Emakunde
2020/01/28 - 15:41
Jaurlaritzak indarkeria matxistaren biktimentzako laguntzak eta babesa indartu ditu
Berdintasun Legearen bigarren erreforma onartu du gobernu kontseiluak, eta, besteak beste, salerosketaren biktimei edo indarkeria ingurune batean bizi diren adingabeei aitortza egitea aurreikusten du.
2020/01/26 - 14:38
3.100 emakumeri eraso egin zieten bikotekide eta bikotekide ohiek 2019an Euskadin
Biktima kopurua % 3,65 igo da 2018tik 2019ra. Nabarmentzekoa da, gainera, askatasun sexualaren kontrako delituak %9,6 hazi direla aurreko urtearekin alderatuz gero.
2020/01/20 - 21:45
Ia % 10 igo dira askatasun sexualaren aurkako delituak EAEn, 422 salaketarekin
Bizkaian % 23,3 igo dira salaketak. Araban, berriz, % 12,7 jaitsi dira. Gipuzkoan % 0,75eko igoera izan dute.
2020/01/02 - 21:28
Erailketa matxistarik gabe bukatu da 2019a Hego Euskal Herrian
Lehen aldia da, 17 urtean, estatistikak daudenetik, gizon batek ez duela bere bikotekidea edo bikotekide ohia erail. Espainiar Estatuaren kasuan, iaz indarkeria matxistak 55 emakume erail zituen.
2019/12/18 - 18:55
Concepcion Maria Carranza Emakunde Saria, emakume migratzailekin egindako lanagatik
Epaimahaiak azpimarratu du 20 urte baino gehiago eman dituela ahultasun handiko egoeretan dauden emakumeen ahalduntze feministan
2019/12/02 - 16:31
Dibertsitate funtzionala duten emakumeen lan-prekarietatea salatu du Emakundek
Guztira, 40 emakumek parte hartu dute; desgaitasunen bat duten 26 gazte, beren lan-esperientziak azalduz, eta 14 berdintasun- eta enplegu-teknikarik.
2019/11/27 - 14:35
Bideo jokoek nesken eta mutilen arteko eten digitala sendotzen dute
Matxismoak eremu digitalean duen lekua eta horrek nerabeengan dituen ondorioak aztertu ditu Emakundek kaleratutako ikerketa batek.
2019/11/25 - 13:28
Emakumeen aurkako indarkeria kontrako elkarretaratzea, Lehendakaritzan
Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela Lehendakaritzaren egoitzen egin den elkarretaratzean parte hartu du Urkullu lehendakariak.
2019/11/22 - 19:38
'Atzerapausorik ez' onartzeko eskatu dio Emakundek gizarteari
"Berdintasunaren alde eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontra emaniko aurrerapauso bakoitzak lan, esfortzu eta ardura handia behar izan du", Izaskun Landaidak gogorarazi duenez.
2019/11/22 - 16:03
Indarkeria matxistaren biktimentzako euskal telefonoak 3.000 dei jasotzen ditu urtero
Eusko Jaurlaritzak 2006an sortu zuen zerbitzua; biktimei informazioa eta laguntza ematen die, isilpean.
2019/11/19 - 18:49
2019ko Beldur Barik Topaketa Bilbon egingo dute, azaroaren 23an
Beldur Barik Topaketaren hamargarren edizioa Azkuna Zentroan izango da. Bertan, 2.200 gaztek baino gehiagok parte hartu duten lehiaketaren sari banaketa egingo dute.
2019/11/16 - 16:51
Askatasun sexualaren kontrako delituak %5,6 areagotu dira Euskadin
2019ko urtarriletik urrira, 339 emakumek salatu dute honelako erasoren baten biktima izan direla Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan.
2019/11/05 - 14:59
Emakundek laguntzak handitu ditu berdintasun planak egiten dituzten enpresentzat
Aurtengo ekitaldirako 160.000 euroko aparteko deialdia egin du. 2020rako, berriz, 200.000 eurora arte igoko du zenbatekoa.
2019/10/12 - 17:15
3.000 emakume baino gehiagok indarkeria matxista jasan dute, 2018an baino % 3 gehiago
2.152 emakumek bikotekide edo bikotekide ohien erasoak jasan dituzte, 607 emakumek familia barruko indarkeria salatu dute eta beste 254k sexu askatasunaren aurkako delituak salatu dituzte Euskadin.
2019/10/08 - 14:38
Berdintasunerako Guneak 140 jarduera eskainiko ditu datozen hiru hilabeteetan
100 erakunde eta elkartek 140 jarduera antolatu dituzte Euskadiko herri eta hiriburu ezberdinetan astearte honetatik abenduaren 13ra bitartean.
2019/09/29 - 15:12
Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita
Uribarri auzoko jaietan gertatu da erasoa, gaur goizaldean. Atxilotuetako bat erasoaren lekura eraman du arratsaldean Ertzaintzak erasoa nola izan den berritzera.
2019/09/23 - 17:23
EAEn ia 2.000 emakume prostituzioan ari dira
Euskadin emakume eta nesken salerosketaren eta sexu-esplotazioaren egoera ezagutzeko txosten bat landu du Emakundek.
2019/09/03 - 20:34
Alardearen gatazka 'elkarrizketa zintzoaren bidez' konponduko dela uste du Emakundek
Alarde tradizionalak eta Jaizkibel konpainiak elkarrizketa prozesu bat abiatzea onartu dute, 20 urtetik gora duen gatazkari irtenbidea emateko asmoz.
2019/09/03 - 17:54
Patriarkatua maila eta egitura guztietan dago, Emakunderen ikerketa baten arabera
Ikerketak lau arlotan oinarritu da: harreman patriarkalak ordaindutako lanetan eta ordaindugabekoetan, ongizatearen erregimenean eta arlo sozio-politikoan.
2019/09/03 - 16:06
Patriarkatuak eragin kaltegarria du emakumeentzat gizartearen arlo guztietan
Hala ondorioztatu du 'EAEko Demokrazia Patriarkala' izeneko lanak. Emakundek lagundu eta Jule Goikoetxea unibertsitateko irakasleak zuzendu du ikerketa.