Enpresaburuak
2025/02/19 - 14:16
Azken urtean EAEko soldata altuenenen eta baxuenen arteko arrakala handitu egin da, txosten baten arabera
LKS Next aholkularitza konpainiak 2024an 100 enpresaren datuekin egindako azterlanaren arabera, adimen artifizialarekin eta teknologia berriekin lotutako lanpostuetan izan da soldata igoera handiena. Orokorrean, txostenak dio langileek berreskuratu dutela 2021-22 urteetan galdutako erosahalmena.
2025/02/17 - 19:03
Elias Unzueta, Petronorren gerentea: ''Lanak udan hastea eta 2028ko erdialdera martxan jartzea espero dugu''
Repsolen filialak 2028ko erdialdean jarri nahi du martxan 100 MW-eko elektrolizagailua. Europako Batzordeak estrategikotzat jotako proiektu horrek Europako funtsen 160 milioi euroko laguntza du, eta guztira 260 milioi euroko inbertsioa izango da.
2025/02/16 - 17:21
Milaka lagun elkartu dira Iruñean Nafarroako industriaren etorkizunaren defentsan
Nafarroako Volkswagen, Nano Automotive, Siemens-Gamesa, Sunsundegui, BSH, Tasubinsa eta Tenerias Omegako enpresa-batzordeek deitu dute mobilizazioa. Industria Legea baliatuz, deslokalizazioen eta itxieren kontrako "bermeak" ezartzeko eskatu dizkiote Nafarroako Gobernuari.
2025/02/16 - 17:04
Tubos Reunidosek labeetako bat itzali du matxura baten ondorioz
Arazoa konpondu bitartean, bi aukera eman dizkie kaltetutako 250 langileei: lanorduen erdia aurrerago berreskuratzea edo aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztea.
2025/02/14 - 20:06
Talgo Euskadin geratuko da: Sidenorrek hartuko du haren kontrola, azken minutuan eskaintza hobetu eta gero
Sidenorrek, Eusko Jaurlaritzak, BBK-k eta Vital Kutxak osatutako euskal partzuergoak eskaintza hobetu egin behar izan du azken minutuan, akzio bakoitzeko 5 euro eskaintzeko, Trilantic funtsak nahi bezala.
2025/02/14 - 10:43
Mikel Jauregik Talgori buruz: "Gaur gauzatu behar da erosketa, baina ondo gauzatu behar da"
Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak espero du Trilantic funtsaren eta Sidenor buru duen EAEko partzuergoaren arteko "akordioa berehalakoa" izatea. Bestalde, garrantzia kendu dio Talgoren presidenteordeak dimisioa aurkeztu izanari: "Hurbilketaren seinale da".
2025/02/14 - 08:48
Albiste izango dira: Talgo erosteko eskaintzak, Trumpen muga zergak eta Eusko Legebiltzarrak 45 urte
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/14 - 08:45
Gaur bukatuko da Talgoren zati bat erosteko eskaintzak egiteko epea: Sidenorrek ditu aukera gehien
Espainiako Gobernuak atzerriko lehiakideak babestuko ez dituela jakinda, PFR Poloniako funtsak eta Indiako Jupiter Wagonsek atzera egin dute, eta, oraingoz, ez dute eskaintzarik egin. Jaurlaritzak nabarmendu duenez, EAEko eskaintza "oso sendoa da", eta akordioa "datozen orduetan" hel daiteke.
2025/02/12 - 18:18
Poloniako PFR funtsak ziurtatu du ez duela ezer erabakita Talgoren akzioak erosteko eskaintzari buruz
Poloniako hainbat hedabidek goizean zabaldu dute Poloniako Garapenerako Funtsak Talgoren akzioak erosteko eskaintza publikoa egingo duela ostirala baino lehen, baina ordu gutxira informazio hori gezurtatu egin du PFRk.
2025/02/12 - 14:36
Cebek patronalak "batasuna" eskatu dio Europari, AEBk iragarritako muga-zergen aurrean
Trumpek iragarritako politikek munduko merkataritza eszenatokia hankaz gora jarri duten garaiotan, kezka agertu du Bizkaiko enpresaburuen elkarteak. Mehatxuei irmo erantzun behar zaiola esan du patronalak, baina gerra komertziala abiatu gabe.
2025/02/12 - 12:45
Talgok % 4 egin du gora burtsan, Poloniako Garapenerako Funtsak akzioko 5 euroko eskaintza aurkeztu atarian
Poloniako FPR funtsaren eskaintza baieztatzen bada, Sidenorrena baino hobea litzateke. BBK-k, Vital Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak operazioarekin bat egin eta gero, akzioko 4,8 euro eskaini baitzituen Jose Antonio Jainaga Sidenorren presidenteak.
2025/02/11 - 16:58
Jaurlaritzak iragarri du industria suspertzeko 500 milioi euroko laguntzak bideratuko dituela
Bereziki, enpresa ertain eta txikiei zuzendutako dirulaguntza plana da, eta zati handi bat (100 milioi baino gehiago) deskarbonizazioa sustatzeko erabiliko da. Mikel Jauregi Industria sailburuak kezka agertu du, besteak beste, Trumpek iragarritako muga-zergek izan dezaketen eraginarekin.
2025/02/11 - 13:15
Nano Automotivek iragarri du Tuteran duen lantegia itxi eta bertako 120 langileak kaleratuko dituela
Urtarrilaren 14tik lantegiko ekoizpenak behera egin du eta enpresa batzordeak aurreikusita zuen erabakia etorri da azkenean.
2025/02/11 - 11:24
Talgoko hiru kontseilarik dimisioa eman dute, konpainiaren balizko salmenta-operazioan interes talka ekiditeko
Tren fabrikatzailearen akzioak erosteko hainbat enpresak mahai gainean jarritako eskaintzen arteko lehia betean iritsi dira dimisioak.
2025/02/11 - 10:00
Zibersegurtasuna: emakumeen presentzia, pixkanaka, handitzen
Garraio publikoen aurkako balizko zibererasoak detektatzetik eta makina handien datuak babesteraino. Askotarikoa da zibersegurtasunean lan egiten duten ikertzaileen lana, eta emakume gutxi aritzen dira oraindik sektorean. Begoña Mendizabal eta Jone Zubizarreta dira horietako bi.
2025/02/08 - 17:00
Poloniako Garapenerako Funtsak Talgo erosteko eskaintza egingo du "datozen egunetan"
Ohar batean, Pesa Bydgoszcza Poloniako tren-ekoizlearen jabeak baieztatu du Talgo erosten saiatuko dela. Eskaintza onartzekotan, akzioen % 100 erosteko eskaintza publikoa egingo luke.
2025/02/07 - 18:29
Oñatiko Stadler lantegiak bere ateak itxi eta behargin guztiak, 58, kaleratuko ditu
Enpresak automobilgintza sektorerako sintetizatutako pieza metalikoak ekoizten ditu, eta 2024ko uztailetik dago hartzekodunen konkurtsoan. ELAren ustez, "guztia zuzendaritzaren kudeaketa eskasaren ondorioa da".
2025/02/07 - 14:26
Behatokiak salatu du Decathlonek kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak eta araudia urratzen jarraitzen duela
Herritarren hainbat kexaren arabera, "enpresak ez du bermatzen euskararen presentzia bere dendetako seinaleztapenean, informazio idatzietan zein bestelako zerbitzuetan".
2025/02/06 - 14:28
Confebaskek uko egin dio EAEn gutxieneko soldata propioa adosteko negoziazio mahaia osatzeari
ELA, LAB, CCOO eta UGTk patronalaren jarrera gaitzetsi dute mahaia osatzeari uko egin diolako. Confebaskek, berriz, bere jarrera defendatu du EAEn lanbidearteko gutxieneko soldata propioa ezartzeak enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna arriskuan jarriko lukeela iritzita.
2025/02/06 - 10:35
Jauregik esan du ''baloia saltzailearen eskuetan'' dagoela eta ''zuhurtzia'' eskatu du ''partida amaitu arte''
Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren hitzetan, Talgo erosteko azken eskaintzak agerian uzten du Eusko Jaurlaritzak "industriarekin eta errotzearekin" duen konpromisoa. "Pozik" agertu da operazioarekin, baina "zuhurtzia" eskatu du, "partida amaitu arte".