Eguraldia eta trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zazpi mendate itxita daude elurragatik eta izotzagatik Hego Euskal Herrian

Filomena Euskal Herritik igaro ondoren, igandean hotzak jarraituko du, baina prezipitazioak askoz gutxiago izango dira.
Errepidea Gasteizen.
Errepidea Gasteizen. Argazkia: Jose Antonio Fernandez de Luco.

Elurrak eta izotzak errepideak ixtea eragin du. Euskal Autonomia Erkidegoan bost mendate daude itxita: Azurki, Elosua eta Karabieta Gipuzkoan, eta Herreta eta Urduña Araban.

Bestalde, Segurtasun sailak emandako datuen arabera, Bernedon beharrezkoak dira kateak mota guztietako ibilgailuentzat.

Opakuan turismoak baino ezin dira ibili, kateekin. Beste guztientzat itxita dago mendatea.

Nafarroan, Ebroko Autobidea (A-68) itxita dago kamioientzat, Zaragozarako noranzkoan, Aragoiko zatian pilatutako elurragatik.

Bigarren mailako errepide sarean, NA-137 (Burgi-Izaba-Iparraldea) itxita dago 47. kilometrotik aurrera (Belaguako mendatea) elurtegiak eta izotz plakak sortu direlako errepidean, eta N-2011 (Espartza Zaraitzu-Iparraldea) itxita dago Iturzaeta mendatean, arrazoi berdinengatik.

Kateak beharrezkoak dira hurrengo zatietan: NA-718 (Lizarra-Olatzagutia) 17. eta 38. kilometroen artean (Urbasako mendatea), NA-7210 (Meano-Araba) 4,9. eta 6,3. kilometroen artean, NA-7230 (Viana-Aguilar Kodes) 8. eta 16,9. kilometroen artean (Arasko mendatea), NA-7510 4. kilometrotik aurrera (Baraibar), NA-138 (Iruñea-Iparraldea Aldudetik) 11. eta 24. kilometroen artean (Urkiagako mendatea), NA-1740 (Irurita-Eugi) 6. eta 22. kilometroen artean (Artesiagako mendatea), NA-176 (Garde-Anso) 8. kilometrotik aurrera (Matamachoseko mendatea) eta NA-2000 (Izaba-Zuriza) hasieratik.

Gauean, elurra kentzeko 82 makina egon dira lanean errepideak erabilgarri mantentzeko, bidetik elurra eta izotza kentzen. Ez da biktimadun istripurik izan.

Nafarroako Gobernuak beharrezkoak ez diren desplazamenduak ekiditea eta ibilgailuak ez erabiltzea gomendatzen du.

Errepideez gain, Madrilerako eta Bartzelonarako tren zerbitzuak ere etenda jarraitzen du, eta Barajasko aireportua itxita dagoenez, ez da hegaldirik egongo igandean.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Elurra eta gero, izotza

Filomena Euskal Herritik igaro ostean, Euskalmetek

Goizaldean oraindik elurra bota du zenbait puntutan, baina egunean zehar prezipitazioak gutxitzen joango dira.

Elur maila 300-500 metrotan kokatuko da. Barnealdean izotz txiki-handia egingo du. Kostaldeko zenbait tokitan izotz txikia egin dezake, bereziki Gipuzkoan. Egunaren erdiko orduetan izotza mendi inguruetan egingo du.

Zure interesekoa izan daiteke

Bilbao, 20/06/2026.- Varios colectivos, entre ellos, Euskal Herriko Global Sumud Flotilla, GKS, Herri Norte y familiares y amigos de Iñigo Cabacas, convocan una manifestación en Bilbao para denunciar "la brutalidad de la Ertzaintza". EFE/Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzaren "kriminalizazio kanpaina" eta Ertzaintzaren "basakeria" salatu dute milaka pertsonak Bilbon

Milaka lagun eta gizarte eragile, Global Sumud Euskal Herriako kideak tartean, bildu dira arratsaldean Bilbon, "Poliziaren zigorgabetasunaren eta errepresioaren aurka" protesta egiteko. Eusko Jaurlaritzak "herri mugimenduaren aurka egindako kriminalizazio kanpaina" eta "Ertzaintzaren basakeria" salatu nahi izan dute, eta EAJk "protestarako eskubidea bere interesekoa denera mugatzen duela" ohartarazi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X