Albiste izango dira: Europa Ligako finalaren astea, Bridgestone Basauri eta Ukrainako gerra
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko maiatzaren 19an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Europa Ligako finalaren astea: Datorren maiatzaren 21ean San Mames futbol zelaian jokatuko den Europako Ligako finala dela eta, prestaketa lanetan murgilduta dago Bilbo, eta bizilagunak hasi dira dagoeneko ekitaldi handi horrek izango dituen lehen ondorioak jasaten. Tottenhameko jarraitzaileentzat jarriko duten Fan Zone guneak tokia kendu die Ametzola auzoko aparkalekuei, eta gaurtik aurrera Trenbide etorbidean ere izango du horrek eragina. Bi toki horietan, Gordoniz eta Santiago Brouard kaleen artean, garajeetako sarbideak itxiko dituzte, eta trafikoa mugatuko dute ostiraleko 12:00ak arte. Gainera, zenbait edukiontzi kenduko dituzte, eta, horrenbestez, zabor bilketan aldaketak izango dira.
- Bridgestone: Bridestoneko CCOO, UGT eta BuB sindikatuek gaur sinatuko dute, enplegu-erregulazioko espedientearen (EEE) kontsulta epeko azken bileran, enpresak egindako azken proposamena. Basauriko eta Puente San Migueleko (Kantabria) lantegietan guztira 420 langile kaleratuko dituzte, txosten horren arabera, horietatik 232 kaleratze Basauriko lantegian, eta ekainaren 23tik aurrera aplikatuko da. ELAk eta SITBk uko egin diote sinatzeari, ez dituztelako baja traumatikoak onartzen.
- Ukrainako gerra: AEBko presidente Donald Trumpek errusiar eta ukrainar presidenteei deituko die Ukrainako gerraren amaiera negoziatzeko. Trumpek zehaztu du 10:00etan (Euskal Herrian 15:00ak direnean) hots egingo diola Putini. Ondoren, Zelenskirekin hitz egingo du, baita NATOko hainbat buruzagirekin ere, baina ez du argitu norekin hitz egingo duen, ezta noiz deituko dien ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak euskara azterketetako zeroen auziko "balizko gorabeherak" aztertzeko eskatu dio EHUri
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuek eta errektoreak urgentziazko bilera egin dute, giro adeitsuan. Aurretik, Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatuta zuen azterketak azkar zuzen ditzatela, eta Unibertsitatearen esku daudela esan du. EHUk erantzun du "prozesu guztia" Eusko Jaurlaritzarekin batera egiten dela.
39 urteko gizon bat atxilotu dute, Basaurin adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita
Erasoa larunbat goizaldean egin zuten, lonja batean.
Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzak botako du sanferminetako txupinazoa
Erakunde hori aukeratu dute herritarrek bozketan, Joseba Asiron alkateak iragarri duenez.
Amaitu da Martuteneko presoak Zubietako espetxe berrira lekualdatzeko prozesua
Ertzaintzaren konboi batek 230 preso eraman ditu asteazken honetan Martutenetik Zubietako espetxe berrira, segurtasun neurri zorrotzekin. Operatibo honekin amaitutzat eman da espetxe zaharraren huste historikoa.
44 urteko garraiolari bat hil da Murchanten, beste kamioi batekin izandako istripu batean
Ezbeharra AP-68an gertatu da. Bertaratu diren langileek ezin izan dute ezer egin hildakoaren bizia salbatzeko. Istripuan 41 urteko beste garraiolari bat zauritu da.
Bi pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan
Operazioa sekretupean dago, eta ez dute xehetasun gehiagorik zabaldu. Libanoko taldearen beso armatua Europar Batasuneko erakunde terroristen zerrendan dago; ez, ordea, alderdi osoa.
Lau segurtasun kamera suntsitu dituzte Gasteizko Alde Zaharrean
Gasteizko Udalak adierazi duenez, erasoak ostiralean hasi ziren eta astelehen gauean jarraitu dute, eta milaka euroko kalteak eragin dituzte.
Honelakoa da USaPeko azterketak berrikusteko prozesua
Gauerdian amaitu da unibertsitatera sartzeko proba berrikustea eskatzeko epea, eta behin betiko kalifikazioak ekainaren 22an argitaratuko dira.
Taxien Gasteizko ordenantza berriak sektorearen gehiengoaren babesa jaso du eta onartzeko bidean da
Profesionalen segurtasuna eta gauerako gutxieneko zerbitzuak dira hobetu daitezkeen alderdietako batzuk. Zerbitzu horietarako, 50 taxiko partidari eutsiko dio Udalak.
Errenteriako Bertso Eskolako erasoen auzia artxibatu dute, salaketarik ez dagoelako
Ez dago inolako salaketarik, eta Fiskaltzak ezin du ofizioz jardun salaketarik ez dagoenean.