Enkarterri
2016/08/22 - 19:29
Furgoneta eta edukiontzi bat kiskalita Sodupen, astebetean bigarrenez
Zazpi egunetan bi "ekintza bandaliko" egin dituzte herri bizkaitarrean, balantzea: sei edukiontzi eta furgoneta bat kiskalita, horrez gain, etxebizitza bateko pertsiana bat ere kaltetu zuen suak.
2016/08/15 - 20:43
Bost edukiontzi kiskali dira Gueñesen, gazte batek su eman ondoren
Udalak azaldu duenez, egilea "arropa iluna zeraman gazte bat izan zen, korrika alde egin zuen lekutik" eta ezin izan dute identifikatu, Ertzaintzak jasotako datuen arabera.
2016/08/04 - 15:03
Europar erbiak askatu dituzte Turtziozen
Bizkaiko Foru Aldundiak 15 erbi europar askatu ditu gaur Enkarterrietan. Animalia honen presentzia areagotu nahi dute lurraldean.
2016/07/07 - 16:16
101 arma aurkitu dituzte Gordexolako baserri batean
32 arma labur, 55 arma luze, isilgailuak, kargadoreak, 10 matxete eta 2 kilo bolbora besteak beste. Ikerketaren arabera atxilotua bilduma zalea da eta ez kriminala. Ez dute talde terroristekin lotzen
2016/07/07 - 12:46
Armategi handi bat atzeman dute Bizkaiko baserri batean
32 arma labur, 55 arma luze, detonatzaileak, matxeteak, munizioa, bonba-lapa itxurako bat, etab topatu dituzte. Pertsona bat atxilotu dute.
2016/07/07 - 11:55
Armategi handi bat atzeman dute Bizkaiko baserri batean
32 arma labur, 55 arma luze, detonagailuak, matxeteak, munizioa, bonba-lapa itxurako bat, eta abar topatu dituzte. Pertsona bat atxilotu dute.
2016/06/23 - 15:10
Bilboko ezkontza hinduaren bigarren eguna
Asteazken honetan Guggenheimen 400 gonbidaturi egindako harreraren ondoren, gaur Galdameseko Loizaga dorrean jarraitzen dituzte ospakizunak.
2016/05/25 - 08:54
Lanuzteekin jarraituko dute gaur Bizkaibusen
Txorierriko langileek ez dute onartu CCOOk eta UGTk adostutako aurre-akordioa, eta lanuztea egingo dute 07:00etatik 10:00etara eta 17:30etik 20:30era, Enkarterrin eta Durangaldean bezalaxe.
2016/05/08 - 19:30
Ospakizun asteburua Erdi Aroko azokaren XVIII. edizioan
Balmasedak, beste urte batez, Erdi Aroko azoka hartu du. 250 artisautik gora eta 35 antzerki konpainia baino gehiagok girotu dute herria asteburu guztian zehar. Planik ez da falta izan egunotan!
2016/05/04 - 19:46
50 urteko Zallako gizon bat desagertu da Panaman
22 egun dira Jesus Maria Agirre, 50 urteko Zallako herritarra, Panaman desagertu zela. Coco Blanco uhartean ikusi zuten azken aldiz igerian zegoela.
2016/05/04 - 08:36
Zallako gizon bat duela 20 egun baino gehiago desagertu zen Panaman
50 urteko Jesus Maria Aguirre Hoyosek lehen gaua Coco Blanco uhartean igaro zuen. Lekukoen arabera, tokitik bakarrik paseatu zuen, eta orduz geroztik ez dute haren berririk.
2016/03/10 - 21:36
Cadagua ibaiak gainezka egin du Alonsotegin eta Gueñesen
Cadagua ibaia harrotu egin da eguerdian eta gainezka egin du zenbait puntutan Alonsotegi (Bizkaia) parean, zehatz-mehatz Pertxeta auzogunean, baita Gueñes udalerrian ere.
2016/03/10 - 17:03
Cadagua ibaiak gainezka egin du Alonsotegin eta Gueñesen
Gainera, Herrerias ibaia ere ibilgutik atera da eta errepidearen zati bat hartu du, Gordexola parean.
2016/03/10 - 00:23
Ekologistak Martxan: 'Otsoa desagertzear dago Euskadin'
Bizkaiko Foru Aldundiak espeziearen egoera oso larria dela jakin arren, urtarrileko uxaldia baimendu izana kritikatu du talde ekologistak.
2016/02/29 - 22:37
Arenatza kobazuloaren erreplika birtuala egiten dihardute
Galdameseko Arenatza kobazuloa eskaneatzen ari dira erreplika birtuala egiteko. Historia aurreko margoak dituzten Bizkaiko zortzi koba digitalizatuko dituzte hiru dimentsiotan. Itxita daude guztiak.
2016/02/29 - 16:16
Galdameseko Paleolitoko artelanak 3D-n
Arenazako kobazuloa hiru dimentsiotako irudi digitaletan grabatzen ari dira. Kobazuloa babestuta dago, eta ezin da inor sartu. Horri esker, publikoaren eskura egongo dira barruko artelanak.
2016/01/25 - 21:20
Lau otso hil dituzte Karrantzan Bizkaiko Aldundiak baimendutako bi uxalditan
Otsoaren alde diren ekologistak haserre agertu dira. Azken asteotan otsoen hogei erasoaldi inguru izan dira. Otsozaleen eta ganaduzaleen arteko eztabaida zaharra pil-pilean da berriz.
2016/01/25 - 19:15
Beste otso bat hil dute Karrantzan, baimendutako uxaldi batean
Uxaldi berria Diputazioak larunbatean baimendutakoaren ostean egin dute; aurreko horretan, hiru otso akabatu zituzten.
2016/01/25 - 17:37
Euskadiko azken hiru otsoak akabatu dituztela salatu dute
Bizkaiko Foru Aldundiak Karrantzan uxaldi bat egitea baimendu zuen eta ehiztariek hiru otso akabatu zituzten.
2016/01/03 - 18:10
Bi lagun larri zaurituta Balmasedan, bi autok elkar jota
15:15ean jazo da ezbeharra, nola ez dakitela, bi autok aurrez aurre talka eginda.