Enpresaburuak
2025/04/14 - 22:39
Greba deitu dute Nafarroako Volkswagen lantegian apirilaren 28rako, lan-baldintzek "okerrera" egin dutelako
ELA, LAB eta CGT sindikatuen hitzetan, lantegiko autoentzako kako edo olagarro berria da horren arrazoi nagusia. "Esan dezakegu NOPLOIko teknikariak harritu egin zirela fase batzuetan hartu behar ditugun postura behartu eta penagarriak direla eta", ohartarazi dute.
2025/04/10 - 16:12
Jose Antonio Jainaga enpresari bizkaitarrak osagai elektrikoak egiten dituen Galiziako enpresa bat erosi du
Radio Euskadik jakin ahal izan duenez, Sidenorren presidenteak Arteixo Telecom enpresa erosi du, oso-osorik.
2025/04/10 - 15:16
Elkargi: ''Fragmentazioaren kontra, Europa sendo eta indartsuagoa izan dadin behar dugu''
Donald Trump AEBko presidenteak abiatutako merkataritza gerra dela eta, Zenon Vazquez Elkargiren zuzendari nagusiaren iritziz, Europar Batasunak negoziatu behar du eta ez estatukideek, norbere kabuz. "Pausoak eman behar ditugu Europa gisa, "Europak tamaina dauka aurre egiteko", gaineratu du.
2025/04/09 - 19:33
Jaurlaritzak 2.000 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu muga-zergei aurre egiteko lehen neurri-sortara
Pradalesek azpimarratu du EAE "prest" dagoela egoera horri aurre egiteko, eta dei egin die eragile guztiei egoera horri "batasunetik" aurre egiteko. Bestalde, lehendakariak Asian, Afrikan eta Mercosur bezalako eskualdeetan "merkatu berriak zabaltzeko" beharra azpimarratu du.
2025/04/09 - 13:38
Muga-zergen zurrunbiloaren erdian EAEko industriak ''pisua berreskuratzeko aukera'' ikusten du Pradalesek
CAF enpresaren Beasaingo plantan izan da goizean Imanol Pradales lehendakaria. Aitortu egin du Donald Trump AEBko presidenteak ezarritako muga-zergek egoera zaila ekarri dutela; hala ere, mezu optimista igorri nahi izan du. Europaren estrategiarekin bat egitea defendatu du.
2025/04/08 - 18:41
Espainiako Gobernuak 14.000 milioitik gorako egitasmoa onartu du AEBko muga-zergen eragina murrizteko
Carlos Cuerpo Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroak azaldu duenez, egitasmoaren helburua "konfiantzazko" mezua helaraztea da, eta "erabakiak hartzeko orduan burua hotz jokatzea" eskatu du.
2025/04/08 - 11:28
Manifestazio jendetsua Basaurin, Bridgestone lantegiko 335 kaleratzeen aurka protesta egiteko
Basauriko Bridgestone lantegiko beharginen % 100ek egin dute bat gaur multinazionalaren zuzendaritzak planteatutako kaleratzeen aurka deitutako hiru greba egunetako lehenengoarekin. Bi greba egun gehiago deitu dituzte apirilaren 11rako eta 15erako.
2025/04/07 - 22:53
Nafarroako Gobernuak "muga-zergek eragindako kalteak apaltzera" bideratuko ditu bere politikak
Nafarroako 200 bat enpresak dute harreman komertziala AEBrekin, eta 33 han daude ezarrita.
2025/04/07 - 14:48
Trumpen muga-zergen aurrean EAEko enpresak ''alerta'' daudela aitortu du Confebaskek
Tamara Yague Confebasken presidentearen hitzetan, Europak "erantzun azkar eta bateratua" izan behar du, eta Euskadik Europar Batasunak hartutako erabakiekin bat egin beharko du.
2025/04/07 - 14:13
Laudioko alkatea: ''Aiaraldean desindustrializazio-prozesu oso arriskutsua ari gara izaten''
Ainize Gastakak nabarmendu duenez, Guardian enpresa ixteak eta 171 langile kaleratzeak "herriari eta eskualde osoari" kalte egin dietela. Hori dela eta, gaineratu du "Aiaraldea suspertzeko proiektu berritzaileak" funtsezkoak direla.
2025/04/04 - 17:03
Industriaren Defentsarako Taldearekin bilduko da Jaurlaritza asteazkenean, Trumpen muga-zergak aztertzeko
Asteartean, bestalde, hitzordu monografikoa egingo du Gobernu Kontseiluak, Trumpen erabakiak euskal industrian izango dituen ondorioak mahai gainean jartzeko.
2025/04/02 - 19:03
Lehen zantzuen arabera, Gasteizko birziklatze-lantegiko sutea "ustekabekoa" izan da
Onaindia enpresa zabarkeriaz jardun duen ikertuko ote den galdetuta, Gasteizko Segurtasun zinegotziak erantzun du "jarduera mota hori Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen ingurumen-adierazpen batean araututa" dagoela, eta, beraz, "haiek zehaztu beharko dituzte" inguruabarrok.
2025/04/02 - 14:46
Talgori jarritako isunaren baldintzak argitu eta "pauso positiboak" eman direla onartu du Eusko Jaurlaritzak
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuaren arabera, behin 116 milioi euroko isunaren nondik norakoak ezagututa, hurrengo pausoa bankuekin negoziatzea izango da.
2025/04/01 - 15:13
Confebaskekin bildu da Pradales, sindikatuengana gerturatzeko ahaleginean
Lehendakariak Gutxieneko Soldataren gaia jorratzeko eta sindikatuekin negoziazio-mahaian esertzeko eskatu die, ahal den neurrian akordioak lortzeko.
2025/04/01 - 10:54
Zabalik da ibilgailu berria erosteko 3.500 eurora arteko dirulaguntza eskatzeko epea
08:00etatik eskatu daitezke laguntzak, Energiaren Euskal Erakundearen web orriaren bidez. Programak 5 milioi euroko hasierako inbertsioa izango du, 2.000 auto eta furgoneta inguru ordezkatzeko helburuarekin.
2025/03/28 - 20:43
Belgikako konpainia batek Sunsundeguin inbertitzea baztertu du
Belgikako Dumarey talde inbertitzaileak hartu du erabakia. Sunsundegui hartzekodunen konkurtsoan dago azarotik, eta konkurtso-administraziopean abendutik. Beharginei aldi baterako lan-erregulazioa aplikatzen ari zaie.
2025/03/28 - 12:21
Renfek Talgori ezarritako isuna 2031ra atzeratzea proposatu du, Sidenor akziodunen taldean sartzea errazteko
Tren ekoizleak 107,9 milioi euro galdu zituen 2024an, Renfek Avril trenaren eskaera bat atzerapenarekin emateagatik ezarri dion 116 milioiko zehapena ordaindu ondoren.
2025/03/27 - 22:08
EAEko enpresen % 16k "muga-zergen gerrak" ondorio larriak ekarriko dizkiela uste dute
Hala ere, enpresa gehienek, % 40k, kalte arina edo ondoriorik ez izatea espero dute. Agroindustria, automobilgintza eta produktu metalikoen fabrikazioa dira kalterik handiena izango duten sektoreak.
2025/03/27 - 18:38
Ibilgailua ordezkatzeko 3.500 eurora arteko dirulaguntza iragarri du Eusko Jaurlaritzak
Industria sailburuak ibilgailuak erosteko laguntza sorta berri bat iragarri du. Hala, programak 5 milioi euroko hasierako inbertsioa izango du, 2.000 auto eta furgoneta ordezkatzeko helburuarekin. Dirulaguntzak apirilaren 1etik aurrera eskatu ahal izango dira.
2025/03/27 - 13:08
Automobilgintza-enpresentzako laguntza berriak iragarri ditu Jauregik
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak uste du "auto elektrikoaren aldeko apustuak" ez dituela aurreikusitako emaitzak eman, eta beste formula batzuk bilatzearen alde egin du, "0 isurien helburuari uko egin gabe". "Neutraltasun teknologikoa da bidea", esan du.