Epaiketak
2024/11/18 - 16:39
Isunak onartu dituzte Kongresua inguratzera deitu zuen lehenengo protestagatik auzipetutako 21 lagunetik seik
Atzerapenak oso nabarmenak izan direnez, kartzela-zigor eskaerak isunetara murriztu dira. Gainerakoek ukatu egin dituzte akusazioak, eta absoluzio librea eskatzen dute.
2024/11/18 - 12:05
Botatzeko zen kroketa bat jateagatik kaleratu zuten, eta orain Justiziak arrazoia eman dio langileari
Mercadonaren arabera, langileak arau-hauste oso larria egin zuen eta horregatik erabaki zuen enpresak kanporatzea. Gaztela-Mantxako Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du, ordea, kroketak ez zuela baliorik merkatuan, eta, hortaz, kaleratzea bidegabea izan zela.
2024/11/18 - 10:20
2019an Voxen ekitaldi bati ustez boikota egiteagatik 9 lagun epaituko dituzte gaurdanik Bizkaiko Auzitegian
Hauteskunde-legea urratzea leporatzen diete inputatuei. Horiek babesteko elkartasun gosaria egin dute astelehen goiz honetan Bilbon, epaitegien ondoan. Luis Artola akusatuen babes taldeko kideak salatu duenez, "faxismoa oldartuta dago".
2024/11/14 - 13:41
Lankideei ur botila batera lixiba bota zien emakume baten kaleratzea berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak
Epaileak uste du emakumeak lankideen osasuna arriskuan jarri zuela, eta horrenbestez, kaleratzea "neurri proportzionala" dela. Azken horren arabera, lankideak "eskarmentua emateko" bota zuen lixiba ur botilara, bere botilatik edaten omen zuten eta sarritan, baimenik gabe.
2024/11/14 - 11:46
Fiskalak 20tik 15era jaitsi du zigor eskaria Santi Coca hiltzea egozten dioten akusatuarentzat
Orain, Ministerio Publikoak homizidio delitua ikusten du Cocaren heriotzaren atzean, eta ez hilketa. Gaurko saioan, aldeek azken ondorioak aurkeztu dituzte.
2024/11/13 - 14:06
Santi Coca hiltzea egotzi dioten akusatuak esan du ez zuela jo
Epaiketak ostegun honetan jarraituko du, bi aldeen behin betiko ondorioekin eta azken txostenen aurkezpenarekin.
2024/11/11 - 14:09
Epaileak bertan behera utzi du Errejonen aurkako auzia, salatzailearen abokatuaren baja dela eta
Horrenbestez, bertan behera geratu dira prozeduraren epeak eta ekintza prozesalak; bihar, asteartea, Errejonek (ikertua) eta Elisa Mouliaa aktoreak (salatzailea) deklaratzea aurreikusita zegoen.
2024/11/08 - 18:29
Cocaren aurkako erasoak 23 segundo iraun zuen, inguratu egin zuten eta kolpatu, baita lurrean zela ere
Santi Cocaren heriotzagatik Donostian egiten ari diren epaiketaren bosgarren saioan hainbat ertzainek deklaratu dute. Coca 2019ko apirilaren 28an hil zen ospitalean, Donostiako diskoteka baten kanpoaldean jipoia jaso eta bi egunera.
2024/11/07 - 19:08
Gorenak 10 urteko zigorra berretsi du Bilboko etxebizitza batean gizon bat hiltzen saiatu zen gizonarentzat
Biktima bi aldiz jarraian itotzen saiatu zen erasotzailea, hori lortu ez eta objektu batekin kolpatuz hiltzen saiatu zen. 2021ean Bizkaiko hiriburuan gutxienez bost gizon hiltzeagatik epaitzen ari diren gizon bera da akusatua.
2024/11/07 - 17:43
Gazte batek ikusi zuen akusatuak Cocari ostikada buruan ematen, eta "begiak gora joan zitzaizkion"
Lekuko horrek testigantza eman du Santi Coca 17 urteko adingabearen heriotza leporatu dioten gizon baten aurkako epaiketaren laugarren egunean. Gaztea talde baten jipoia jaso eta bi egunera hil zen, 2019an.
