EITB Gala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kepa Junkeraren senideek jaso dute 2020ko Adarra Saria, 'Berpiztu' pelikularen estreinaldian

Eneko Goia Donostiako alkateak esan duenez, 2020an pandemiagatik eman ezin izan zioten Udalaren sariaren banaketa aurrez aurre egin nahi zuten, baina ezinezkoa izan da.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Kepa Junkeraren amak eta seme-alabek 2020ko Adarra saria jaso dute, musikariaren partez

Kepa Junkera musikariaren ibilbideari buruzko Berpiztu pelikula estreinatu dute EITB Galan, Donostiako Zinemaldiaren baitan, eta ekitaldia baliatu dute 2020tik entregatzeke zegoen Adarra Saria emateko. Musikari bilbotarraren senideek hartu dute, bere partez.

Donostiako Udalak musikariak omentzen dituen Adarra Saria eman zion 2020an, baina pandemia bitarte, ezin izan zuen jaso. Artean, ikus batek agertokietatik kanpo utzi zuen musikaria.

Eneko Goia alkateak azaldu zuenez, aurrez aurre eman nahi zioten, baina ezinezkoa izan da. Junkerak euskal musikaren berrikuntzan egindako ekarpen handia saritu nahi izan dute ohorezko golardoarekin, eta "eskertza, kariñoa eta maitasuna" helarazi diote musikariari.

Bere izenean, Kontxa amak eta Maren, Sunne eta Kerman seme-alabek jaso dute. Semeak aitaren hitzak irakurri ditu. Oraindik Donostiaz eta beren futbolari eta musikariez maiteminduta jarraitzen duela gogorarazi du Kepak. Eskertuta eta hunkituta agertu dira senideak. Saria "batez ere berarentzat da garrantzitsua, pasatu zaion momentu gogor horretan aurrera jarraitu ahal izateko", esan dute.

Ondoren, Berpiztu pelikularen estreinaldiari ekin diote. EITBren partaidetza duen dokumentala da, Fermin Aiok zuzendua. Unai Iparragirre ETBko zuzendariak nabarmendu duenez, EITBren "batzen gaituzten emozioak" leloa egia bihurtuko du filmak, "emozioak puri-purian jarriko dizkigun" pelikula baita.

Zure interesekoa izan daiteke

Neguan joareak ozen entzuten diren ibar batean, Aiarak joaldun izatearekin amesten du.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Kimuak katalogoko film laburrak aukeratu dituzte

Zazpi film labur hauek hautatu dituzte euskal film laburrak sustatu eta zabaltzeko: ‘Aho beltza' (Alba Lozano), 'Al otro lado' (Pablo Esteo, June San Sebastián, Leyre Fernández, Antton Gorroño, Leire Martínez, Irune Aguirreazaldegui eta Javier Martínez), 'Bitartean, gero' (Raúl Barreras), 'Hemen gaude' (Sébastien Boulard), 'High River' (Daniel Alegrete), 'Joare Tte' (Ekaitz Bertiz) eta 'Los Divulgators' (Pablo Hernando Esquisabel).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X