Enrique Maya
2021/11/18 - 13:54
Mayak indarkeria guztiak errefusatu ditu, baina barkamena ''beste batzuk'' eskatu behar dutela uste du
Iñaki Iriartek esandakoari buruz galdetuta, Iruñeako alkatearen ustez " biktima guztiekin sentikorrak izan behar garela esatea goraipatzeko moduko keinua da".
2021/09/24 - 09:37
2022an sanferminak egitearen alde agertu da Iruñeko Udala
Enrique Maya alkateak, gainera, jaien inguruan hausnarketa egitea proposatu du.
2021/09/05 - 17:06
Iruñeko Zitadelan egindako zaldi-lasterketak polemika handia piztu du hirian
Udalak ez du ekimena antolatu, baina hasieratik babestu du, hirian eragin dezakeen onura ekonomikoagatik eta hipika hiritarrei hurbiltzeko. Oposizioak, ordea, informazioa ezkutatu duela leporatu dio Navarra Sumari.
2021/07/02 - 13:31
Enrique Maya: "Riau-riau ekitaldia berreskuratu nahi nuke 2022. urtean"
Iruñeko alkateak ohartarazi duenez, ez da San Fermin jaiekin lotutako ekitaldi berezirik izango uztailaren 6an eta 7an.
2021/04/26 - 23:17
Sanferminak bertan behera geratu dira, bigarren urtez jarraian, covid-19a dela eta
Enrique Maya Iruñeko alkateak eman du erabakiaren berri, Udaleko Bozeramaileen Batzordearekin bildu eta San Fermineko Mahaian jakinarazi ostean. Chivitek bat egin du "erabaki arduratsuarekin".
2021/04/26 - 13:17
Sanferminak bertan behera uztea erabaki du Iruñeko Udalak, bigarren urtez
Enrique Maya Iruñeko alkateak 2021eko sanferminak bertan behera utziko dituela iragarri du, bigarren urtez jarraian, COVID-19ak eragindako osasun egoera dela eta.
2021/04/23 - 15:10
Egungo egoeran "ohiko" sanferminak egitea ezinezkoa dela onartu du Iruñeko alkateak
Enrique Mayak Radio Euskadiko "Boulevard" saioan adierazi duenez, egungo kutsatu kopuruekin "ezinezkoa da ekitaldi masiboak egitea".
2021/02/19 - 13:16
Pirritx eta Porrotx indemnizatu beharko ditu Udalak, Auzitegiak arrazoia eman baitie
Nafarroako Administrazio Auzitegiak partzialki onartu du Iruñeko Udalaren aurka ezarritako salaketa, atzera bota baitu kontratua betearazteko egindako eskaera.
2021/01/27 - 12:33
Covid-19a tarteko, aurten ere ez da sanferminik izango, Mayaren eta Chiviteren ustez
Iruñeko alkateak "oso zail" ikusten du, eta Nafarroako presidenteak zalantzan jarri du ohi bezala ospatu ahal izatea, nahiz eta txertaketa oso aurreratua egon.
2020/10/20 - 12:55
Maya: hobe litzateke ostalaritza ez ixtea eta 'espazio publikoak gehiago kontrolatzea'
Iruñeko alkateak adierazi duenez, "ostalaritza, ditugun datuen arabera, ez da kutsatzeen gorakadaren erantzulea".
2020/10/20 - 12:25
Maya: "Terrazak irekitzearen aukera aztertu beharko dugu Osasun Departamentuarekin"
Iruñeko alkatearen ustez, tabernak ez dira arazoa, "kale-edana baizik". Hala, adierazi du berak ez lukeela ostalaritza ixtearen erabakia hartuko.
2020/09/18 - 14:44
Istiluak 2019ko San Fermin hasieran: helegiteak iragarri ditu EH Bilduk
"Abaurrearen errugabetasuna" azken auzialdira arte defendatuko dutela azpimarratu du Asironek, "egun tamalgarri hartan gertatutakoaren lekuko" izan zirelako.
2020/08/10 - 15:32
Mayak uko egin dio borboi-armarriak kentzeari eta monarkiaren rola defendatu du
Iruñeko alkateak adierazi duenez, "errege emerituak egin duena fiskalek eta epaileek baloratu beharko dute".
2020/07/15 - 19:08
Enrique Mayak Iruñeko herritarren "jokabide eredugarria" nabarmendu du
Alkatearen ustez, "herritar eta establezimendu gehienek" arauak bete dituzte Sanferminetan.
2020/07/06 - 18:25
"Los Viviremos" lemapean, 2021eko sanfermiñei begira jarri da Iruñeko Udala
Musukoak eta segurtasun distantziak aurten arropa zuri eta lepo-zapi gorriei batu zaizkie bederatzi eguneko festak eztanda egin behar zuen unean.
2020/07/03 - 13:52
Horrela prestatu da Iruñea San Fermin egunetako pilaketen beldurrez
Aurten ez da entzierrorik izango, ezta musika emanaldirik ere,baina oraindik beldurra dago pertsonen pilaketa handiak gertatuko ote diren.
2020/06/05 - 16:05
Iruñeak 500 etxe jarriko ditu gazte alokairurako eta larrialdietarako 2020-23 planean
765 etxebizitza eraikiko dituzte gazteen eta adinekoen alokairurako, eta larrialdi eta bestelako egoeretarako.
2020/04/24 - 11:59
Antitaurinoek 250.000 euro eskaini dituzte Iruñeak entzierroei uko egin diezaien
Zehazki, "entzierro krudelekin eta ondorengo zezenketekin behin betiko amaitzeko" eskatu dio PETA animalien eskubideen aldeko elkarteak Iruñeko alkateari.
2020/04/14 - 18:04
Enrique Mayak ospitalea utzi du, COVID-19agatik astebete ospitaleratuta egon ostean
Iruñeko alkatea 11:00ak aldera iritsi da bere etxebizitzara, Aste Santuan egindako probaren emaitza jaso ostean.
2020/03/31 - 15:12
Enrique Mayak positibo eman du koronabirusean
Iruñeko alkatea isolamenduan dago, eta adierazi du etxetik jarraituko duela lanean, "aurreko astean egin zuen bezala".