Gerra okertuz doan heinean, irtenbide eskasak Ukrainarentzat
Errusiak gogortu egin ditu Ukrainaren aurkako erasoak. Gerra hasi zela bi urte baino gehiago den arren, borrokei ez zaie ikusten amaierarik. Ondorioz, Volodymyr Zelensky presidenteari gero eta aukera gutxiago geratzen zaizkio.
Zelenskyk behin baino gehiagotan esan duenez, Ukrainak ez du beste ezer onartuko 2014az geroztik galdutako lurralde guztiak bereskuratzea ez bada. Baina Errusiak okupatutako lurraldeak berreskuratzea, Krimea barne (herrialde guztiaren % 20), gero eta zailagoa dirudi.
Gainera, Putin presidentearekin negoziatzeak politikoki kostu handia dauka, Ukrainako iritzi publikoa Errusiari lurraldeak ematearen aurka dagoelako. Eta Putinek ez dauka ezer onartzeko asmorik Ukrainaren errendizioa ez bada.
Oraingo 'status quoa' onartezina da ukrainarrentzat, gerrak blokeatuta jarraitzen duen bitartean, eta soldadu ukrainarrek frontean hiltzen jarraitzen duten bitartean. Baina onartezina ere bada su-etena ukrainarrentzat, horrek Errusiari beren posizioak indartzeko aukera emango liokeelako.
Ukrainarrek eta Mendebaldeak Zelensky harrapatuta ikusten dute. Estatu Batuen laguntza errepublikanoek blokeatuta jarraitzen du. Gerra hegazkin modernoak (F-16 estatubatuarrak, lehenago eskainitakoak), ez dira urte amaiera arte Ukrainara iritsiko. Gainera hain gutxi izango direnez, ez dute gerraren joera aldatuko. NATOko herrialdeak ere laguntza neurtzen ari dira, nahiz eta Macron presidenteak duela gutxi esan europarrek ez dutela baztertzen Ukrainara soldaduak bidaltzea.
Abokatu ukrainar batek esan berri duenez, ez daki Zelensky egoera honetatik nola irtengo den. Arazo zailena beretzat Ukrainako iritzi publikoa kudeatzea da. Orain arte, ukrainarren gehiengo zabalak Zelenskyren kudeaketa babestu du, baina Kieven dagoen diplomazialari europar batek esan duenez, babes hori ahultzen hasi da.
Ukrainaren egoerari buruzko ezkortasuna gehitu egin da azken hilabeteetan, tropa errusiarrak beren erasoak indartzen ari diren bitartean, ukrainarren tropak eta munizioak eskastuz doazelako. Estatu Batuetan blokeatuta jarraitzen du 65.000 miloi dolarreko diru-laguntzak, eta europarrek ezin dute horrenbesteko kopurua ordezkatu. Eta ukrainarrek orain behar dute laguntza hori Errusiako Armadari aurre egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.