2024/11/04 - 18:01
Santi Cocaren hilketa argitzeko bigarren epaiketa abian da, herri-epaimahia aukeratuta
Akusatu bakarra eseri da oraingoan aulkian, Santi Cocaren hilketan ustez erantzukizun handiena izan zuena. Kasuaren intrukzio fasean ihes egin zuen, eta otsailean aurkitu zuten, Frantzian. Fiskaltzak zein herri akusazioak 20 urteko kartzela zigorra eskatu dute harentzat.
2024/11/04 - 12:35
Bost urte eta bederatzi hilabeteko espetxealdia Suesan autoarekin hiru lagun hil zituen gizonarentzat
Epailearen aurrean akusatuak damua agertu du eta barkamena eskatu die hildakoen senideei. 73 urte zituen gertakarien unean, 79 km/h-ko abiaduran zihoan 50 km/h-ko gehienezko abiadura gune batean, eta baimendutako alkohol-tasa ia hirukoiztu egiten zuen.
2024/11/04 - 08:43
Albiste izango dira: Goialdeko depresioa Valentzian, kanpaina amaiera AEBn eta Santi Cocaren epaiketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/04 - 00:06
Astelehenean hasiko da Suesan autoarekin harrapatu eta hiru lagun hil zituen gizonaren aurkako epaiketa
Hildakoetako bi Sestaoko ama-semeak ziren. Akusatuak 73 urte zituen gertakarien unean, 79 km/h-ko abiaduran zihoan 50 km/h-ko gehienezko abiadura gune batean, eta baimendutako alkohol-tasa ia hirukoiztu egiten zuen. Gainera, sendagaien kontsumoaren eraginpean zegoen.
2024/11/03 - 12:58
Astelehen honetatik aurrera epaituko dute Santi Cocaren hilketagatik ihes eginda egon zen auzipetua
Fiskaltzak eta Donostiako Udalak 20 urteko zigorra eskatzen dute bere aurka. Sei akusatuetatik, bost jada epaitu dituzte, eta lau absolbitu egin zituzten eta besteak hiru urte eta erdiko zigorra jaso zuen.
2024/10/31 - 20:08
8 urteko kartzela-zigorra ezarri diote Gasteizko pub baten jabeari adingabe bati sexu-abusuak egiteagatik
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ostegun honetan jakitera eman duenez, zigortuak baimenik gabe grabatu zituen adingabe horri egindako abusuak eta beste adingabe bat inplikatuta egon zen beste sexu-ekintza batzuk.
2024/10/29 - 16:00
Peinado epaileak delitu gehiago egotzi dizkio Begoña Gomezi, Konplutentseko softwarea dela eta
Epaileak tramitera onartu du HazteOir elkarte ultrakatolikoaren kereila bat, hasiera batean beste epaitegi batek bere gain hartuta zeukana.
2024/10/29 - 14:59
Gipuzkoak helegitea jarriko dio Kabiaren euskara eskakizunari buruzko epaiari
Foru Aldundiaren bozeramaileak "lan deialdien aurkako epaiak bata bestearen atzetik" egin izana kritikatu du, euskarazko hizkuntza eskakizunengatik.
2024/10/28 - 12:38
Ainhoa Garcia Montero ETAko kide ohiak 26 urteko zigorra onartu du Joxe Mari Korta hiltzeagatik
Fiskaltzak 30 urte eta erdiko espetxe zigor eskaera egina zuen, baina akusatuak atentatua egitea onartu duenez, kondena murriztu du.
2024/10/27 - 21:05
Gerard Depardieu aktorea epaituko dute astelehen honetan soka luzea ekar lezaketen zenbait sexu deliturengatik
75 urteko frantziar aktoreak epaitegira joateko asmoa du, nahiz eta ez den baztertu epaiketa bera gabe egiteko aukera, Jeremie Assous abokatuak ostiralean jakinarazi zuenez.