Emmanuel Macron
2022/02/21 - 08:59
Eskandalua Frantziako adinekoen egoitzetan
Eztabaida hau Asanblada Nazionalera iritsi da, hauteskunde kanpaina pil-pilean dagoenean. Iturri ezberdinek egoitza pribatuen eredu hau zalantzan jarri dute, etekina lortzeko helburua nagusi dutelako, zainketen kalitatea kontuan izan gabe.
2022/02/20 - 18:40
Macronek eta Putinek premiazko ahalegina egitea adostu dute, Ukrainan su-etena berrezartzeko
Agintariek Ukraina, Errusia eta ESLAren arteko bilera berezia deitu dute "ordu gutxi barru", igande honetako telefono-deiaren ostean.
2022/02/18 - 23:41
Keinu matxista Von der Leyeni: Ugandako buruak ez dio agurrik egin, Macronek zuzendu duen arte
Europar Batasuna eta Afrikaren arteko bileraren harrera ekitaldian, Haji Abubaker Jeje Odongo Ugandako atzerri ministroa zuzenean joan da Charles Michel eta Emmanuel Macroni eskua ematera, EBko presidenteari begiratu gabe. Frantziako presidentea izan da Von der Leyeni ere agur egiteko eskatu diona.
2022/02/11 - 23:40
Putinek eta Bidenek telefonoz hitz egingo dute larunbat honetan
Errusiako eta AEBko presidenteek Ukrainako krisia izango dute hizpide, Estatu Batuek ohartarazitako errusiar inbasio posible baten aukerak eragindako tentsio testuinguruan.
2022/02/11 - 19:18
Putinek lau metroko mahai bat jarri zuen bileran, Macronek ez zuelako Errusian PCR bat egin nahi izan
Pisuzko arrazoi bat egon zen hain mahai luzearen atzean. Macronen segurtasun zerbitzuek uko egin zioten PCR proba egiteari, eta errusiar segurtasunak erabaki zuen distantzia gorde behar zuela Putinekin.
2022/02/11 - 01:26
Frantziako hauteskundeak: nor da nor Eliseorako lehian?
Hauteskundeak egiteko bi hilabete falta direnean, Presidentetzarako hautagaiak aztertu ditugu.
2022/02/10 - 20:03
Frantzian 14 erreaktore nuklear berri eraikitzea proposatu du Macronek
Frantziako presidenteak energia nuklearra sustatu nahi du datozen urteetarako, elektrizitatearen barne-ekoizpena bultzatzeko estrategia baten baitan.
2022/02/08 - 01:26
Errusia eta Ukrainaren arteko gatazka elkarrizketaren bidez konpontzeko denbora badagoela adierazi du Macronek
Emmanuel Macron eta Vladimir Putin hainbat orduz egon dira bilduta Moskun. Frantziako presidenteak aitortu du egoera "larria" dela eta azpimarratu du datozen egunak "erabakigarriak" izango direla.
2022/02/07 - 21:54
Ukrainako egoerarako konponbide bila joan da Macron Moskura Putinekin hitz egitera
Emanuel Macron Vladimir Putinekin bildu da arratsaldean Kremlinen. Ukrainako krisian tentsioa deseskalatzea eskatu dio Errusiako presidenteari, gerrarik egon ez dadin.
2022/02/07 - 20:18
AEB eta EB, "okerrenerako" prest
Europan gerra bat saihesteko erantzun kolektibo bat aurkitzea eskatu dio Macronek Putini. "Gaurko elkarrizketak hartu beharreko bidea, deseskalatzea, erraztu dezakeela uste dut", azpimarratu du Frantziako presidenteak.
2022/02/07 - 09:19
Macron, bitartekari Ukrainako krisian
Eliseoko Jauregiak ere ondo entzun dadila nahi du Errusiako presidenteak esaten omen duena: alegia "elkarrizketa sakonak" frantsesekin soilk egin ahal direla.
2022/02/04 - 07:55
Macronek banaka hitz egin du Putinekin eta Zelenskirekin Ukrainako krisiari buruz
Bide diplomatikoari eusten dio Frantziako presidenteak eta Errusiako eta Ukrainako presidenteekin telefonoz hitz egin du Ukrainako tentsioa baretzeko asmoz.
2022/02/03 - 15:21
Errusiarekin hitz egitea eta desekalatze militarra ditu helburu Macron presidenteak
Macron buru belarri ari da Europako ahotsa izan nahian eta gaur berriro ere telefonoz mintzatuko da Errusiako presidentearekin lehenik, ondoren Ukrainakoarekin. Aurretik Bidenekin hitz egin du eta Poloniako presidentearekin ere bai.
2022/01/21 - 17:57
Frantziako Konstituzionalak babestu egin du txertatze ziurtagiria, eta indarrean sartuko da astelehenean
Hilaren 24tik, txertatu gabekoak ezin izango dira sartu espazio publiko eta pribatu gehienetan, ekitaldi politikoetan salbu.
2022/01/19 - 20:20
Abortua Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunean sartzea proposatu du Macronek
Macron izango da Europako Kontseiluko presidentea datozen sei hilabeteetan eta bere agintaldian gauzatu nahi dituen ekimenen berri eman du Europako Parlamentuan egin duen agerraldian.
2022/01/16 - 21:38
Frantziako Asanblada Nazionalak txertoa inposatu du bizitza sozialerako eta bidaiatzeko
Aurreko osasun ziurtagiria (txertoak edo proba negatiboa) ordezkatuko du lege berriak, eta aurrerantzean hiru dosi hartzea edo gaixotasuna gainditu eta bi ziztada hartzea eskatuko dute.
2022/01/07 - 20:43
Kazakhstango krisiak ekialde-mendebalde blokeak utzi ditu berriro agerian
Europar Batasunak eta NATOk herritarren segurtasunean jarri dute azpimarra; baina Errusiak, Txinak eta Bielorrusiak Astanako Gobernua defendatu dute segurtasunaren izenean.
2022/01/06 - 10:28
Ipar Euskal Herriko 12 urtetik gorakoek txertatuta egon beharko dute toki publikoetan sartzeko
Frantziako Asanblea Nazionalak covid pasaportearen testuaren moldaketa onartu du eta aurki taberna, jatetxe eta garraiobide publikoetan sartzeko ez da
2022/01/05 - 09:51
Emmanuel Macron: "Txertatu gabekoak izorratzeko gogoz nago"
Frantziako egunkari bati eskainitako elkarrizketa batean Macron presidenteak iragarri duenez, koronabirusaren aurka ez txertatzeko erabakia hartu dutenak presionatzen jarraituko du. Adierazpen horiek zalaparta handia eragin dute.
2022/01/03 - 11:27
EBko Presidentetza frantziarra, martxan
2008an azken Presidentetza europarra izan ondoren, aurtengo urtarrilaren 1ean Frantziak berriz hartu du bere gain Europar Batasuneko Kontseiluko zuzendaritza.