Gipuzkoak A-15 errepidea itxi lezake iluntzetik aurrera
Elurrak A-15 errepidea ixtea eragin lezake Gipuzkoan gaur gauean eta bihar, ostirala. Euskalmetek elurra iragarri du 200-400 metrora. Beraz, iragarpena betetzen bada, Foru Aldundiak obretan dagoen errepideko Gipuzkoako zatia itxiko du, bi noranzkoetan, Andoaindik Berastegira.
Edozein kasutan, elurretan hasi arte ez dute errepidea itxiko. Bertako langileek eta trafiko agenteek bertatik bertara erabakiko dute errepidea itxi ala ez. Trafikoa Berastegitik Tolosarako errepidera bideratuko dute.
Errepidea berriz irekitzeko erabakia modu berean hartuko dute. Elurra atertu ondoren, bertatik erabakiko dute errepidea modu seguruan zabaltzeko baldintzak dauden.
A-15a itxita dagoen bitartean, garraiolariak ezingo dira GI-2130 errepidetik ibili, eta N-I edo A-10 errepideak erabili beharko dituzte Gipuzkoara edo Nafarroara joateko. Ibilgailu arinek Tolosa-Berastegi errepidea (GI-2130) erabili ahalko dute, eta gero A-15ean berriro sartu, Nafarroan. Foruzaingoa eta Ertzaintza elkarrekin arituko dira trafikoa bideratzeko lanetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda