Elurra
2021/01/19 - 15:09
Nafarroa, Filomenagatik hondamendi eremu izendatu dituzten zortzi erkidegoen artean
Enbatak elurte handia utzi zuen Nafarroako erdigunean eta Erriberan.
2021/01/16 - 20:31
Mendiko erreskateak bikoiztu egin dira Gabonetatik
Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak (UVR) 30 pertsona inguru erreskatatu ditu azken hiru asteetan. Tenperaturak goraka hasi diren honetan, elurrarekin kontuz ibiltzeko eskatu dute.
2021/01/14 - 21:23
Ikaragarrizko elur-jausia, Gorbeia mendian
Zabaleran 20 bat metro izan ditzake eta luzeeran 100 bat. Elurra jausita, lurra agerian geratu da. Zorionez, elurrak ez du inor harrapatu.
2021/01/12 - 21:46
Elurra kentzeko palen salmenta % 800 igo da
Hala esan digute Legazpiko Bellota enpresan. Bertatik kudeatzen dituzte espainiar Estatu guztirako eskariak.
2021/01/12 - 09:48
Aralarren istripua izan duen gizon bat helikopteroz erreskatatu dute
Min hartutako gizona borda baten barruan zegoen, Aralarko meategietarako bidean. Hanka batean zuen min eta ezin zuen bere kabuz jaitsi.
2021/01/11 - 15:44
Hotz-bolada berri batek elurra bota duen lurraldeetan egoera zailduko du
Madrilen hotzak elurrari hartuko dio lekukoa. Gaurtik aurrera izotzak sortuko ditu lehendik txikiak ez diren arazoak.
2021/01/11 - 15:38
Egoerak hobera egin du, baina atzerapen handiak daude oraindik garraioetan
Filomena urrundu da, baina oraindik ere garraioetan eragina du. Egoerak hobera egin du, baina hegaldietan oraindik atzerapen handiak daude.
2021/01/11 - 15:04
Bilbo eta Madril arteko goizeko lehen hegaldia bertan behera utzi dute elurteagatik
Gainera, ibilbide bereko bigarren hegaldiak atzerapena izan du. Barajastik Loiura 15:45ean heldu behar den Air Europa hegaldia ere bertan behera utzi dute.
2021/01/11 - 10:11
Zortzi mendate itxita daude Hego Euskal Herrian, elurragatik
Euskal Meteorologia Agentziaren eguraldi iragarpenaren arabera, astelehenean hotz egiten jarraituko du, baina ez da apenas prezipitaziorik izango.
2021/01/11 - 09:29
Elur-jausi batek eskiatzaile bat harrapatu du Lepoederren
Joan den ostiralean eskiatzaile bat harrapatu zuen elur-jausi batek Lepoederren, Orreagatik gertu. Eskiatzaileak segurtasun-airbag bat aktibatu zuen (irudiak: @bomberos_na).
2021/01/10 - 22:05
Ertzaintzak bi gizon erreskatatu ditu Ganekogorta mendian
Mendizaleak galduta zeuden, elurretan harrapatuta, eta erreskate taldea eurengana heldu ahal izan da. Biak hipotermiarekin iritsi dira Gurutze Gorriaren anbulantziaraino.
2021/01/10 - 15:46
Ezin da ez trenez, ez autobusez, ez hegazkinez Euskal Herritik Madrilera heldu
Barajasko aireportuak itxita jarraituko du igande arratsaldera arte gutxienez. Igandeko Madrilerako eta Bartzelonarako trenak ere, bertan behera.
2021/01/10 - 15:42
Mario Garcia adituaren gomendioak, errepidera elur denboraletan ateratzeko
Irten aurretik larrialdietarako kit bat prestatu behar da: ura, janaria eta telefonoa. Aurreko autoarekiko distantzia handitu beharra dago. Arriskurik handiena izotz beltza da, ez baita ikusten.
2021/01/10 - 15:37
Filomena igarota, hotza eta izotzaren arriskuaz ohartarazi du Aemetek
Elur denboralearen ostean, hotz bolada sartuko da Iberiar Penintsulako ipar-mendebaldetik. Madrilgo errepide nagusiak garbi daudela baieztatu du Espainiako Gobernuak.
2021/01/10 - 15:32
Elurzaleek arazoak eragin dituzte herri txikietan eta errepideetan
Abenduaren 30etik hona 168 isun inguru jarri ditu Ertzaintzak, gehienak Urkiolarako bidean. Horrelakoak ez gertatzeko, dispositibo berezia jarri du indarrean Ertzaintzak asteburuan.
2021/01/10 - 15:27
Filomenaren indarra etengabea da, elurra elurraren gainean eta geruza loditzen
Arabako txokoek zuri jarraitzen dute. Olarizu parkea Gasteizen elur pista paregabea bihurtu da egunotan. Jendetza gerturatu da Zugaztietara. Oiz mendiak, beste behin, jolas parke baten itxura izan du.
2021/01/10 - 15:18
Bihar Espainiara iritsiko diren 300.000 txertoen banaketa bermatu nahi du Gobernuak
Dosiak banatzeko, atsedenlekuetan harrapatuta dauden kamioiak atzeratzeko eta konboiak osatzeko asmoa du Espainiako Gobernuak. Madrilgo aireportuko pistak garbitzen igaro dute gaua.
2021/01/10 - 12:56
Zazpi mendate itxita daude elurragatik eta izotzagatik Hego Euskal Herrian
Filomena Euskal Herritik igaro ondoren, igandean hotzak jarraituko du, baina prezipitazioak askoz gutxiago izango dira.
2021/01/10 - 00:15
Anboton galdutako 30 urteko mendizalea onik aurkitu dute
Mendizalea 1.100 metrora harrapatuta zegoen. Larrialdi zerbitzuek aurkitzeko dispositiboa baldintza oso zailetan eraman dute aurrera elurragatik eta izotzagatik.
2021/01/09 - 21:31
Lau hildako utzi ditu Filomena denboraleak Espainian
Malagan, bi pertsona hil dira ibaiak autoa eramanda. Gainera, milaka kamioilari daude Espainiar Estatuko errepideetan harrapatuta, bideak garbitzeko zain.