Energia aurreztea

2023/07/17 - 21:26
Horrelakoa izan da Garoñako zentral nuklearra eraisteko prozesua, 2012tik
2012an hasi zen Garoñako zentral nuklearra eraisteko prozesua, baina 11 urte geroago, zentrala eraisteko baimen ofiziala eman da.

2023/06/22 - 11:45
Denis Itxasok uste du dirua balego Jaurlaritzak funts gehiago jasoko lituzkeela birgaitze energetikoetarako
Gaur egun, 15.600 etxebizitzatik gora erreformatzeko jarduerak daude onartuta edo izapidetzen, eta 130 milioi euroko laguntzak bideratuko dituzte horretara 2026ra arte. Hala ere, herritar asko kexu dira laguntzarik gabe gelditu direlako.

2023/06/19 - 17:39
ELAk energia kontsumoa murriztea eta energia sektorea publifikatzea proposatu du, trantsizio ekosozialerako
'Trantsizio ekosozialerako proposamena' izeneko txostena kaleratu du sindikatuak, Hego Euskal Herriko ekonomia sakon eraldatzeko helburuarekin.
2023/06/01 - 13:49
Eguzki panelak eta auto elektrikoen kargagailuak udal lizentziarik gabe jarri ahalko dira hemendik aurrera
EH Bilduk etxeetan autokontsumoa sustatzeko eta energia aurrezteko urrian aurkeztutako lege-proposamena onartu du gaur Eusko Legebiltzarrak, talde ia guztien babesarekin. Voxek bakarrik bozkatu du aurka.
2023/05/18 - 18:49
Abian jarri nahi diren parke energetikoek nekazaritzan eragina izan dezaketeela deitoratu du ENBA sindikatuak
Irizpide agrologikoak kontuan har ditzaten eskatu diete parke eolikoen edo fotovoltaikoen sustatzaileei, baita euskal erakundeei ere, kokalekuak erabakitzerakoan, "ezin baita lurzoru gehiago gastatu herri honetan elikagaiak eduki nahi badira".

2023/05/16 - 14:14
Aldaketa klimatikoari heltzen dion lehen lege proiektua onartu du Jaurlaritzak
2020ko datuetan oinarrituta, EAEko berotegi efektuko gas isurietan, energiaren, garraioaren eta industriaren sektoreak dira igorle nagusiak —isuri guztien % 84—.
2023/05/16 - 10:07
Albiste izango dira: Elikaduraren etorkizuna, trantsizio energetikoa eta epaileen greba aurreko azken bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/05/10 - 21:02
Ibilgailu elektrikoen baterietarako Txinarekiko "mendekotasun basatiaz" ohartarazi dute
CIE Automotive-ko presidenteak azpimarratu du "akats argiak" egiten ari direla trantsizio energetikoa, eta gai horretan Europak egin beharreko apustuaren alde egin du.

2023/05/09 - 11:14
Endesak 594 milioi irabazi ditu urteko lehen hiruhilekoan, 2022an baino % 76 gehiago
Espainiako Gobernuak bankuei ezarritako ezohiko zergagatik 208 milioi euro ordaindu eta gero izan ditu emaitza horiek konpainia elektrikoak.
2023/05/02 - 15:33
Azazetako parke eolikoa eraikitzeko baimena eman du Jaurlaritzak
Horretarako, baina, zenbait aldaketa egin beharko dituzte proiektuan. Bi urteko epea dute haize-parkea eraikitzeko.

2023/05/02 - 10:28
Etxe prefabrikatuak: nolakoak dira eta zeintzuk dira abantailak?
Alemaniako Passivhaus korronteari jarraituta, gero eta ohikoagoa da gure paisaian fabriketatik ateratako etxebizitzak ikustea. Hemen duzu eraikuntza mota horri buruz jakin behar duzun guztia, laburbilduta.
2023/04/16 - 13:15
Argindarra doakoa izango da igande honetan zazpi orduz, 11:00etatik 18:00ak arte
Bestalde, gehienezko prezioa 22:00etatik 23:00etara emango da, 127,85 euro/MWh.
2023/04/15 - 22:18
Oraindik piztuta zituen azken hiru zentral nuklearrak itzali ditu Alemaniak
2010ean jarri zuten abian Alemaniak trantsizio energetikoa, 2050erako, energia iturrien % 80 berriztagarriak izateko helburuz.
2023/03/28 - 17:28
Gasaren prezioari ezarritako muga abendura arte luzatzea onartu du Ministroen Kontseiluak
Espainiako Gobernuak akordioa lortu du Europako Batzordearekin salbuespen iberiarra luzatzeko. Horren baitan, gasaren prezioa mugatu eta elektrizitatearen prezioa merkatu egiten da.
2023/03/23 - 17:22
EAEn ekoizten den energia elektriko guztiaren % 11,2 berriztagarriekin sortutako da
2011ko datuekin alderatuta, energia eolikoa % 7,1 hazi zen iaz Araban Bizkaian eta Gipuzkoan, eta hidraulikoa, berriz, % 25,7 jaitsi.
2023/03/20 - 13:55
Mundua ordubetez itzaliko da larunbat honetan, Planetaren Orduan
2023an honetan martxoaren 25ean izango da itzalaldia, 20:30etik 21:30era.

2023/03/15 - 13:04
350 lanpostu sortuko ditu Iberdrolak eta Haizea Wind Groupek sinatu duten 200 milioitik gorako kontratuak
Haizea Bilbaok hiru pabiloi berri izango ditu eta biltegiratze eremua handituko du, garraio ontzietara eraman aurretik, monopiloteak gordetzeko.

2023/03/13 - 14:37
Iberdrolak elektrifikaziorako "bide zuzena" eta "helburuak" ezarri beharra defendatu ditu
Konpainiaren ustez, garrantzitsua da trantsizio energetikoan "pausoa bizkortzea", autonomia, autosufizientzia eta independentzia bezalako kontzeptuak bitarteko.
2023/02/22 - 11:47
Ansola: "Parke eolikoek eragina dute ingurumenean, baina baita isurietan ere"
"Energia berriztagarriak behar genituen aldaketa klimatikoari aurre egiteko, eta bide horretan aritu gara lanean, baina, azken urte honetan, Ukrainako gerra hasi zenetik, areagotu egin da behar hori", azaldu du Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak.

2023/02/18 - 10:59
Publizitate pantailen energia kontsumoaz ohartarazi eta horien erabilera debekatzea eskatu dute Iparraldean
Bizi! talde ekologistak egindako protestan salatu dutenez, urtean etxebizitza batek adina argindar (berogailua kenduta) kontsumitzen du bi metro koadroko pantaila batek. (Irudiak: Bizi!)