Gueñes
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Furgoneta eta edukiontzi bat kiskalita Sodupen, astebetean bigarrenez

Zazpi egunetan bi "ekintza bandaliko" egin dituzte herri bizkaitarrean, balantzea: sei edukiontzi eta furgoneta bat kiskalita, horrez gain, etxebizitza bateko pertsiana bat ere kaltetu zuen suak.
Furgoneta erabat kiskalita utzi zuen suak. Argazkia: Gueñesko Udala
Furgoneta erabat kiskalita utzi zuen suak. Argazkia: Gueñesko Udala

Furgoneta bat eta edukiontzi bat erabat kiskalita geratu dira Sodupen (Gueñes, Bizkaia) izandako ekintza bandaliko berri baten ostean, bost edukiontzi erre zituzten ekintzatik astebetera.

Udalak ohar baten bidez zabaldu duenez, igandean 21:30ean, Allende Zelaia zubiaren ondoan zegoen kartoia birziklatzeko edukiontzi bati su eman zioten.

Hori dela eta, Ertzaintzaren auto batek eta suhiltzaile-talde batek hara jo zuen sua itzaltzeko.

Handik lau ordura, 01:30ak aldera, berriz ere bertaratu zen Ertzaintzaren eta Suhiltzaileen talde bana, Allende Zelaia kaleko aparkalekuan, furgoneta batek su hartu zuelako.

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak zabaldu dutenez, ikerketa zabalik dago egileak identifikatzeko.

Azkenik, "herritarren segurtasunari kalte egiten dion ekintza bandaliko oro" gaitzesten dituela azpimarratu du Udalak.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaietan Pentsio Duinak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizkaiko pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, Aste Nagusi bete-betean, beste behin ere pentsio duinak aldarrikatzeko

Aste Nagusiko giroan deitu dute manifestazioa, pankarta nagusiaren leloak dion bezala, "Jaietan ere, pentsionistak kalean" daudela gogorarazteko. Eusko Jaurlaritzaren jarrera gogor kritikatu du mugimenduak, euren herri-ekimen legegilea aldez aurretik atzera bota izana salatuz. Pentsio minimoa gutxieneko soldatarekin berdintzea eta osasun zein zaintza-sistema publiko, unibertsal eta doakoak bermatzeko deia egin dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X