Abisu horia ezarri dute ostegunetik aurrera, elurragatik
Euskalemet Meterologiaren Euskal Agentziak eta Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak abisu horia ezarri dute elurragatik ostegunerako, hilaren 31rako, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean eta Pirinioetan. 1000 metrotik behera egin lezake elurra, eta egunaren amaieran, 700-900 metro inguruan koka liteke. Ostiralerako elur-kota are gehiago jaitsiko dela ohartarazi dute.
Ostegunean elur-kota 1200-1400 metro inguruan egongo da egunean zehar. Zaparradak botako ditu, sarriago Kantauri isurialdean, eta ipar partean baliteke trumoi-ekaitzak jotzea eta txingorra egitea, bereziki egunaren bigarren zatian. Gauerako, baina, elur-kotak behera egingo du eta 700-900 metro inguruan kokatuko da.
Arabako erdialdea, Gipuzkoako barnealdea, Ebro ondoko eskualdea eta Bizkaiko barnealdean egongo da indarrean abisua. Elurrak 0-5 cm-ko lodiera izan dezake 1000 metrora, baina 600 metrotik behera ez da elurrik pilatuko.
Nafarroan, Pirinioetan, 10 zentimetroko geruza pila daiteke egun osoan.
Ostiralerako, baina, elur-kora are gehiago jaitsiko dela ohartarazi dute Euskalmetek eta Aemetek.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda