Bilboko ezkontza hinduaren bigarren eguna
Egunotan Bilbo asaldatzen ari den ezkontza hinduak, gaurkoan Galdamesen (Bizkaia) jarraitzen du. Asteazken honetan Shamik eta Toralek Guggenheimen 400 gonbidaturentzat egindako harreraren ondoren, gaur, 'Punjabi' kulturan ezkondu aurretik egiten den 'Sangeet' errito tradizionala ospatuko dute Loizaga dorrean.
Ezkontza aurreko erritual hau egin ondoren, ostiralean ezkontza tradizionala ospatuko dute. Larunbatean, berriz, 1920ko hamarkadan girotutako jai erraldoi bat eta ezkontza zibila antolatu dituzte.
Ospakizunak prestatzeko, familiek ez diote ezeri uko egin nahi izan eta 700.000 euro baino gehiago baliatuko dituzte.
Ezkondu aurreko errituala
Shamik eta Toral bikotearen kasuan bezala, hinduen ezkontzek hainbat egun irauten dituzte eta, ezkondu aurretik hainbat erritual egiten dituzte. Horien artean 'Sangeet erritua' –'Punjabi' kulturan ezkondu aurretik egiten den erritua-.
Ezkontzara gonbidatuta dauden guztiak joaten dira jai honetara eta, ezkongaiek janaria eta edariak eskaintzen dituzte. Gonbidatuak dotore jantzita joaten dira eta emakumeak, Hennarekin egindako tatuajeak eramaten dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Aita Mennik 1., 2. eta 3. solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Migratzaileen aurkako tentsioak gora egin du Ceutan, Negu Gorriaken aurkako protesta batean