Bilbo eta Madril arteko goizeko lehen hegaldia bertan behera utzi dute elurteagatik
Bilbo eta Madril arteko goizeko lehen hegaldia bertan behera geratu da, eta hurrengoak atzerapena izan du, Madril-Barajasko Adolfo Suarez aireportutik datorren hegaldiaren zain. Aireportu hori "pixkanaka-pixkanaka" bere eraginkortasuna berreskuratzen ari da, elur denboralearen ondorioz itxita izan ostean.
Aenako iturriek jakitera eman dutenez, Bilbotik Madrilera 06:50ean etorri behar zuen hegaldia bertan behera utzi zuten atzo gauean eta Barajastik etorri behar duen Iberiako hegaldiaren zain daude, 08:40an Bilbon lur hartu eta 09:25ean Madrilera abiatzekoa baitzen.
Bestalde, Barajastik atera eta Loiura 15:45ean heldu beharreko Air Europako hegaldia bertan behera utzi dute. Iberia konpainiaren hegaldiak ez dituzte bertan behera utzi, eta Madrildik atera eta 16:50ean ailegatuko omen da Loiura; 21:00etan izango da ibilbide hori egiten duen azken hegaldia. Madrilgo aireportuan egunak aurrera nola egiten duen zain daude erabiltzaileak. Aenak adierazi duenez, "eraginkortasuna berreskuratzen ari da pixkanaka-pixkanaka irteerak eta sarrerak egiten".