Energia

2022/08/11 - 17:22
Energiaren kontsumoa murrizteko, eguneroko ohiturak aldatzeko deia egin die Jaurlaritzak herritarrei
Besteak beste, "ibilgailu pribatuaren erabilera birpentsatzera eta garraio publikoa sustatzera" deitu dituzte herritarrak, eta "aire girotua, berogailua, ur beroa edota energia elektrikoa" modu eraginkorragoan erabiltzera.
2022/08/10 - 18:16
Tenperatura mugatzetik edo argiak itzaltzetik libratuko diren tokiak
Osasun zentroak; ikastetxeak, unibertsitate edo haurreskolak; ileapaindegiak, garbitegiak, gimnasioak, trenak, hegazkinak, aireportuak, ontziak… neurrietatik at geratu dira. Monumentuen argi apaingarrietan ere ez dira aplikatuko.
2022/08/10 - 17:17
Madrilen eraikin batzuk ez itzaltzea erabaki dute, monumentuak direla argudiatuta
Orokorrean arazorik gabe bete dira neurriak, baina badira oraingoz uko egin dietenak.

2022/08/10 - 17:12
22:00etan itzali dituzte bart udaletxe eta erakuslehioetako argiak
Hiritarrek nabaritu egin dute gaur dendetara sartzen ohi baino beroago zegoela. Iritzi kontrajarriak izan arren, gehienek uste dute neurri positiboa dela.
2022/08/10 - 13:28
Jaurlaritzak ostiralean partekatuko du energia aurrezteko bere kontigentzia planaren zirriborroa
Arantxa Tapia sailburuak Radio Euskadin azaldu duenez, asmoa da plan horren ekarpenak jaso eta Ministerioarekin batera, "benetako elkarrizketa baten" ostean, Bruselan aurkeztu beharreko egitasmoa adostea.
2022/08/10 - 12:58
Hegoaldeko hiriburuek argiak itzali dituzte dekretua indarrean sartu den lehen gauean
Bilbao, Donostia, Gasteiz eta Iruñean eraikin eta erakuslehioetako argiak itzali dituzte, energia aurrezteko indarrean sartu den dekretuak ezartzen duenez.
2022/08/10 - 12:20
Tapia: "Energia aurrezteko dekretua dagokigunaren zati txiki bat da, asko dugu egiteko"
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren ustez, EAEko industriaren gas kontsumoa, mugikortasuna edota ur kontsumoa bezalako gaiei heldu behar zaie. Jaurlaritzak ostirala baino lehen amaituko du bere kontingentzia planaren zirriborroa.
2022/08/10 - 10:52
Donostiako eraikin publikoetako eta erakusleihoetako argiak itzaltzen hasi dira gauez
Espainiako Gobernuaren dekretua gauerdian sartu da indarrean, eta, hala, Kursaal jauregiko edo Donostiako udaletxeko argiteria amatatzen ikusi dugu.
2022/08/10 - 09:04
Abian energia aurrezteko neurriak: establezimenduak erakusleihoak itzaltzen eta tenperatura mugatzen hasi dira
Hala ere, oraindik neurrietara egokitzen ari diren establezimenduei zigorrak berehala ezartzen hastea ez da espero. Horrela, jabeei araudia betetzeko "tarte bat eman" beharko zaiela onartu du Espainiako Gobernuak.
2022/08/09 - 22:16
Autobus elektriko batek Illunbeko aparkalekua eta Donostiako erdialdea lotuko ditu
Etorkizunean zerbitzuak doakoa izateari utziko dio. Horrela, aparkalekuak tarifa murriztua izango du, autobus elektrikoaren bidaia-txartela barne. Autobusak egun osoa emango du martxan, printzipioz, Aste Santuan, Eguberrietan eta udan.

2022/08/09 - 18:30
Donostiak argiak itzaliko ditu gauean, baina berriz piztuko ditu Aste Nagusian zehar
Eneko Goia alkateak ziurtatu du hiriburu donostiarrak dekretua beteko duela. Hala ere, Aste Nagusian zehar herritarren segurtasunari eragin diezaioketen argiak ez dituzte itzaliko.
2022/08/09 - 17:12
Erakundeak, dendariak eta tabernariak prest daude energia aurrezteko, baina zalantzak ere badituzte
Gauerdian sartuko da indarrean energia aurrezteko dekretua, eta ostalariak eta dendariak prestatzen ari dira. Jaurlaritza ostalariekin eta dendariekin bilduko da hilaren 25a baino lehen dekretua aztertzeko.

2022/08/09 - 15:14
Jaurlaritza merkatariekin bilduko da 25a baino lehen ekarpenak jaso eta kontingentzia plana aztertzeko
Javier Hurtadok adierazi duenez, kezkak argitzeko eta neurri hauek osatuko duten kontingentzia plan zabalagoa aztertzeko helburuarekin bilduko da Jaurlaritza sektorearekin.
2022/08/08 - 17:53
Espainiako Gobernuak bere horretan mantenduko du energia aurrezteko neurrien dekretua
Ministerioak proposamenak abuztuaren 31 baino lehen idatziz bidaltzeko eskatu die erkidegoei. Eusko Jaurlaritzak energiaren dekretu legea betetzeko borondatea erakutsi du, baina malgutasuna eskatzen du. Nafarroako Gobernuak "babesa espresuki" azaldu dio planari.
2022/08/08 - 17:22
Kontingentzia plana betetzeko borondatea agertu du Eusko Jaurlaritzak, baina neurriak adostea eskatu du
Garrantzitsuena, ahalik eta eraginkortasun handiena lortzea eta energia kontsumoa ahal bezain beste murriztea dela azpimarratu du Arantxa Tapia sailburuak. Espainiak Bruselari helaraziko dion kontingentzia planari ekarpenak eginm ahal izatea eskatu du.
2022/08/08 - 14:07
Merkatariek energia aurrezteko neurrietara egokitzeko epe bat eta malgutasuna eskatu dituzte
Euskomerrek denbora eskatu du "sektoreak logistika antolatu ahal izateko, araudiak ezartzen dituen xehetasunak betetze aldera".

2022/08/08 - 09:10
Energia aurrezteko plana aztertuko dute gaur Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoek
Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroak zuzenduta, energia aurrezteko eta gas naturalarekiko mendekotasuna murrizteko errege-dekretuaren nondik norakoak erkidegoei azaltzeko batzarra izango da.
2022/08/07 - 16:25
Lokalak eta eraikinak sistemak birprogramatzen ari dira, tenperatura eta argiztapen neurrietara egokitzeko
Bilboko Euskalduna Jauregian eta beste eraikin publiko askotan, esaterako, argiztapena 22:00etan itzaliko dute, eta taberna eta jatetxeek 25 gradutan egoteko baimena izango dute azkenean.

2022/08/07 - 16:22
PPko erkidegoek sortutako nahasmenaren aurrean, erkidegoekin elkartuko da Espainiako Gobernua
Azken egunotako kritikak direla eta, Espainiako Gobernuak aurreratu egin du energia aurrezteko neurriak jasotzen dituen dekretua aztertzeko erkidegoekin egitekoa zen bilera.

2022/08/05 - 18:52
Riberak zehaztu duenez, tabernek eta dendek aire girotua "25 gradura" mugatu dezakete
Zentzu horretan, ministroak argitu du 27 graduak "malgutasunarekin" aplikatu direla. Diskotekek, sukaldeek eta gimnasioek liburutegi batek baino tenperatura gutxiago behar dutela onartu du.