Energia
2025/03/22 - 22:56
Bioaniztasuna mehatxupean duten makroproiektu energetikoak gelditzeko eskatu dute Gasteizen
Manifestu bateratu batean, elkarte deitzaileek salatu dute Euskadin aurki onartuko duten Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak herritar asko dituela kontra, eta enpresa energetiko handien interesak lehenesten dituela.
2025/03/20 - 09:57
Iberdrolako presidenteak ohartarazi du Espainiako zentral nuklearrak itxiz gero, energia garestitu egingo dela
Espainian zabalik dauden zazpi zentral nuklearrak itxiz gero energiaren prezioa % 25 eta % 30 artean igoko dela uste du Ignacio Sanchez Galanek.
2025/03/19 - 11:54
Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute 'Vitoria Solar 1' proiektua dela eta
Eusko Jaurlaritzak eta Solariak sustatutako parke fotovoltaikoa ezin izan dutelako geldiarazi eman dute dimisioa Txetxu Zengotitabengoa, Laura Sancho eta Javier Ruiz de Arkaute zinegotziek. Horien esanetan, udalek "eskuak lotuta" dituzte errentagarritasuna bilatzen duten enpresen aurrean.
2025/02/27 - 20:06
Zentral nuklearren itxiera berriro negoziatzea eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari
Konpainia elektrikoek uste dute energia nuklearra "guztiz beharrezkoa" dela, eta egoera "zeharo ezberdina" dela gaur eta 2019an itzalaldi nuklearra adostu zenean.
2025/02/27 - 10:28
Iberdrolak 5.612 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu 2024an, aurreko urtean baino % 17 gehiago
Energia konpainiak jakitera eman duenez, 17.000 milioiko inbertsioak (marka historikoa) eragin du irabazien gorakada.
2025/02/17 - 19:03
Elias Unzueta, Petronorren gerentea: ''Lanak udan hastea eta 2028ko erdialdera martxan jartzea espero dugu''
Repsolen filialak 2028ko erdialdean jarri nahi du martxan 100 MW-eko elektrolizagailua. Europako Batzordeak estrategikotzat jotako proiektu horrek Europako funtsen 160 milioi euroko laguntza du, eta guztira 260 milioi euroko inbertsioa izango da.
2025/02/17 - 17:28
Petronorrek 2028an jarriko du martxan 100 MW-eko elektrolizagailua, 260 milioi euroko inbertsioa eginda
Gainera, 2030erako 70 kilometroko hidrobidea eraikitzea aurreikusten du, industria sektoreko enpresak hornitzeko asmoz.
2025/02/13 - 08:50
Albiste izango dira: Ukrainari buruzko negoziazioak, Labrazako parke eolikoa eta salaketa EHUn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/12 - 21:48
Oiongo Udalak baiezkoa eman dio Labrazako parke eolikoari, tentsio handiko bilkura batean
Baimen guztiak eskuan izanik, Jose Manuel Villanueva alkateak (EH Bildu) bilkura baino lehen adierazi zuen Labrazako proiektuari baiezko botoa ematera behartuta daudela. Dozenaka pertsonak udaletxearen kanpoaldean protesta egin dute, proiektuaren eta Udalaren aurka.
2025/02/12 - 10:26
Oiongo Udalak baiezkoa emango dio Labrazako parke eolikoa eraikitzeari iluntzeko osoko bilkuran
Baimen guztiak eskuan izanik, Labrazako proiektuari baiezko botoa ematera behartuta daudela adierazi du Jose Manuel Villanueva Oiongo alkateak.
2025/02/09 - 20:15
Baltikoko estatuak Europako sare elektrikora aldatu dira, Errusiarekin zuten lotura hautsita
Estoniak, Letoniak eta Lituaniak larunbatean utzi zuten Errusiako sare elektrikoa, eta gaur, Ursula von der Leyen alboan zutela, ekitaldi sinbolikoa egin dute. "Hau askatasuna da, mehatxuekiko askatasuna, xantaiekiko askatasuna", esan du Von der Leyenek.
