Elurra
2022/04/01 - 16:20
Elurra bota du goizetik Nafarroan, aparteko arazorik sortu gabe
Iparraldean gogoz bota du, eta A-15 errepidea itxita egon da. Iruñean, ordea, ez ditu kaleak zuritu, tarteka egin duelako goizean zehar.
2022/04/01 - 15:49
Elurrak Hego Euskal Herriko herriak eta errepideak zuritu ditu
Hotz boladak euria, elurra, gaueko izotza eta eguneko tenperatura baxuak eragin ditu Euskal Autonomia Erkidego osoan eta Nafarroan.
2022/04/01 - 15:14
A-15 errepidea berriz ireki dute
Itxita egon da Nafarroa eta Gipuzkoa arteko errepidea, elurragatik, baina makinak lanean egon ondoren, berriz ireki dute.
2022/04/01 - 14:07
Ibilgailuek kateak erabili behar dituzte Opakuan
Elurrak neguko ohiko irudia utzi du Opakuako mendatean (Araba), 1.020 metrora. Zuriz estalita dago, eta kateak beharrezkoak dira ibilgailuentzat.
2022/04/01 - 11:58
Elurrak zuri utzi du Iruñeko Gaztelu plaza
Goizeko lehen elurrak zuritu egin du Iruñeko Alde Zaharra. Gaztelu plaza zuri-zuri utzi du goizean elurrak.
2022/04/01 - 11:34
Elurra mara-mara goizaldean Iruñeko Alde Zaharrean
Elurra mara-mara bota du goizaldean Iruñeko Alde Zaharrean eta teilatuak zuritu dira.
2022/04/01 - 11:17
Elurra bueltan da Iruñean
Negu giroa itzuli da Euskal Herrira, eta barnealdean elurra bota du. Iruñeko kaleak berriz zuriz esnatu dira ostiral goizean.
2022/04/01 - 02:30
Elurragatik alerta laranja ezarri dute Hego Euskal Herrian larunbat goizera arte
Elur maila 200-300 metrora egongo da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean eta ia Nafarroa osoan. Ia 10 urte dira apirilean elurteengatik alerta laranja ezartzen ez dela.
2022/03/31 - 19:17
Neguko Bidezaintza Plana aktibatu dute Euskadin, elur arriskuagatik
21:00etan aktibatu dute plana, hain zuzen ere, Fase Operatiboan. Elurragatik iragarritako alerta laranja gauerditik larunbatera goizera arte (10:00) egongo da indarrean.
2022/03/31 - 19:01
Eskola kirola bertan behera utzi dute Araban larunbaterako
Hego Euskal Herria alerta laranja izango da ostiralean eta larunbatean, elurrgatik. Igandeko ekitaldiei eutsi egin diete, eguraldiak hobera egingo duelako.
2022/03/31 - 16:10
200 metrotan elurra ikusiko dugu bihar, eta 400 metrotik gora lodituko du
Andoni Aizpuru Eguraldia saioko aurkezleak azaldu digu biharko elur asko dagoela aurreikusita apirila izateko, baina udaberrian tarteka eguraldi aldaketa horiek gertatzen direla.
2022/03/31 - 11:24
Gipuzkoak A-15 errepidea itxi lezake iluntzetik aurrera
Euskalmetek elurra iragarri du 200-400 metrora. Beraz, iragarpena betez gero, Aldundiak A-15aren Gipuzkoako zatia itxiko du, bi noranzkoetan, elurra egiten hasten denean.
2022/03/30 - 14:32
Elurragatik abisu horia ezarri dute EAEn eta alerta laranja Nafarroan ostiralerako: 400 metrora egingo du
Ostegun gauean aktibatuko dituzte abisuak, eta ostiralean egun osoan zehar egongo dira indarrean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean eta ia Nafarroa osoan. Baliteke Gasteiz eta Iruñea zuri ikustea ostiralean.
2022/03/29 - 14:20
Abisu horia ezarri dute ostegunetik aurrera, elurragatik
Gau partean 700-900 metro inguruan koka liteke elur-kota Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean eta Nafarroako Pirinioetan. Ostiralerako maila are gehiago jaitsiko dela ohartarazi dute.
2022/02/27 - 15:41
Candanchuko pista-zapaltzaileen lana ezagutu dugu, gertutik
Elur zapaldu goxoaren gainean eskiatu ahal izateko, ezinbestekoa da eski-estazioko langileen lana. Makinekin egiten dute.
2022/02/15 - 01:33
Abisu horia Euskadin, olatuengatik eta elurragatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak aurreikusi duenez, 4 metrorainoko olatuak espero dira, eta elurra barnealdean, 800-900 metroan.
2022/01/30 - 22:05
'Bonbogenesiak' AEBko hamar estatu kolpatu ditu, eta 70 milioi laguni eragin die
Estatu Batuetako ipar ekialdea zurituta gelditu da. 'Bonbogenesia' deitu diote adituek azken urteotako ekaitzik gogorrenari. Hamarestatu kolpatu ditu eta elurra ez ezik, urakan itxurako haizea eragin du. Milaka hegaldi bertan behera geratu dira baina elurraz gozatzeko aukera ere utzi du denboraleak.
2022/01/27 - 10:11
Elurrak Jerusalem estali du
Jerusalem hamabost zentimetro baino gehiagoko elur geruza batekin estalita esnatu da, Elpida ekaitzak eragindako elurte handi baten ondoren. Elurte horren ondorioz, hiriko ia sarbide guztiak itxi behar izan dituzte eta garraio publikoaren zati handi bat bertan behera utzi dute.
2022/01/25 - 10:48
Elurte handi batek aireko eta errepideko garraioa eten du Istanbulen
Istanbulgo aireportuaren jarduerak bertan behera geratu ziren atzo, printzipioz ordu gutxi batzuetarako, baina itxiera luzatu egin behar izan dute. Oraingoz, auto pribatuen trafikoa ere debekatuta dago.
2022/01/22 - 17:35
Izotza dagoenean mendian nola ibili azaldu diote Nafarroako suhiltzaileen erreskate taldekoek ETBri
Elurra oso hormatuta dago eta tenperatura hotzek izotz plaken arriskua areagotzen dute. Suhiltzaileek diote horrelako egunak ez direla egokiak eskiatzeko edo erraketekin ibiltzeko.