Sexu erasoak % 18 igo dira urtebetean Euskadin
Emakunde Emakumearen Euskal Institutuak jakitera eman duenez, aurtengo urtarriletik urrira, 433 emakumek salatu dute sexu erasoren bat Euskal Autonomia Erkidegoan; iaz, denbora tarte berean baino % 18 gehiagok.
Araban igo dira gehien delitu hauek, % 72, hain zuzen ere: 39 salaketa izan ziren 2021ean, eta 67, aurten.
Bizkaia % 22 igo dira: 189 eraso iaz, eta 231, aurten.
Gipuzkoan, dena dela, % 3 jaitsi dira: 139 iaz, eta 135, aurten.
Bikotekideen zein bikotekide ohien indarkeria jasan duten emakumeen kopurua ere igo egin da
Bikotekidearen edo bikotekide ohiaren biktima izan diren emakumeen kopurua ere % 15,5 igo da denbora epe horretan, Emakunderen datuen arabera: 2.876 salaketa jarri dira, iaz baino 387 gehiago.
Lurraldeka, % 24 igo dira kasu hauek Gipuzkoan: 927 emakume eraso dituzte bikotekideek eta bikotekide ohiek, aurreko urtean baino 179 gehiago.
Araban, 459 emakumeri egin diete eraso, aurreko urtean baino % 19 gehiagori.
Bizkaian, bestalde, eraso kopuruak % 10 egin du gora: 1.355 izan ziren 2021ean, eta 1.490 izan dira aurten.
Familia barruko indarkeriak ere gora egin du, baina gutxiago
Familia barruko indarkeria ere, bikotekidea edo bikotekide ohia ez den baina familiako kide den norbaitek eragiten duena, igo egin da. 826 emakumek salatu dituzte mota horretako erasoak urteko lehen 10 hilabeteetan (% 3,4 gehiago).
Indarkeria mota hau % 12,6 igo da Gipuzkoan (277 emakume aurten, iaz 246), % 0,8 igo da Araban (130, aurten, eta 129, iaz) eta; aldiz, % 1,2 jaitsi da Bizkaian (419 aurten eta 424 iaz).
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
La Oreja de Van Goghen abestiak ardatz, Donostia ezagutzeko tour turistiko bat sortu dute
Lander Agirreurreta donostiarrarekin batera, pop talde ezagunaren abestietan aipatzen diren txokoak bisitatu ditugu.
Txosnetako kontzertuak bertan behera hiru egunetan: abuztuaren 5ean Gasteizen, 14an Donostian eta 26an Bilbon
Kontzertuak bertan behera geratu dira ikuskizunetako langileek deitutako grebaren ondorioz.
Goizeko auto-ilaren ondoren, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak AP-8an eta A-1ean
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera. Araban, A-1 autobidean, Gasteiz parean eta Madrilerako bidean sortu dira pilaketak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, gazte bati lapurreta egiten eta hiltzen saiatzea egotzita
Atxilotua, 27 urtekoa, 21 urteko mutil baten furgonetan lapurreta egiten saiatu da lagun batekin, eta biktimak aurre egin die.
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.