2025/02/06 - 09:38
Trantsizio energetikoan zentral nuklear txikien papera defendatu du Mercedes Maroto-Veler adituak
ETB2ko "12 minutos" saioak Mercedes Maroto-Veler EdinburgokoHerriot-Watt Unibertsitateko ikertzaile gasteiztarra elkarrizketatu du. Trantsizio energetikoan eta deskarbonizazioan aditua da, eta energia mota ezberdinak uztartzearen alde egin du, tartean, nuklearra.
2025/01/21 - 13:20
Von der Leyenek ohartarazi du ez zaiola "inori interesatzen" ekonomia globalean harremanak haustea
Europako Batzordearen presidenteak lankidetza transatlantikoak eta deskarbonizazioak EBrentzat duten garrantzia azpimarratu du, Munduko Ekonomia Foroan.
2025/01/21 - 09:35
Butano bonbona 16,64 euroraino garestitu da, banatzaileek greba mugagabea egiteko mehatxuaren ondorioz
Tarifak eta komisioak berrikusteko eskatu dute: banatzaileak bonbonako 3 euro inguruko komisioa du, eta 4,80 eurora igotzeko eskatu dute.
2025/01/16 - 16:46
Itsarazko parke eolikoa eraikitzeari atea itxi dio Espainiako Gobernuak
Trantsizio Ekologikorako Ministerioak kontrako txostena ebatzi du, Norvegiako Statkraft enpresak Aramaion eta Eskoriatzan eraikitzeko asmoa zuen proiektuak ingurumenari kalte egingo liokeelakoan. Pozik hartu dute berria Aramaioko Udalak eta Aramaixo Bizirik plataforma.
2025/01/12 - 18:04
Ekologistek Arratzua-Ubarrundiako Udalari exijitu diote Aldundiari eska diezaiola zentrala gelditzeko
Arratzua-Ubarrundiako Proiektu Honi Ez plataformak mozioa aurkeztuko du Vitoria Solar 1 parke fotovoltaikoaren aurka hurrengo udalbatzan.
2025/01/01 - 14:54
Gazprom konpainiak Ukrainaren bidez Europara bidaltzen duen gas hornidura eten du
Errusiako gas korporazioaren arabera, urtea hastearekin batera agortu dira gasa garraiatzeko akordioak. Eslovakiak ohartarazi du etenak Europar Batasun osoan "eragin nabarmena" izango duela. Europako Batzordeak, aitzitik, nabarmendu du egoera berrira egokitzeko "prest" dagoela.
2024/12/27 - 20:31
Lurpean dagoen hidrogenoaren frakzio bakar batek 200 urtez energia mendekotasunarekin buka lezake
Ikerketa berri batek iradokitzen du Lurrak 6,2 bilioi tona hidrogeno inguru dituela arroketan eta lurpeko biltegietan. Arazoa da oraindik ez dakitela non dauden erreserba horiek.
2024/12/23 - 12:01
Esteban, energien gaineko zergari buruz: "Hemen planta asko egiten dira, baina, muinean, ezer gutxi"
EAJk Kongresuan duen bozeramaileak berretsi du euren botoa "ezezkoa" dela, neurriak Kontzertuaren sistema hausten duelako. Espainiako Gobernuak neurri sorta bat onartuko du astelehen honetan, urteko azken Ministro Kontseiluan, besteak beste, enpresa energetikoei ezarritako karga 2025era luzatzea.
2024/12/19 - 16:08
EAJk energia enpresen kargaren aurka dagoela berretsi du, baina zerga itundua eztabaidatzeko prest agertu da
Aitor Estebanen esanetan, "beti egon dira energia enpresei zergak jartzearen aurka", eta "hasieratik" argi hitz egin dute. Horregatik, gaineratu du Espainiako Gobernuak bazekiela zer gertatuko zen.