Aroztegiko zazpi akusatuek "talde antolatuta" osatzen zutela adierazi dute akusazioaren hiru lekukok
Aroztegia proiektuaren lanak oztopatu eta geldiaraztea leporatuta, zazpi baztandar epaitzen hasi dira astelehen honetan Nafarroako Justizia Auzitegian, Iruñean. Horientzat absoluzioa eskatzeko eta elkartasuna adierazteko, dozenaka herritar bildu dira gaur auzitegiaren atarian.
Oiher Urrutia Aroztegiko Elkartasun Komiteko kidearen hitzetan, gaur abiatu den epaiketa ez da zazpi lagunen aurkakoa, "herri oso baten kontrakoa" baizik. "Herri oso baten hitza zapalduko duen epaiketa da", esan du. "Mesfidati" agertu da, eta ez da fido Justiziaz, "orain artekoa" ikusita.
Lehen saioan hitz egin dute akusazioaren lekuko gisa bi guardia zibilek eta hirigintza proiektuaren bazkideetako batek, talde antolatua osatzea eta mehatxu edo zeharkako indarkeria erabiltzea leporatu diete akusatuei, egitasmoa gauzatzea eragozteko. Zazpi akusatuetatik Garbiñe Elizegi Baztango alkate ohia soilik identifikatu dute, eta talde-buru gisa aurkeztu. Hala ere, defentsaren galderei erantzunez onartu dute ez dakitela euskaraz, eta, hortaz, ez zutela ulertzen Elizegik zer esaten zuen.
20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euroko isuna
Zazpiak hirigintza proiektu baten kontrako akanpada batean parte hartzeagatik identifikatu eta auzipetu zituzten. 2021eko apirilean jazo ziren gertakariak. Palacio de Arozteguia SM enpresak 200 luxuzko etxebizitza, golf zelai bat eta lau izarreko hotel bat eraiki nahi zuen Lekarozen (Baztan), 200 biztanle eskas dituen herri batean. Auzipetuek "desobedientzia ekintza horrekin lanak bertan behera geratzea" zuten helburu, baita lortu ere.
Kontua da enpresak auzitara jo zuela, eta protesta horregatik, guztira, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euroko isuna eskatzen duela zazpi auzipetuentzat, talde kriminaleko kide izatea egotzita.
Orain arte akordioa lortzeko saiakerak egin ditu Fiskaltzak, baina denek egin dute kale, azkenak, asteon bertan. Aroztegiko Elkartasun Komiteak oharrean azaldu duenez, enpresa talde kriminalaren akusazioa kentzeko prest agertu da, baina ez du erantzukizun zibilarena erretiratu nahi. Komitearen esanetan, hori da enpresak Nafarroako zein Espainiako erakundeei eskatu dizkien "43 milioi euroko kalte-ordainak jasotzeko bide bakarra".
Aroztegiko Elkartasun Komiteak argitu duenez, zazpi auzipetuek "zentzuzko akordioa" lortu nahi izan dute, baina ez daude prest "biziarteko zigor ekonomikoaren arriskua" onartzeko.
Horrenbestez, negoziazioaren bideak huts eginda, epaiketa egin egingo da.
Auzipetuei elkartasuna adierazteko hainbat elkarretaratze eta protesta-ekintza antolatu ditu Aroztegiko Elkartasun Komiteak epaiketa egunetarako.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.