Eneko Goia
2022/11/03 - 12:23
Eneko Goia, hotel berriei ezarriko zaizkien mugen inguruan: ''Oreka ez galtzen saiatu behar dugu''
Donostiako alkatea pozik agertu da turismoak utzi dituen datuekin. Hala ere, "turismoak neurririk ez badu, eragozpenak sortzen dituela" nabarmendu du.
2022/10/22 - 19:47
Eneko Goiaren hautagaitza berretsi dute Donostiako alkatetzarako
Lehen fasea amaituta, lehen bilera bat egin dute, hiriaren etorkizunerako ildo estrategikoak marrazten hasteko.
2022/10/04 - 15:41
Donostiako Udalak eta Espainiako Gobernuak Gorenera jo dute Loiolako kuartelak babesteko epaiaren aurka
Eneko Goia alkatearen arabera, litekeena da, Auzitegi Gorenaren behin betiko epaia iritsi aurretik, Donostiako Udalak eta Defentsa Ministerioak Loiolako kuartelen lursaila salerosteko akordioa lortzea.
2022/09/24 - 21:03
Eneko Goia Donostiako alkategai berriro izateko proposatu du EAJk
Donostiako egungo alkatea hirugarrenez izango litzateke hautagai. alderdi jeltzalearen barne-prozesuan berretsi behar dute hautagaitza.
2022/09/21 - 22:44
Kepa Junkeraren senideek jaso dute 2020ko Adarra Saria, 'Berpiztu' pelikularen estreinaldian
Eneko Goia Donostiako alkateak esan duenez, 2020an pandemiagatik eman ezin izan zioten Udalaren sariaren banaketa aurrez aurre egin nahi zuten, baina ezinezkoa izan da.
2022/09/21 - 22:09
Kepa Junkeraren amak eta seme-alabek 2020ko Adarra saria jaso dute, musikariaren partez
Eneko Goia Donostiako alkateak azaldu duenez, aurrez aurre nahi eman zioten Junkerari, baina ezinezkoa izan da. Senideak eskertuta eta hunkituta agertu dira, eta iktusa jasan zuen Keparen kemena goraipatu dute.
2022/09/13 - 20:35
Bertan hobiratutako 17 gudulariren izenak jasotzen dituen plaka jarriko dute Polloeko mausoleo frankistan
Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako ikerketan ezinezkoa izan den arren horien gorpuzkiak identifikatzea, Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak 17 horien eta bertan ehortzitako gainerako dozenaka borrokalari errepublikarren memoria berreskuratu nahi dute, biktimen senideekin hala adostuta.
2022/08/23 - 15:29
Elkarrekin Podemosek salatu du Goiaren Gobernuak bi legealdi daramatzala tasa turistikoarekin "luzamendutan"
Elkarrekin Podemosek Donostiako Udalean duen taldearen iritziz, "premiazkoa" da neurri fiskal hori ezartzea, "eta beste batzuk ere bai", Gipuzkoako hiriburuko "beherapen turistikoan aurrera egiteko".
2022/08/21 - 14:45
Eneko Goia: "Herritarrek Aste Nagusiko ekitaldi guztietan izan duten parte-hartzea azpimarratu nahi dut"
Gatibu, Zetak eta Izaroren kontzertuetan bildutako jendetza aipatu du Donostiako alkateak, besteak beste. Su artifizialak bertan behera geratu izanaz, berriz, "segurtasuna" lehenetsi behar dela gogorarazi du.
2022/08/19 - 11:34
Goia: "Uste dut Donostiakoaren gainetik beste interes batzuk inposatzen ari direla turismo tasaren kontura"
Donostiako alkateari "harrigarriak" egin zaizkio Udaleko PSE-EEko ordezkariek egindako adierazpenak, "kontuan hartuta gai hori aho batez onartu zuela Udalbatzak 2019an. Beraiek azaldu beharko dute zergatik aldatu duten iritziz".
2022/08/19 - 11:14
Goia: ''Uste dut Donostikoaren gainetik beste interes batzuk inposatzen ari direla turismo tasaren kontura''
Donostiako alkateari "harrigarriak" egin zaizkio Udaleko PSE-EEko ordezkariek egindako adierazpenak, "kontuan hartuta gai hau aho batez onartu zuela Udalbatzak 2019an. Beraiek azaldu beharko dute zergatik aldatu duten iritziz".
2022/08/18 - 17:58
Goiak ez du babesik lortu tasa turistikoari buruzko eztabaidari "berriro ekiteko"
Donostiako PSE-EEk eta Javier Hurtado Turismo sailburu sozialistak neurria errefusatu dute, baita PP+Cs alderdiak ere. Donostiako EH Bildu eztabaidatzeko prest agertu da, hiriaren "eredu turistiko jasangaitza" aldatzeko aukera gisa ikusten duelako.
2022/08/17 - 15:22
''Zuhurtzia'' eskatu du Goiak, ziztadak egitea egotzita Zurriolan identifikatu duten gizonaren kasuan
Donostiako alkateak gogora ekarri duenez, ikerketa abian da; Goiak galdegin du zuhurtziaz jokatzea, ikerketa horren ondorioak izan arte.
2022/08/16 - 23:02
Eneko Goia Donostian tasa turistikoa ezartzearen alde agertu da
Tasa turistikoari buruzko eztabaida itzuli da berriro Donostiara. Goia alkatea hotelen lizentzia berriak mugatzearen alde agertu da. Europako hiri turistikoenetan aspalditik kobratzen da tasa turistikoa.
2022/08/16 - 14:42
Aste Nagusian ''zentzuz eta errespetuz'' jokatzeko eskatu die gazteei Eneko Goiak
Azken egunetako ziztada-kasuen harira, Donostiako alkateak argi utzi nahi izan die gertakarien egileei jarrera horiek ondorio penalak izan ditzaketela.
2022/08/15 - 15:15
Eneko Goiak dio turisten presentzia 'nabarmena' dela, baina Donostia ez dagoela gainezka
Eneko Goia Donostiako alkateak azpimarratu duenez, "Donostia ez dago gainezka", nahiz eta aurten turista asko egon hirian.
2022/08/15 - 12:11
Goia: "Donostia ez dago gainezka"
Donostiako alkateak aitortu du, dena den, "nabarmena" dela "beste leku batzuetan ostatu hartuta dauden eta egunez Donostiara joaten diren bisitarien presentzia".
2022/08/14 - 16:16
Donostiako Aste Nagusia askatasunez eta errespetuz bizitzeko deia egin du Eneko Goia alkateak
Donostiako Aste Nagusiko lehenengo festa gaua belztu duten emakumeen aurkako erasoekin kezkatuta dagoela aitortu du Donostiako alkateak.
2022/08/09 - 18:30
Donostiak argiak itzaliko ditu gauean, baina berriz piztuko ditu Aste Nagusian zehar
Eneko Goia alkateak ziurtatu du hiriburu donostiarrak dekretua beteko duela. Hala ere, Aste Nagusian zehar herritarren segurtasunari eragin diezaioketen argiak ez dituzte itzaliko.
2022/07/14 - 16:27
Loiolako kuartela babestea behartzen duen Auzitegi Gorenaren epaiari helegitea jarriko dio Donostiako Udalak
EAEko Auzitegi Nagusiak Donostiako Udalak ezin izango duela Loiolako kuartela bota ebatzi du, Vox alderdiaren helegiteari erantzunez. Donostiako udalak ia 2.000 etxebizitza egiteko zuen plana hortaz, bertan behera geratzen da.