Zortzi mendate itxita daude Hego Euskal Herrian, elurragatik
Elurra edota izotzak eraginda, bigarren mailako hainbat mendate itxi behar izan dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan: Azurki, Elosua eta Karabieta, Gipuzkoan, eta Bernedo, Opakua eta Urduña, Araban.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 08:30 aldera zabaldutako informazioaren arabera, ibilgailu guztiek kateak behar dituzte Araban Herrera mendatetik zirkulatzeko. Dena dela, errepide sare osoan arretaz gidatzea gomendatzen dute.
Nafarroan, bigarren mailako errepide sarean, itxita daude NA-2012 errepidea (Otsagabia-Irati), 7. kilometrotik aurrera, eta Larraineko mendatea, 6. kilometrotik aurrera.
Gainera, kateak beharrezkoak dira hurrengo errepideetan: NA-137 (Burgi-Izaba-Ipar Euskal Herria) errepidean, 50. kilometrotik aurrera; Baraibartik Aralarrerako igoeran, 4. kilometrotik aurrera; NA-2000 errepidean (Izaba-Zuriza), hasieratik; NA-7230 (Viana-Aguilar Kodes) errepidean, 8. kilometrotik; NA-7210 (Meano-Araba) errepidean, 4. kilometrotik aurrera, eta NA-7130 errepidean, 12. kilometrotik aurrera.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak