Emmanuel Macron
2024/06/06 - 16:45
Munduko lider nagusiek Normandiako lehorreratzearen 80. urteurrena gogora ekarri dute
Duela 80 urte gauzatu zen Normandiako lehorreratzea, eta nazioarteko agintari askok horren urtemuga gogora ekartzeko ekitaldietan hartu dute parte ostegun honetan, Frantzian. Operazio militar horrek, Alemania naziaren gainbehera eragin zuen Bigarren Mundu Gerran.
2024/06/03 - 12:24
Macronen Gobernuaren aurkako bi zentsura mozio bozkatuko dituzte hauteskunde europarren bezperan
Astelehen honetan egingo dituzte eztabaidak, eta aurrera egiteko aukerak urriak badira ere, Frantziako Gobernuarentzat une politiko txarrean iritsi dira.
2024/05/23 - 18:42
Kaledonia Berrian protestak abiarazi zituen hauteskunde-erroldaren erreforma behin-behinean eten du Macronek
"Alde guztiei entzun ostean, hitz eman dut erreforma hau ez dadin indarrean sartu testuinguru honetan. Aste batzuk hartuko ditugu elkarrizketarako, adostasun zabala lortzeko helburuz", esan du presidenteak Frantziatik 17.000 kilometrora dagoen artxipelagora egindako bisita azkarrean.
2024/05/22 - 00:42
Macron Kaledonia Berrira joan da elkarrizketak abiatzeko, bederatzi eguneko protesten ostean
Frantziako presidentearen bidaia itsasoz haraindiko lurraldeetako arduradun eta ordezkarien eskaeren ondorio da. Horiek elkarrizketa-prozesu bat eskatu zioten estatuburuari, protesten zergatiari heltzeko, hau da, hauteskunde-erroldaren erreformari.
2024/05/16 - 19:34
Hauteskunde-erroldaren erreformak protestak piztu ditu Kaledonia Berrian, bost hildako eta 200 atxilotu utziz
Astelehenean piztu zen gatazka, Frantziako Parlamentuan erreforma eztabaidatu ondoren. Izan ere, hamar urte lurraldean bizi diren frantziarrei ematen die boto eskubidea erreformak, eta indigenen zati handi batek uste du erabaki horrek bere eskubideak murrizten dituela.
2024/05/06 - 18:54
Macronek eta Xi Jinpingek “su-eten olinpikoa” eskatu dute Parisko Jokoek iraungo duten bitartean
Bost urteren ondoren, Xi Jinping Txinako presidenteak bisita ofiziala abiatu du Parisen: egoera ekonomikoa eta Ukrainako gerra izango ditu hizpide.
2024/05/06 - 17:44
Xi Jinping Europara itzuli da bost urteren ostean
Bisita honek Europak Asiako erraldoiaren eta Estatu Batuen arteko oreka delikatua mantentzeko duen gaitasuna erakutsiko du. Tentsio komertzialak eta Ukrainako gerra dira mahai gaineko gairik garrantzitsuenetako bi.
2024/05/01 - 20:02
Soldata igoera, frantziarren aldarrikapen nagusia Maiatzaren 1ean
Frantziako sindikatuek Macronen aurkako beste protesta bat egin dute maiatzaren 1ean. Erretiroaren erreformaren aurkako protesten ostean, aurten soldata igoera eskatu dute sindikatuek.
2024/04/15 - 13:34
Frantzia "B eta C planak" prestatzen ari da Olinpiar Jokoak inauguratzeko, alerta terroristaren kasuan
Macronek ordezko planak iragarri ditu eta Trocadero plazaren inguruko eremura soilik mugatutako zeremonia bat proposatu du, Eiffel dorrearen ondoan, baita formatu tradizional batera itzultzea eta Frantziako Estadioan ekitaldi guztiak egitea ere.
2024/04/14 - 19:32
Abenduan berriro irekitzeko prestatzen ari da Parisko Notre Dame katedrala
2019ko apirilaren 14an, sute handi batek kiskali egin zuen. Erdiko orratza eta teilatuaren bi heren erre ziren. 150 herrialde baino gehiagotan, 1.000 milioi dolar bildu zituzten katedrala berreraikitzeko lanetarako. Abenduaren 8an berriro irekitzeko asmoa du Frantziako Gobernuak.
