Emakunde
2023/01/13 - 11:49
Miren Elgarresta: "Euskal gizarteak indarkeria matxistaren aurrean duen jarrera apartekoa da"
Emakundeko zuzendariaren arabera, ez dago indarkeria matxistaren aurkako neurri hutsezinik, "arazo estrukturala, kulturala eta mundu mailakoa da", eta esparru guztietatik egin behar zaio aurre.
2023/01/12 - 13:17
Ongiz elkarteak jasoko du Emakunderen Berdintasun saria
Genero ezberdinen artean erabateko berdintasunean eta begirunean bizi gaitezkeela sinesten duen pertsona talde bat gisa definitzen da Ongiz.
2023/01/12 - 08:41
Albiste izango dira: Zigor Kodearen erreforma, Emakunde Saria eta 2023ko aurreikuspen ekonomikoa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/12/07 - 18:06
Emakundek ikerketa zabaldu dio Bilboko txoko zaharrenari, emakumeak sartzea galarazteagatik
Bilboko txoko honetara ostiral eta larunbat gauetan bakarrik sartu daitezke emakumeak, eta beti gonbidatu modura. Txoko honetako hainbat bazkide estatutuak aldatzea eskatzen ari dira, baina Zuzendaritzak ez du nahi.
2022/12/04 - 12:51
Sexu erasoak % 18 igo dira urtebetean Euskadin
Bizkaian izan dira eraso gehien: 231, urtarriletik urrira; baina, portzentualki, Araban izan da igoerarik handiena: % 72.
2022/11/25 - 13:03
Miren Elgarresta: ''Gizartea errotik aldatu behar dugu atzerapausorik izan ez dadin. Tentuz ibili behar dugu''
Emakundeko zuzendariak azaldu du aurtengo kanpainarekin, modu positiboan egin dietela dei gizon berdinzaleei gizon matxisten kontra egin dezaten.
2022/11/25 - 10:13
Elgarresta: ''Emakume helduen kasuan oso beharrezkoa izan da begirada propioa ematea''
Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak Egun On Euskadi saioan adierazi duenez, "bada garaia gzonei deialdi bat egin eta euren inplikazioa eskatzeko, ezinbestekoa delako aurrera egiteko".
2022/11/23 - 15:41
Miren Elgarresta: ''Haurtzarotik garrantzia eman behar zaio berdintasunari''
Gazte batzuk feminismoaren eta berdintasunaren aurka duten jarrerari buruz galdetuta, Miren Elgarrestak nabarmendu du ezin zaiela jarrera hauei garrantzirik kendu.
2022/11/14 - 15:55
Gizonei zuzendutako kanpaina aukerkeztu dute Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunerako
"Zer ez duzu ulertu nahi?" izango da aurtengo kanpainaren lelo nagusia arazoaren 25erako. Kanpainak zuzenean hitz egiten dio gizonari. Gizonak dira, emakumeekin batera, gizonei galdera egiten dietenak.
2022/11/14 - 12:44
Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean, gizonei zuzendutako kanpaina bateratua egin dute euskal erakundeek
"Zer ez duzu ulertu nahi? Bakarrik bai da baietz" lelopeko kanpaina aurkeztu dute Emakundek, foru aldundiek eta EUDELek. Izan ere, "gizonak dira", emakumeekin batera, indarkeria matxista desagerrarazteko "beste gizon batzuengana zuzentzen direnak".
2022/10/27 - 12:13
Bilbon indarkeria matxistaren biktima diren adineko emakumeak detektatzeko eta laguntzeko gida
Astearte honetan Emakundek genero biolentzia mota horren inguruko gida aurkeztu du. Gida hori Suspergintza erakundea eta Emakunderen arteko elkarlanaren emaitza da, eta EDE fundazioak ere parte hartu du.
2022/10/04 - 14:00
Miren Elgarresta eta Miren Saratxaga, Emakunde eta Gazteriako zuzendari berriak
Izaskun Landaida eta Agurtzane Llano ordezkatuko dituzte, hurrenez hurren.
2022/08/29 - 11:18
Izaskun Landaida: "Kasu bakar bat dagoen unetik, ezin dugu balorazio positiborik egin"
Emakundeko zuzendariak berdintasunezko jaien alde udalerrietan egin den ahalegina nabarmendu du, eta adierazi du eraso eta ziztadek erakusten dutela lanean jarraitu beharra dagoela.
2022/08/18 - 13:10
Ertzaintzak ziztaden biktimentzako gomendio sorta kaleratu du
Emakundek eta Eudelek abuztu hasieran eguneratutako protokoloaren ildotik doaz aholkuak, baina 112 larrialdietarako telefonora deitzea lehenetsi du Ertzaintzak, agenteek albait arinen jardun dezaten.
2022/08/01 - 13:55
Zer egin sumisio kimikoaren biktima edo kasu baten lekuko izan bazara?
Jaietan eraso matxistak prebenitzeko gida eguneratu du Emakundek, sumisio kimikoari buruzko eranskin bat gehituta. Dokumentuan, sintoma ohikoenak zeintzuk diren eta nola jokatu behar den azaldu dute. Gakoa: gertatutakoari garrantzirik ez kentzea eta gertatutakoaren berri lehenbailehen ematea.
2022/08/01 - 11:54
"Zainketa kolektiborako" deia egin du Azpeitiko alkateak ziztadengatik hainbat salaketa jaso ostean
Nagore Alkortaren arabera, bi emakume izan dira biktima eta hirugarren baten berri izan dute, baina Osakidetzaren konfirmazioaren zain daude. Ezein kasutan ez da sumisio kimikorik izan, lehen datuen arabera.
2022/07/31 - 15:00
Bikotekideak edo bikotekide ohiak 1.700 emakumeri baino gehiagori egin die eraso aurten Euskadin
2022ko lehen seihilekoan, Emakunderen datuen arabera, indarkeria mota hori % 11,4 hazi da iazko datuekin alderatuta.
2022/07/31 - 11:34
Izaskun Landaida: "Ziztadengatik kezkatuta gaude, baina zuhurtziaz jokatu behar dugu"
Emakundeko zuzendariaren hitzetan, ziztadek emakumeen askatasuna mugatzen dute, eta jazoera horien gainean "zuhurtziaz eta zorrotasunez" informatu behar da.
2022/06/30 - 14:50
Alarde parekideak normaltasunez eta alkateak harrera egin gabe desfilatu du Irungo kaleetan
Aurreko urteetan bezala, Irungo alkate Jose Antonio Santanok alarde tradizionala baino ez du hartu Irungo Udalean. Hala ere, Elkarrekin Podemos IUk, lehen aldiz, hiriko bandera eman dio alarde publikoari.
2022/06/30 - 12:41
Landaidak uste du "erabakiak hartu behar direla emakumeak jaietan berdintasunez barneratzeko"
"Tradizioak une historiko jakin batzuetan sortzen direla ulertzen dugu, baina garai berrietara egokitu behar dute emakumeei eta gizonei aukera berdinak eskaintzeko", esan du Emakundeko zuzendariak.