Eusko Jaurlaritzaren Trantsizio Energetikorako eta Klima Aldaketarako Planaren betetze maila ia % 50ekoa da
Gaurko egunez (urriak 24), Klima Aldaketaren Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan. Radio Euskadik eskuratu ahal izan duen informazioaren arabera, Eusko Jaurlaritzak 2021-2024 aldirako onartutako Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren Planaren betetze maila % 50 ingurukoa da. Horrez gain, plan horretan aurreikusitako hamar ekintzetatik bederatzi hasita daude.
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketa batean, Adolfo Uriarte Eusko Jaurlaritzako Klima Aldaketako zuzendariak onartu du oraindik ere lan asko dagoela egiteko, batez ere, energia berriztagarrien arloan. Uriartek emandako datuen arabera, EAEn kontsumitzen den energiaren % 13 eta % 15 artean baino ez da berriztagarria, eta hasierako helburua 2024an % 20ra iristea zen. Halaber, alor horretan aurrerapauso gehiago ematea eta Euskadiko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala datorren urtean onartzea espero du.
Uriartek ohartarazi du klima aldaketarena "arazo larria" dela, eta gero eta larriagoa izango dela. "Aspaldidanik ari gara lanean, baina gure erantzunen erritmoa azkartu behar dugu", gehitu du.
Trantsizio energetikoari eta klima aldaketari buruzko euskal legeari buruz galdetuta, "bai edo bai" legegintzaldi honetan onartzea espero du, "beste aukerarik ez dagoela" iritzita. EAJk eta PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean gehiengoa badute ere, alor horretan oposizioarekin akordioak lortzearen alde agertu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Elgeako mendilerroan, Barrundian, piztutako baso sutea kontrolatu nahian ari dira suhiltzaileak
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Bi hegazkin, helikoptero bat, hiru parketako suhiltzaileak eta basozainak ari dira bertan lanean.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.