Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita
Sexu-erasoa jasan duela salatu du emakume batek Bilbon, Ertzaintzak eitb.eus-i baieztatu dionez. Bi gizon atxilotu dituzte, zerikusia dutelakoan.
Biktimaren arabera, Uribarri auzoan izan da erasoa, gaur goizaldean. Hain zuzen ere, Uribarri-Matiko zonaldeko jaiak amaituko dira asteburu honetan.
Bilboko ospitale batean artatu dute emakumea.
Salaketa jarri du biktimak Ertzaintzaren aurrean eta honek ikerketa abiatu du Bilboko Udaltzaingoarekin elkarlanean. Handik gutxira atxilotu egin dituzte bi ustezko egileak.
Arratsaldean, erasoaren lekura eraman du Ertzaintzak atxilotuetako bat, gertatua berritzera.
Ingurua itxita zegoen eta polizia zientifikoa probak biltzen ari zen iritsi direnean.
Sexu-erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute arratsaldean, txosnagunean.
---------------------------------------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Hamahiru pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko bigarren gauean, bat indarkeria matxistagatik eta hiru lesioengatik
Jai gunean bi pertsona atxilotu dituzte lesioak eragiteagatik, bat atentatuagatik, beste bat epailearen aginduz, bi lapurretagatik eta beste bi telefono mugikorrak ebasteagatik.
Lehiaketa gastronomikoak hartuko du gaur Bilbo, bilbainadekin eta publiko guztientzako hamarnaka jarduerarekin batera
Musika, antzerki eta dantza ikuskizunak tradizio jarduerekin uztartuko dira astelehen honetan, hala nola lehiaketa gastronomikoarekin, zezensuzkoarekin eta su artifizialekin. Gaur Athleticeko jokalarien harrera izango da eta Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioa egingo du.
Hil egin da Morean erreskatatutako gizonezkoa, eta emakumeak kritiko jarraitzen du
20 eta 25 urteko neska-mutilak egoera Beriaingo urtegian erreskatatu zituzten.
Osasun Ministerioak eta erkidegoek gaur adostuko dute Ceutara txertoak bidaltzea
Bideokonferentzia bidezko bilera izango da, eta puntu bakar bat jorratuko dute, txerto hirukoitz birikoa eta barizelaren, poliomielitisaren, tetanosaren eta difteriaren aurkako txertoak bidaltzearen ingurukoa.
Metro koadroko 15 litro ur bota ditu ordubetean Gipuzkoan
Urola Erdian eta Urola Kostan bizi izan dira kazkabar eta zaparrada gogorrenak. Abisu horia aktibo izan da 22:00ak arte. Astelehena ere egun eguzkitsua eta beroa izango da eta arratsaldetik aurrera ekaitzak izan daitezke berriz ere.
'Bali' baleak jendetza erakarri du beste behin Bilboko kaleetan
‘Bali’ baleak eta haren itsas animalien segizioak beste urte batez ere jendetza erakarri dute Bilboko Kale Nagusiko desfile jendetsu eta tradizionalean. Ekitaldia Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako bat bihurtu da dagoeneko, eta aurten Txinako Urte Berriari egindako keinuak ere izan ditu
“Hau ez da kultura, hau tortura da” lelopean, protesta egin dute zezenketen aurkakoek Bilbon
“Hau ez da kultura, hau tortura da” lemapean, zezenen aurkako plataformak dozenaka lagun bildu ditu arratsaldean, Bilboko Zezen plazaren aurrean. Aste Nagusiaren barruan zezen korridak egiten dira eta horiekin amaitzea eskatzen dute. Egunero bilduko dira zezen plaza itxi dezaten eskatzeko.
Bi gazte oso larri erreskatatu dituzte La Morea urtegian
Bainulariek atera dute uretatik 20 urteko gizona, eta suhiltzaileek, berriz, 25 urteko emakumea. Bihotz-biriketako bizkortzeko maniobrak egin dizkiete, eta anbulantzia medikalizatuan eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
Zaparrada trumoitsuek eta kazkabarrak ezustean harrapatu ditu herritarrak Azpeitian, Zarautzen eta Zumaian
Bero izan da goizean goizetik, bero-hodeiak garatu dira Gipuzkoako hainbat tokitan, eta ekaitzak gogor du Urola Kostan arratsalde erdian. Ondoren, ekaitzak Bizkaiko kostalderako bidea hartu du. Zarauzko pilotalekuko sabaia kaltetu du txingorrak eta partida eten behar izan dute.
TicketBAI sistema txosnetan: aurtengo berritasuna, konpartsen kritiken artean
Kontsumizio bakoitzeko tiketa sortu behar dute, gero Ogasunera helarazi behar duten aitorpenarekin alderatu eta kontrol zehatzago bat egin ahal izateko. Konpartsek salatu dutenez, txosnak jarduera ekonomiko profesionala duten enpresen zakuan sartu nahi dituzte.