2024/04/06 - 14:57
Gerra okertuz doan heinean, irtenbide eskasak Ukrainarentzat
Errusiak gogortu egin ditu Ukrainaren aurkako erasoak. Gerra hasi zela bi urte baino gehiago den arren, borrokei ez zaie ikusten amaierarik.
2024/03/25 - 13:53
Macron: "Moskun sarraskia bere gain hartu zuen taldea Frantzian erasotzen ere saiatu zen"
Macronek gaineratu duenez, Jorasango Estatu Islamikoaren "asmoak" kontuan hartuta, alerta maila gorena ezarri dute Frantzian, "badaezpadako neurri gisa".
2024/03/24 - 23:34
Frantziako Gobernuak alerta terroristaren maila gorena ezarri du
"Estatu Islamikoak Moskuko atentatua bere gain hartu ondoren, gure herrialdeak jasaten dituen mehatxuak ikusita, Vigipirateko maila gorenera igotzea erabaki dugu: atentatu larrialdira", jakinarazi du Gabriel Attal Frantziako lehen ministroak X sare sozialean duen kontuan.
2024/03/12 - 21:41
Frantziako Gobernuak eta Korsikako ordezkariek akordioa itxi dute uharteari autonomia estatutua emateko
Gilles Simeoni Korsikako presidenteak esan du prozesua "finalerdietan" dagoela eta orain "finalerdia eta finala irabazteko" daudela. Gerald Darmanin Frantziako Barne ministroak nabarmendu duenez, ez da Korsikako herri baten existentzia onartzen, "kultur komunitate" batena baizik.
2024/02/24 - 22:20
Liskarrak izan dira Parisen nekazarien eta segurtasun indarren artean
Parisko nekazaritza azoka batean sartzen saiatu dira nekazari taldeak, Poliziak eragotzi egin die, eta liskarrak sortu dira. Han zen Emanuel Macron presidentea, eta liskar giroa baretu denean, nekazarien ordezkariekin hitz egiten aritu da: indarkeria baztertzeko eskatu die nekazariei.
2024/02/01 - 17:28
Errepideetako blokeoak bertan behera uzteko deia egin dute Frantziako nekazaritza sindikatu nagusiek
Duela hamaika egun hasitako protestak hasi dira emaitzak izaten. Frantziako Gobernuak atzo eta gaur hainbat neurri iragarri ditu nekazarientzat, eta horren aurrean, sindikatuek esan dute fase berri bati ekingo diotela, beste modu bateko mobilizazioekin.
2024/01/30 - 22:50
Laborariek Paris inguruko autobideak blokeatzen jarraitzen dute, Rungisko azokari "setioa" ezartzea helburu
Ostegunera arte behintzat protestan jarraituko dutela hitzeman dute. Tentsioa baretu nahian, Macronek iragarri du Ukrainako zereal eta hegaztien inportazioak mugatzea eskatu duela Bruselan, eta Attalek agindu du Frantziako nekazaritza defendatzen jarraituko duela.
2024/01/29 - 23:55
Laborariek Parisko sarbide nagusiak blokeatu dituzte
Ia 800 traktore daude Parisko eskualdean sei bat puntu trabatzen, eta gutxienez asteartera arte egongo direla nabarmendu dute. Zirkulazioa bigarren mailako errepideetatik ari dira bideratzen. Macronek sektoreari laguntzeko "neurriak" iragarriko ditu asteartean.
2024/01/29 - 11:55
Frantziako nekazariek Pariserako sarbideen blokeo mugagabea egingo dute arratsaldetik aurrera
Frantziako Gobernuak "neurri gehigarriak" agindu ditu Frantziako nekazariei laguntzeko, eta 15.000 polizia mobilizatu ditu protesten aurrean.
2024/01/28 - 20:10
Paris blokeatuko duten egunaren bezperan, Gobernuak Espainiaren eta Italiaren "lehia desleiala" aipatu du
Duela 10 egun protestak hasi zirenetik, manifestari asko kexatu dira, hain zuzen ere, bereziki Espainiatik iritsitako nekazaritza-produktuen sarreragatik, uste baitute lehia desleiala direla, prezio baxuagoan saltzeaz aparte, ingurumen-estandarrak produktu frantziarrenak baino okerragoak direlako.