arkaitz Bellonen sorterrian, sakabanaketa politika salatzeko. Manifestazioaren buruan, Arkaitzen bi lagun,  preso zendu berriaren argazki handi bat eskutan. Atzetik,  ikurriña handi bat eta manifestazioaren pankarta eraman dute senide eta lagunek, "Espetxe politika honi ez. Sakabanaketa politika amaitu" lelopean.  Elorrioko kaleak zeharkatu ondoren, txalo eta oihu artean, plazan amaitu da manifestazioa. Han, Bellonen bi adiskidek agiria irakurri dute: "Arkaitz, azkena izan behar duzu. Zure heriotza, eta esango dute nahi dutena, ez da batere naturala; menduzko kartzela politika ez baita batere naturala. Kartzela politika ankerrak hil zaitu. Bai Arkaitz, horrek hil zaitu! Eta nahikoa dela diogu".

Arkaitz Bellonen gorpua goizean heldu da Euskal Herrira, eta Otxandion egin diote lehen harrera elorriotarraren gorpuari. Atzo arratsaldean, 19:00etan, abiatu ziren Bellonen senitartekoak Cadiztik, goizean familiaren konfiantzazko medikuak autopsia egin eta gero.

Gorpua Iurretako beilatokian egon da. 11:00etan atera dute handik, eta  Iurretatik Elorriora auto-karabanan joan dira. Bidean, errepide ertzean, jendetza batu da, ikurriñak eta presoak Euskal Herritaratzearen aldeko zapiak eskutan. 12:00etan lagunek eta senitartekoek omenaldi zibila egin diote Arriola Antzokian; ekitaldi pribatua izan da, gertukoenei zuzendutakoa. Krespoi beltzak ikurrinetan eta krabelin gorriak eskuetan, jendetza batu da antzokiaren inguruan. Ondoren, antzokian bertan, hil-kapera ireki dute 15:00ak arte. Besteak beste, ezker abertzaleko ordezkaritza zabala izan da,  Laura Mintegi, Joseba Permach eta Pernando Barrena, eta LABeko Ainhoa Etxaide. Hil-kaperatik jendetza igaro da Belloni azken agurra ematera eta familiari elkartasuna adieraztera.

Autopsiak

Auzitegiko Institutu Anatomikoaren auzitegi medikuak eta Arkaitz Bellon euskal presoaren familiak jarritako konfiantzazko medikuek egindako autopsien aurretiazko txostenaren arabera, "arrazoi naturalengatik bat-bateko heriotza izan zuen", horregatik "ez dago eragindako heriotzaren susmorik".

Ohar batean Etxeratek azaldu zuenez, "nolanahi ere, falta diren frogen emaitzei itxaron behar zaie, baita behin betiko txostenari ere".

"Etxeratentzat argi dago Arkaitz Bellonek 13 urtez bete duen zigorrak harreman zuzena duela heriotza eragin dion amaierarekin. Torturak, jipoiak, lekualdaketak eta etengabeko tentsioak zuzenean eragiten dute osasunean", azaldu du. Egoera horiek "ez dira arrisku faktore bat bakarrik, erabakigarriak baizik", gaineratu zuen Etxeratek.

 

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Etxanobek itun handia proposatu du Bizkaiaren etorkizuna eraikitzeko

Urtero legez, Bizkaiko aldundiak San Inazioko harrera ekitaldia egin du. Bizkaiko eta Gipuzkoako patroiaren eguna ospatzeko abuztu aurreko azken ekitaldi politiko nagusia da, eta ordezkari ugari biltzen du. Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiak itun handi bat proposatu du Bizkaiaren etorkizuna eraikitzeko. Lurraldeen arteko aldeak eta berezitasunak errespetatu egin behar direla adierazi du, benetako berdintasuna lortzeko.

(Foto de ARCHIVO)

La expresidenta del Parlament de Cataluña Laura Borràs sale del TSJC, 4 de abril de 2025, en Barcelona, Catalunya (España). El Tribunal Superior de Justicia de Cataluña (TSJC) ha pedido al Gobierno el indulto parcial de la expresidenta del Parlament, condenada a cuatro años y medio de cárcel por delitos de prevaricación y falsedad en documento oficial por los contratos adjudicados en la Institució de les Lletres Catalanes (ILC), y ha suspendido su ingreso inmediato en un centro penitenciario. Mientras el Gobierno resuelve la petición de indulto, se ha suspendido la ejecución de la condena de prisión de Borràs, aunque no los años de inhabilitación que se le impusieron, por lo que no podrá ejercer ninguna actividad, empleo o cargo público.



David Zorrakino / Europa Press

04 ABRIL 2025;BARCELONA;CATALUÑA;INHABILITACIÓN

04/4/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuak indultu partziala eman dio Laura Borras Kataluniako Parlamentuko presidente ohiari

Kataluniako Letren Institutuaren zuzendari zen garaian hainbat kontratu publiko modu irregularrean esleitzeagatik lau urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri zion Kataluniako Auzitegi Nagusiak, baina auzitegiak berak indultua emateko eskatu zuen, espetxera sartzea saihesteko. 13 urteko inhabilitazioa eta 36.000 euroko isuna ere ezarri zizkioten, eta zigor horiek ez dizkiote kendu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X